Benjamin Netanyahu
2024/06/08 - 20:54
Israelgo Armadak urriaren 7tik Hamasen esku zeuden lau bahitu erreskatatu ditu Gazan
Bestalde, Hamasek adierazi duenez, Nuseiraten egindako erreskate operazioan eremuan zeuden beste bahitu batzuk hil dituzte.
2024/06/08 - 20:45
210 palestinar hil eta 400 zauritu ditu Israelek bahitutako lau lagun erreskatatzeko abiatutako erasoaldian
Nuseirateko errefuxiatuen kanpalekuaren kontra egin ditu eraso gehienak. Israelgo Armadak abiatutako operazioan, Hamasek bahitutako lau pertsona erreskatatu dituzte. Abbasek NBEko Segurtasun Kontseiluaren premiazko bilkura eskatu du "sarraskia" izan ostean.
2024/06/08 - 15:05
Benny Gantz Israelen gerra kabineteko ministroak atzeratu egin du dimisioa iragartzeko prentsaurrekoa
Urriaren 7aren aurretik oposizioan zegoen politikariak ultimatuma helarazi zion maiatzean Netanyahuri, ekainaren 8a baino lehen Gazako Zerrendan gerraosterako planik aurkezten ez bazuen kabinetea utziko zuela jakinarazteko.
2024/06/07 - 10:31
Nuseirateko alkatea eta lau lagun gehiago hil ditu Israelek udal eraikin bati eraso eginda
Bitartean, bart jakin da Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk AEBko Kongresuan hitz egingo duela datorren uztailaren 24an.
2024/06/06 - 15:02
Gutxienez 40 pertsona hil ditu Israelek UNRWAren eskola baten aurka Nuseiraten egindako eraso batean
Israelgo Armadaren arabera, "Hamaseko eta Yihad Islamikoko 20-30 terrorista" ezkutatzen ziren Gazako Zerrendaren erdialdean dagoen NBEren eskola horretan. Gazako Gobernuak, bere aldetik, salatu du hildako gehienak eskolan babesa hartu zuten zibilak direla.
2024/06/05 - 14:37
Libanoko mugan “ekintza oso indartsua gauzatzeko prest” dagoela ohartarazi du Netanyahuk
Israelgo Gobernuak 50.000 erreserbista gehiago deitu ditu, Libanoko iparraldeko mugan tentsioa areagotu baita. Ildo horretatik, 350.000 erreserbisten mobilizazioa abuztuaren 31ra arte egongo da indarrean.
2024/06/02 - 11:32
Bahituen senideek eta nazioarteko bitartekariek su-etenerako bide-orria onartzeko eskatu diote Israeli
AEB, Egipto eta Qatarren ustez, egitasmoak "alde guztien eskaerak" jasotzen ditu eta "berehalako lasaitasuna" ekarriko luke. Eskuin muturreko alderdiek erantzun dute Gobernua utziko dutela onartuz gero.
2024/06/02 - 11:01
Manifestazio jendetsuak izan dira berriro Tel Aviven, Hamaseko bahituak aske utz ditzaten eskatzeko
120.000 pertsonak su-eten plana onartzeko eskatu diote Netanyahuri. Mobilizazioen amaieran, istiluak izan dira manifestarien eta Israelgo Indar Armatuetako kideen artean.
2024/06/01 - 23:16
Netanyahuk, bake-proposamenaz: "Hamas politikoki eta militarki suntsitu arte ez da iritsiko"
"Gerrari bukaera emateko Israelek jarritako baldintzak ez dira aldatu: Hamasen Gobernua eta hark eraso egiteko duen ahalmena suntsitu behar dugu, bahitutako pertsona guztiak aske utzi behar dituzte eta Gaza Israelentzat mehatxu ez den bermea jaso behar dugu", esan du lehen ministroak.
2024/06/01 - 10:39
Bidenek iragarritako bide-orriak Gazan su-etena egoteko esperantza hauspotu du
Hiru fase izango lituzke: Hamasek bahitutakoak askatzea, Israelgo Armada erretiratzea eta Gaza berreraikitzeko plana adostea. Hamasek begi onez ikusi du proposamena, eta Israelek ere ontzat jo du.
