Basque Culinary Center
2021/11/11 - 17:46
Bono bidez egingo da aurten ere Gipuzkoako Elikagaien Bilketa Handia, azaroaren 19tik 25era
Elikagaien Bankuak aurreikusten du aurten 21.638 onuraduni hiru milioi kilo elikagai banatzea. Bonuak ohiko supermerkatu laguntzaileetan erosi ahal izango dira, eta ekarpen ekonomikoak ere egin ahal izango dira transferentziaz nahiz Bizumez.
2021/09/27 - 16:44
10 urte dira Euskadin unibertsitate mailako gastronomia ikasketa zentro bat egiteko ametsa gauzatu zenetik
10 urte hauetako balantzea ikusgarria da: 1.000 graduko ikasle, 8.000 profesional master eta kurtso berezietan, eta 10.000 gastronomia zale trebatu dira denetako jardueretan. Horrez gain zentroak 75 start up eta 150 ikerketa proiektu bultzatu ditu.
2021/09/02 - 16:13
"Las huellas de elBulli" mundu-estreinaldiak hasiera emango dio Culinary Zinemari
Sailean bildutako bost film luzeekin batera, afari tematikoak ere antolatuko dira Basque Culinary Center-ean irailaren 20tik 24ra. Emanaldiak eta afariak barne hartuko dituzten sarrerak irailaren 6an jarriko dira salgai.
2021/07/15 - 18:33
Xanty Elias sukaldariak irabazi du 2021eko Basque Culinary World Prize saria
Kultura Gastronomiko Solidarioa irakasgaia lehen hezkuntzako eskoletan sartzeko lanean ari da, ziur baitago garrantzitsua dela sukaldaritzaren eta kontsumo kontzientearen inguruko kulturan heztea.
2021/04/28 - 23:09
Mahaia sukaldari kolektiboak ''Sutondoan'' liburua aurkeztu du
Basque Culinaryren babesarekin eta Aitor Agirre eta Roberto Ruiz sukaldariekin, euskal sukaldaritzaren tradizio eta berrikuntza batzen ditu.
2021/03/12 - 13:29
Euskadiko Osasun Sailak elikadura-gida berria sortu du
“On Egin!” gida berriak Basque Culinary Centerrek proposatutako errezetak jasotzen ditu Euskadin umeen obesitateari aurre egiteko asmoz.
2020/12/13 - 15:57
Gabonetako otorduetan kutsatzeak ekiditeko gakoak
Distantzia, aireztapena eta musukoa beharrezkoak izango dira. Gabonetako bilkurak segurtasunez ospatzeko gomendiok eman dituzte Donostiako Basque Culinary Centerreko adituek.
2020/08/25 - 13:27
'Arzak since 1897' filmak inauguratuko du Culinary Zinema saila Zinemaldian
Donostiako zinema jaialdiko sail horren kariaz Basque Culinary Centerren antolatzen dituzten afari berezietan, hamabi sukaldarik hartuko dute parte.
2020/07/23 - 20:09
Jose Andres sukaldariak irabazi du Basque Culinary World Prize saria
Bizi dugun egoera berezia dela eta, aurten hautatu den irabazlearen bidez COVID-19aren ondoriozko krisiari sektoreak eman dion erantzuna irudikatu nahi izan du epaimahaiak.
2019/12/09 - 22:16
Basque Culinary Centerrek munduko lehen Zientzia Gastronomikoen doktoretza izango du
Azti eta Neiker teknologia zentroek ere parte hartuko dute proiektuan, eta gastronomiako ikertzaileak trebatzea izango du helburu.
2019/11/04 - 21:29
Eneko Atxak eta Basque Culinary Centerrek Espainiako Gastronomia Saria jaso dute
Gainera, Gastronomiaren Akademiak Juan Mari Arzak sukaldari donostiarra omendu du.
2019/09/06 - 14:15
Eskoletan sukaldaritza osasuntsua bultzatzeko gida kaleratu du Eusko Jaurlaritzak
Guztira, 600 ale banatu dira eskola-jangeletara janaria eramaten duten sukalde zentral eta 'catering'eko enpresa guztietan, bai eta beren sukaldea duten ikastetxeetan eta sukaldaritzako eskoletan ere.
2019/07/16 - 22:26
Anthony Myint sukaldari estatubatuarrak Basque Culinary Prize saria jaso du
Joan Roca eta Jock Zonfrillo sukaldariek eman diote saria, 'Sustainable Thinking' sinposioaren markoan, San Frantziskon (Kalifornia, AEB).
2019/05/02 - 19:32
Turismo gastronomikoaren munduko foroa, Donostian
Gastronomia turismoaren batzarra ari dira egiten Donostian. 84 herrialdeetatik etorritako 700 bat aditu egongo dira gaur biharretan sektorea arakatzen.
2019/03/21 - 15:38
Nafarroako produktuak gertutik ezagutzen ari dira Basque Culinary Centerreko ikasleak
Basque Culinary Centerreko ikasleak jarduera bereziak dituzte egun hauetan Foru Erkidegoan. Paisaiak eta gutiziak lantzen ari dira.
2019/03/18 - 13:42
Basque Culinary Centerrek abangoardiako sukaldaritza programa bat aurkeztu du
Maiatzean hasi eta online emango dute gastronomia munduko profesionalei zuzendutako ikastaroa.
2018/11/15 - 15:25
500.000 euroko laguntzak aurreikusi dituzte belaunaldien arteko erreleboa errazteko
Eusko jaurlaritzaren Gastrobikain programak proiektu gastronomiko berriak bultzatzeko eta bikaintasuna sendotzeko helburua dauka.
2018/11/14 - 19:29
Gastronomia arloko doktoretza ikasketak eskainiko ditu Basque Culinary Centerrek
Donostian kokatuta dagoen goi-mailako sukaldaritza eskola izango da nazioartean gastronomia inguruko doktoretza ikasketak eskaintzen dituen lehena.
2018/09/10 - 17:00
Genetikaren eta etorkizuneko gastronomiaren arteko harremana aztertuko dute Donostian
Ikertzaileak, sukaldariak eta enpresaren munduko liderrak bilduko dira datorren ostegunean, Donostian, gastronomia, osasuna, nutrizioa, teknologia berriak eta berrikuntzaren azken joerak aztertzeko.
2018/08/16 - 19:03
Donostiako pintxoak, munduko gastronomia-esperientziarik onena, Lonely Planeten ustez
Bidaia-giden argitaletxeak zerrenda bat egin du; bertan, islatzen du zeintzuk diren esperientzia gastronomikorik nabarmenenak. Azpimarratzen duenez, bertako produktuek garrantzi handia dute.