Cuerpok ziurtatu du ez dela gatazkarik izango Bruselarekin, BBVAk Sabadell erosteko eskaintzaren harira
Ez da gatazkarik izango Espainiako Gobernuaren eta Europar Batzordearen artean BBVAk Sabadell erosteko egindako eskaintza publiko oldarkorra (EEP) dela eta. Hala ziurtatu du Carlos Cuerpo Espainiako Gobernuko Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroak. Ezer erabaki aurretik, esan du prozedurak, epeak eta legedia zorrotz errespetatzen ari dela Espaoiniako Exekutiboa. Horregatik, ez du ikusten Bruselarekin gatazkarako arrazoirik. "Gure araudia bat dator Europakoarekin", esan du Cuerpok, SER irrati-katean egin duen elkarrizketan.
Atzo jakin zen Ekonomia Ministerioak erosketa oldarkorraren gaia Ministroen Kontseiluan aztertzea erabaki duela, eta erabaki horren berri izan orduko, EBk adierazi zuen ez duela arrazoirik ikusten Espainiako Gobernuak EEPa blokeatzeko edo atzera botatzeko. Hori dela eta, Bruselak gertutik jarraituko du prozesua eta zainduko du hartutako erabakiak Europako araudia betetzen duela.
Izan ere, EBk uste du dagokien erakundeek jada eman dutela erosketaren inguruko iritzia, eta horien artean, Europako Banku Zentrala eta Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordea aipatu zituen. Erakunde horiek ontzat eman zuten operazioa. Hori dela eta, Espainiako Gobernua bide beretik joatea eta EEPari oniritzia ematea espero du Bruselak.
EBren adierazpenoi buruz galdetuta, Cuerpok azaldu du bi arlo bereizi behar direla: batetik, legedia, eta bestetik, edukia. Legediari buruz esan du "zorrotz" ari direla betetzen araudia eta berme guztiekin egingo dutela prozesua. Edukiari buruz, berriz, iritzi dio aztertu egin behar dela nolako banku sarea eta finantza sistema nahi den.
Patronalaren eskaria
Bien bitartean, Antonio Garamendi CEOE patronalaren presidenteak Espainiako Gobernuari eskatu dio erosketaren inguruko erabakia "berehala" har dezala, besteak beste, orain urtebetetik bateko eta besteko akziodunak zain daudelako.
Patronalak gogorarazi du ez duela azalduko erosketaren gainean duen iritzia, baina erantsi du "ezegonkortasuna" alde guztientzat kaltegarria dela eta, "ahalik eta azkarren" hartu behar dela erabakia.

Zure interesekoa izan daiteke
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.