Lehia Batzordeak oniritzia eman dio BBVAk Sabadell erosteko eskaintzari: eta orain zer?
Ia urtebete. Iazko maiatzean egin zuen BBVAk Sabadell banketxea erosteko eskaintza oldarkorra, eta Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak 12 hilabete behar izan ditu kasik erosketa baimentzeko. Ebazpena, dena dela, ez da irmoa, eta Espainiako Gobernuak du azken hitza, zehazki, Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak, baina auzia Ministro Kontseiluaren esku ere utz dezake. Lehiaren Batzordeak erosketari ezarri dizkion baldintzak aztertu beharko ditu Exekutiboak, eta nahi izanez gero, horiek gogortu. Dena dela, ez dago horren aurrekaririk. Espainiako Gobernuak bat-egiteak onartu ohi ditu. Epeak mugara eramanda, udazkenean heldu daiteke behin betiko onarpena.
Hauxe da, legeari erreparatuta, hemendik aurrerako egutegia:
- Batzordearen ebazpenarekin 3. faseari ekingo zaio. Erakundeak erabakiaren berri emango dio Carlos Cuerpok zuzentzen duen Ministerioari. Horrek 15 egun baliodun ditu, hots, maiatzaren 22ra arte, gaia Ministroen Kontseilura eramaten duen ala ez erabakitzeko.
- Sanchezen gobernua operazioaren kontra azaldu da hasiera-hasieratik, eta, beraz, pentsatzekoa da Ministro Kontseiluan aztertuko dutela gaia. Exekutiboak hilabete du horretarako. Horrenbestez, ekainaren 22ra arte du bere iritzia emateko. Interes orokorreko argudioak emanda, baldintzak gogortu ditzake.
- Horren ondotik, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onarpen txostena eman beharko du.
- Behin betiko onarpena egiteko, 15-70 eguneko tartea dago, BBVAk zehaztu beharrekoa. Sabadellen akziodunen txanda izango da orduan. Zaila da data jakinak aurreratzea, baina litekeena da uztailean abiatzea, ia jarduerarik ez duen hilabetearen (abuztua) atarian.
- Hori horrela, prozesua katramilatzen bada eta Espainiako Gobernuak baldintza gehiago jartzen baditu, behin betiko ebazpena udazkenean heldu daiteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.