2024/05/30 - 16:56
Israelek 30 eguneko epea eman dio UNRWAri Jerusalem ekialdeko egoitza uzteko
UNRWA 1948ko gerran, Israel sortu ondoren, ihes egin zuten edo beren etxeak uztera behartu zituzten errefuxiatu palestinarrez arduratzeko sortu zen, eta Israelen helburu izan da luzaroan.
2024/05/29 - 16:43
Israelek dio Gazaren aurkako erasoak zazpi hilabete gehiago iraungo duela eta Armadak Zerrenda okupatuko duela
Israelek Rafahen egindako bonbardaketek 75 hildako eta 300 zauritu utzi dituzte azken egunean. Gaur arte hildako 36.000 pertsonen % 75 emakumeak eta haurrak dira. Hala ere, AEBren arabera, Israel Rafahn egiten ari den operazioak irismen "mugatua" du.
2024/05/28 - 12:43
Estatu palestinarra aitortuta, "juduen genozidioa sustatzea" egotzi dio Israelek Sanchezi
Palestinaren kontura esandakoengatik Yolanda Diaz presidenteordea ez kargugabetzea salatu du Israelgo Atzerri ministroak. Are, Sumarren burua Irango lider gorenarekin edo Hamasen buruzagiarekin alderatu du.
2024/05/27 - 20:46
EBk errepresaliak hartzeko atea ireki du, Israelek Nazioarteko Auzitegiaren aginduak betetzen ez baditu
Europar Batasuneko Atzerri ministroek Israel Adiskidetze Itunaren baitan deitzea erabaki dute, Nazioarteko Justizia Auzitegiaren aginduak betetzen direla bermatzeko.
2024/05/27 - 12:25
Israelek Espainiari: "Inkisizio egunak amaitu dira, gu mintzen gaituena minduko dugu"
Espainiak Estatu palestinarra aitortuko duela iragarri ostean abiatutako ofentsiba diplomatikoarekin jarraitzen du Tel Avivek. Aurrena, kontsultara deitu zuen Espainian zuen enbaxadorea, eta orain, debekatu egin dio Zisjordanian duen kontsulatuari palestinarrei zerbitzua ematea.
2024/05/27 - 10:01
Albiste izango dira: Hilketa Getxon, Zelenski - Sanchez eta erasoak Rafahn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/24 - 23:11
Israelek ez dio Justizia Auzitegiaren aginduari jaramonik egin, eta Gazaren aurkako erasoei eutsi die
Auzitegiak Rafahko erasoaldia "berehala" gelditzeko exijitu dio Israeli. Netanyahuren Gobernuak ziurtatu du ez duela "Palestinako biztanleria zibila suntsitzera eraman dezakeen operazio militarrik egin, ezta egingo ere". Gazako Zerrendan hildakoak gutxienez 35.857 dira dagoeneko.
2024/05/24 - 20:17
Nazioarteko Justizia Auzitegiak Israeli agindu dio eten dezala Rafahko erasoaldia
Gainera, Hagako Auzitegiak Israeli galdegin dio "neurri eraginkorrak" har ditzala, ikerketa batzorde eta erakundeek Gazako Zerrendara trabarik gabe sartzeko aukera izan dezaten, genozidio salaketak ikertze aldera. Netanyahuk segurtasun taldea deitu du.
2024/05/24 - 11:59
Israelek Espainiari debekatu egingo dio Jerusalemen duen enbaxadan palestinarrei zerbitzua ematea
Espainiako Gobernuak datorren maiatzaren 28an Estatu palestinarra aitortuko duela iragarri ondoren etorri da Israelen erabakia. Espainiako Gobernuak aurreratu du protesta egingo duela Israelgo Gobernuaren aurrean.
2024/05/24 - 07:00
Hagako Auzitegiak gaur emango du Hegoafrikak Israelen kontra eskatutako neurriei buruzko ebazpena
Hegoafrikak eskatutako kautelazko neurri gehigarrien artean, Rafahko ofentsiba militarra berehala bertan behera uztea dago. 15:00etarako deitu du saioa Hagako Auzitegiak, eta orduan jakingo da erabakia.