Hiru pertsona larri zauritu dira Bartzelonan autobus batek izan duen istripu ikusgarrian
Gutxienez hiru pertsona larri zauritu dira C-32 errepidean, Pineda de Marren (Bartzelona), autobus batek izandako istripuaren ondorioz. Autobusak Inditex enpresako 50 langile inguru zeramatzan, eta Tordera eta Santa Susana udalerriak lotzen dituen tunelaren sarreran irauli eta zintzilik geratu da. Bidaiari guztiak atera dituzte larrialdi zerbitzuek, baita autobus gidaria ere, bi orduz barruan harrapatuta egon ondotik.
Istripua 08:30ak pasatxoan gertatu da. Lehen hipotesien arabera autobusaren gurpil bat lehertu da, gidariak kontrola galdu du eta bazterreko hesi gainera igo eta aurrerantz egin du tunel sarrerako uztai gainean igo da eta trabatuta geratu, eta atzealdea errepidean bertan, trabeska airean. Langileak Inditexek Torderan duen lantegira zeramatzan autobusak.
Osasun zerbitzuek 47 pertsona artatu dituzte denera, hauetatik 3 larri daude erietxeratuta.
Autobusa tunel sarreran gelditu denez, ondoren beste hainbat ibilgailuk istripua izan dute eta osatu diren auto ilarak 20 kilometrokoak izatera iritsi dira. Larrialdi zerbitzuek bidaiari guztiak atera dituzte baina autobus gidaria autobus barruan harrapatuta egon da, eta azkenean, 11:00k aldera, ateratzea lortu dute.
Xavier Amor Pine de Marreko alkateak TV3n egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, pabiloi bat prestatu dute kaltetuentzat: "Etengabe harremanetan gaude elkarlanean ahalik eta ondoen joateko" eta esan du "irudiak ikusi ondoren, zauritu larririk ez dagoela baieztatzen bada, miraria izango dela".
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Amaitu da Martuteneko presoak Zubietako espetxe berrira lekualdatzeko prozesua
Ertzaintzaren konboi batek 230 preso eraman ditu asteazken honetan Martutenetik Zubietako espetxe berrira, segurtasun neurri zorrotzekin. Operatibo honekin amaitutzat eman da espetxe zaharraren huste historikoa.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.