Bbva
2025/02/07 - 16:02
Espainiako sei banku handienek 31.000 milioi euroko irabaziak izan zituzten iaz, 2023an baino % 21 gehiago
Interes-tasek 2024 erdialdera arte izan zuten igoerari esker lortu zuten Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankinter eta Unicaja bankuek mozkinak handitzea.
2025/01/30 - 09:27
BBVAren irabaziek % 25 egin dute gora 2024an eta 10.000 milioi baino gehiago irabazi ditu estreinakoz
Banketxeak bere historiako urterik onena izan du, Espainiako Gobernuak bankuei ezarritako zerga bereziagatik 285 milioi euro ordaindu behar izan baditu ere.
2025/01/22 - 08:59
Sabadell bankua Kataluniara itzuliko da, zazpi urteren ostean eta BBVAk egindako erosteko eskaintza betean
Bueltatzea erabaki duen IBEX 35eko lehen konpainia da. Sektoreko iturrien arabera, BBVAk Sabadell bereganatzeko egindako prozesuarekin lotura zuzena du erabakiak, Kataluniako agintarien eta enpresen artean babesa lortu nahian.
2024/12/15 - 14:00
Javier Echenique hil da, BBVAren kontseilari ordezkari ohia eta Telefonicaren presidenteordea
74 urte zituen, eta gaur egun ACSren Administrazio Kontseiluko kide ere bazen.
2024/12/10 - 19:12
Mario Fernandez Kutxabanken lehen presidentea eta aurreneko Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordea zendu da
2009an, BBKren presidente hautatu zuten, Xabier de Iralaren ordezko gisa. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru kutxek bat egin eta 2012an Kutxabank sortu ondoren, erakundearen presidente izendatu zuten. 2014ko azaroaren 27an dimisioa eman zuen.
2024/11/26 - 19:04
Europako Batzordeak baimena eman du BBVAk Sabadell bankua erosteko
Bi finantza-erakundeek ziurtzat jotzen zuten Bruselaren ebazpen hori Europako Batzordeak eragiketa aztertuko zuela jakin zenetik.
2024/11/13 - 13:17
BBVAk baikortasunari eusten dio, baina ez du baztertzen Sabadell Erosteko Eskaintza Publikoa erretiratzea
Sabadell erosteko operazioa hurrengo hilabeteetan gauzatzea espero du Onur Genç BBVAko kontseilari delegatuak.
2024/10/31 - 10:02
Espainiako sei banku handienek 23.656 milioi irabazi dituzte urteko lehen bederatzi hilabetetan, % 20 gehiago
Orotara, urtarriletik irailera 92.200 milioi euroko diru-sarrerak izan dituzte (marjina gordina), iaz baino % 10,5 gehiago.
2024/09/05 - 21:30
EBZk argi berdea eman dio BBVAk Sabadell erosteko eskaintza publikoari
BBVAk Sabadell bankua erosteko eskaintza oldarkorra aurkeztu zuen maiatzean.
2024/08/02 - 20:31
BBVAk atea ireki dio Sabadell Erosteko Eskaintza Publikoa uzteko aukerari, Lehiaren baldintzak direla eta
Erakundeak ezin du bermatu truke-eskaintzaren baldintza guztiak betetzen direnik, ezta gaur egun aurreikusitako epean betetzen direnik ere.
2024/07/31 - 10:51
Ia 5.000 milioi euroko irabaziak izan ditu BBVAk ekainera arte, iazko epe berean baino % 29 gehiago
Bankuak sei hilabete bakar batean inoiz lorturiko emaitzarik onena da. Sabadell bereganatzeko prozesuan murgilduta dagoen honetan, jardueraren eta kredituaren "dinamismoa handiak" ahalbidetu dio irabazi horiek eskuratzea.
2024/07/23 - 11:34
Banco Sabadellek 791 milioi irabazi ditu eta dibidenduak % 21 handituko ditu, BBVAren eskaintza betean
Finantza erakunde kataluniarrak iragarri duenez, urrian akzioko 0,08 banatuko dituela, iazko hilabete berean ordaindutakoa baino ia hiru aldiz gehiago. 2010etik akziodunen artean egingo den diru banaketarik handiena izango da.
2024/07/10 - 19:17
Surrealismoaren mendeurrena ospatzeko, Miroren eta Daliren lanen erakusketa ireki dute Bilbon
Miro, Dalí eta beste hainbat margolari surrealistaren lanak biltzen dituen erakusketa ireki dute BBVAren San Nikolas Jauregian. Bilbo arte surrealistaren hiriburua izango da irailaren 22ra arte.
2024/07/05 - 14:39
Sabadell erosteko kapitala handitzea onartu dute BBVAren akziodunek
Carlos Torres BBVAko presidentearen arabera, Sabadell erosteko eskaintza publikoaren helburua banku "indartsuagoa, lehiakorragoa eta errentagarriagoa" sortzea da. Hori dela eta, erosketa prozesua "arrakastaz" gauzatzea espero du.
2024/06/18 - 16:53
''Burdinaren Gorazarrea III'' Bilbora itzuliko da 2025ean, Arte Ederren Museoko Chillida plazara
Lau metroko altuerako eta 18 tonako pieza hau BBVArena da, eta Chillidari eskatu zion, 1990ean, bankuaren egoitza nagusirako. 2018an, berriz, eraikineko obrak zirela eta, Chillida Lekura lekualdatu zuten, eta han egon da ikusgai ordutik.
2024/06/10 - 16:18
BBVAk laguntza eskatu die akziodunei Banco Sabadell erosteko, gizartearentzat onuragarria delakoan
Espainiako Gobernua proiektuaren aurka agertu arren, BBVAko presidenteak ziurtzat jo du azkenean bat-egitea egongo dela.
2024/05/31 - 11:05
BBVAk ezohiko batzarra egingo du uztailaren 5ean Sabadell erosteko eskaintzan kapital zabalkuntza onartzeko
Gehienez 551,9 milioi eurokoa izango da zabalkuntza, eta 1.126 milioi akzioren jaulkipenarekin egin nahi dute.
2024/05/23 - 17:55
Cuerporen arabera, Ekonomia ministerioak ez du BBVAk Sabadelli egindako EEParen gaineko erabaki-elementurik
Ekonomia ministroaren arabera, Gobernuak kezka du "lehia eraginkorraren balizko murrizketaren eraginaren eta kontzentrazioaren" gainean, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (BMBN) edo Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (MLBN) baimenen zain dago erabaki bat hartzeko.
2024/05/17 - 00:45
Sabadellek errepikatu du BBVAren bat-egite proposamena negoziaziorik gabe iritsi zela
BBVAk, ostera, berretsi du bi erakundeen arteko harremanak "apirilaren erdialdean" hasi zirela, eta bat-egitearen sinergiei eta kostuei buruzko "zenbateko guztiak zorroztasun handienarekin" kalkulatu direla defendatu du.
2024/05/10 - 10:32
Sabadellek BBVAri leporatu dio araudia urratzea eta "datu osagabeak" ematea bere eskaintzan
Kataluniako banketxeak Espainiako Balore Merkatuaren Batzordera jo du salatzeko BBVAk erosteko eskaintza oldarkorrean jasota ez zeuden xehetasunak prentsaurrekoan eman dituela, eta informazio falta horrek "merkatuari eragin" diezaiokeela.