Bartzelona
2024/07/16 - 21:51
Hiru pertsona larri zauritu dira Bartzelonan autobus batek izan duen istripu ikusgarrian
60 langile inguru Inditex enpresak Torderan duen lantegira zeramatzan autobusak, eta 44 pertsona arin eta beste 3 larri zauritu dira. Larrialdi zerbitzuek bidaiari guztiak atera dituzte baina autobus gidaria autobus barruan harrapatuta egon da bi orduz eta goizeko 11:00ak aldera atera dute.
2024/07/16 - 20:47
Generalitateko suhiltzaileak lanean, istripua izan duen autobusa askatzeko
Hiru pertsona larri zauritu dira astearte honetan Inditex taldeko langileen autobus batean izandako istripuan, C-32 errepideko tunel baten sarreran, Pineda parean (Bartzelona). Larrialdietako taldeek 52 bidaiari artatu dituzte.
2024/07/13 - 23:20
Milaka manifestari bildu dira Bartzelonan Justizia Amnistia Legeari ematen ari zaion tratuaren aurka
Assemblea Nacional Catalanak (ANC) 1.500 manifestari bildu ditu 'Desobeditu ditzagun epaile espainiarrak' lelopean deitutako mobilizazioan. Azkenean, Salvador Illa Generalitateko presidente izateko aukeraren aurkako protesta bihurtu da.
2024/07/08 - 14:17
35 urteko kartzela zigorra ezarri diote Igualadako bortxatzaileari
Bartzelonako Auzitegiak 16 urteko neska bati sexu erasoa egiteagatik eta hiltzen saiatzeagatik zigortu du.
2024/06/21 - 20:13
Bartzelonako Udalak 2028ko azarorako pisu turistiko guztiak kentzeko proposamena egin du
Bartzelonako Udaleko arduradunek esan dutenez, etxebizitza turistiko gehienak ohiko bizileku gisa erabiltzea da asmoa, eta horrela, hiriko etxebizitza-parkea handitzea.
2024/06/09 - 18:10
Eguneko bitxikeriak: hauteskunde-mahaiko kideekin ospatu du bere urtebetetzea mahaikide batek
Hauteskundeek utzitako irudi bitxien artean Bartzelonako bat dugu. Hango hautesleku batean, drag queen bat izan dute presidente. Beste batean, hauteskunde-mahaiko kideekin ospatu du bere urtebetetzea mahaikide batek.
2024/06/02 - 21:24
200 metroko garabi bat jarri dute Familia Santuaren basilikan obrak amaitzeko
Azaroan ebanjelarien dorreen multzoa burutu ondoren, Jesukristoren dorrea baino ez zaio falta erdiko dorreen multzoa amaitzeko.
2024/05/25 - 19:23
Dena prest Bilbon Txapeldunen Ligako finalaz gozatzeko
FC Bartzelonak eta Olympique Lyonek 18:00etatik aurrera jokatuko dute partida San Mamesen, eta estadioa zale katalanez eta frantsesez beteko da.
2024/05/23 - 22:29
Ertzaintzak segurtasun operatiboa antolatu du Txapeldunen Ligako finalerako
Bilbora bi taldetako zale ugari iristea aurreikusten denez, gune bana prestatu da zaleek egonaldiaz gozatu ahal izateko partidaren aurretik eta partidan zehar, modu seguruan.
2024/05/13 - 22:03
Gizon batek bere bikotekidea hil du Bartzelonan, eta biktima apiriletik zegoen desagertuta
Gizona maiatzaren 11n atxilotu zuten Vicen. Atxiloketa azkartu egin zen ikertzaileek jakin zutenean gizonak Espainiatik alde egiteko asmoa zuela. Oraindik ezin izan dute biktimaren gorpua aurkitu.
2024/05/13 - 21:05
Puente: ''Ez dut baieztatzen sabotajea dagoenik, baina ezin dut baztertu''
Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak M-12an 'Rodalies' zerbitzuak jasandako matxuren inguruan hitz egin du. Nabarmendu du ezin duela esan sabotajea izan zenik, baina ezta baztertu ere (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/05/13 - 01:58
PSCk irabazi ditu Kataluniako hauteskundeak eta Juntsek ERC aurreratu du
Salvador Illaren alderdiak 42 eserleku izango ditu, CAT-Juntsek 35 eta ERCk 20. PPk Vox aurreratu du eta Ciutadans Parlamentutik kanpo geratu da. Comuns Sumarrek 6 ordezkari izango ditu eta CUPek 4. Aliança Catalanak, berriz, ordezkaritza lortu du lehen aldiz.
2024/05/12 - 22:19
Bozketa-orduetan luzapenik egin gabe itxi dira hautetsontziak
Kataluniako probintzietako hauteskunde-batzordeek bozketa-ordutegiak luzatu ahal zituzten, Renfeko Rodalies enpresaren lineatan izan den matxuraren ondorioz hautesleak mahaietara garaiz iristeko "baliabide alternatiborik" ez dela egon baieztatuz gero. Azkenean, ez dute halakorik erabaki.
2024/05/11 - 23:09
Gerenalitateko presidentegai nagusiek atseden hartzeko probestu dute gogoeta eguna
Puigdemonten absentziak markatutako ohiko "familia-argazkia" atera ondoren, familiekin, lagunekin eta zaletasunez gozatzen eman dute eguna zerrendaburuek, hauteskunde egunerako indarrak biltzeko.
2024/05/06 - 16:10
PSCk irabaziko lituzke Kataluniako hauteskundeak, Junts eta ERC ia berdinduta daudelarik, CISen arabera
PSCk lehen postua lortuko luke maiatzaren 12an botoen ehunekoari dagokionez, % 29,8 eta % 33,2 artean eskuratuz. Ondoren, Junts (% 15,4-18,1) eta ERC (% 15,2-17,9) alderdiak oso berdinduta egongo lirateke. Bestalde, Kataluniako herritarren % 39,7k oraindik ez dute erabakita botoa.
2024/04/25 - 09:37
Illa, Aragones eta Puigdemonten arteko hiruko lehia erdigunean dela, gauerdian abiatuko da kanpaina Katalunian
Gehiengo argirik gabe eta agertoki posible bat baino gehiagorekin, gaur abiatuko da hauteskunde kanpaina Katalunian. Zalantzarik gabe, Sanchezen azken erabakiak izango du eragina.
2024/04/23 - 18:37
Epaileak Gerard Piqueren enpresaren kontu korronte bat blokeatzeko agindua eman du
FC Bartzelonako jokalari ohiaren Kosmos Football S.L. enpresaren kontu bat da, eta oraindik ere Sela erakundearen eskutik ordainketak jasotzen ditu bertan Espainiako Superkopa txapelketa Saudi Arabiara eramatearen truke.
2024/04/19 - 18:42
Auto elektriko txinatarrak ekoizteko Europako lehen lantegia Bartzelonan egongo da
150.000 auto elektriko egingo ditu urtero Chery enpresak, eta aurkari gogorra izan daiteke Espainiako automobilgintzarako.
2024/04/18 - 21:54
Bartzelonak babesleku klimatiko izendatuko ditu udal igerilekuak, udan ireki ditzaten
Hiriburuko portuan gatzgabetzeko makina flotatzaile bat jarriko du Kataluniako Gobernuak, eta 14,4 hektometro kubiko ur geza emango ditu urtean, metropoli-eremuko urteko kontsumoaren % 6.
2024/04/10 - 09:30
Gizon batek emaztea eta bi seme adingabeak hil ote dituen ikertzen ari dira El Prat de Llobregaten
Mossoek 43 urteko emakume baten eta 8 urteko bi mutikoren gorpuak topatu dituzte bart etxebizitza batean. Aurrez, senarra eta aitak bere buruaz beste egin zuela jakin zuten agenteek.