Bero-boladak
2022/10/19 - 13:43
Baso sute arriskuagatik abisu horia ezarriko dute gaur Bizkaian eta Araban
Euskalmeten iragarpenaren arabera, 30 graduraino iritsiko dira termometroak bihar Euskal Herriko hainbat tokitan. Halaber, enbata arriskuagatik ere abisu horia ezarriko dute 18:00etatik 21:00etara kostaldean.
2022/09/19 - 20:09
Neurketak daudenetik, bigarren udarik beroena izan da aurtengoa Euskadin, 2003koak bakarrik gainditua
Batez bestekoa baino % 20 eguzki-ordu gehiago izan ditu, eta, beraz, "oso lehorra" izan da, Gipuzkoako itsasertzeko eskualdeetan izan ezik, han balio normaletan mantendu baitira prezipitazioak.
2022/09/13 - 10:44
Bilbo 30 ºC ingururekin esnatu da
Bart gauean ez da batere erraza izan Bizkaiko hiriburuan lo egitea. 07:00etan, esaterako, termometroek 28 ºC markatzen zituzten hirigunean.
2022/09/12 - 12:31
Goizaldean termometroek 31 ºC markatu dituzte Donostian
Gaua tropikala izan da euskal geografiaren zati handi batean, eta termometroak ez dira 24 ºC-tik jaitsi kostaldean. Gaurko tenperatura altuak espero dira.
2022/09/11 - 14:13
Zaparrada trumoitsuak izango dira ekialdean bereziki astearen hasieran
Gainera, beroari eutsiko diogu, eta goizalde oso epelak espero ditugu, hego-haizeak bultzatuta. Egunean zehar 30º-tik gora ibiliko gara denetan. Asteazkenetik aurrera euri txikia oraindik botako du, eta giroa freskatuko da.
2022/09/10 - 11:13
Abisu horia ezarriko dute EAEn tenperatura oso altuengatik eta baso-sute arriskuagatik
Tenperatura maximoak 33º-ren bueltan ibiliko dira kostaldean, eta 37º inguru Bizkaia barnealdean. Beroagatik ezarritako abisu horia 13:00etatik 19:00ak arte egongo da indarrean.
2022/08/31 - 22:37
Uda oso beroa eta lehorra izan da
Uztaila azken 50 urteetako sargorienetako izan zen. Errekorrak izan ziren tenperatura maximoei zein minimoei dagokienez. Hilaren 18an 43,5 º C izan ziren Laudion.
2022/08/23 - 21:36
Europar Batasunaren % 64 azken 500 urteetako lehorterik okerrena pairatzen ari dira
Ur faltak laborantzan, energia hidroelektrikoaren ekoizpenean eta ibaiko garraioan eragiten du. Halaber, muturreko beroaren ondorioz, Europar Batasuneko hainbat herrialdeetan suteak izateko arriskua areagotu egin da.
2022/08/14 - 11:10
Suteak izateko arriskua muturrekoa da gaur ere Nafarroan
Suteak eragin ditzaketen edozein jarduera saihestea gomendatu dute Foru Erkidegoko agintariek, eta baso-sute baten aurrean jokatzeko aholkuak gogoratu dituzte.
2022/08/14 - 10:50
Tenperatura freskoak eta euria datorren asterako
Astelehenean giro freskoa mantenduko da, eguraldi lasaiarekin, baina euria agertuko da asteak aurrera egin ahala.
2022/08/12 - 17:41
Euskal Herriko barnealdean, beroa are handiagoa da ostiral honetan
Araban, tenperatura maximoak 38 graduren bueltan kokatuko dira. Iruñean, Tuteran eta Lizarran, aldiz, 40 gradu ere izango dituzte.
2022/08/12 - 10:09
Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira gaur kostaldean, baina hegoaldean sargori egingo du
Ia Nafarroa osoa eta Ipar Euskal Herria alerta laranjan daude beroagatik. Araba, aldiz, abisu horian. Baso suteen arriskua ere nahiko altua da; "muturrekoa" Nafarroan.
2022/08/11 - 20:55
Bero boladaren ondoren, haize eta euri-ekaitz gogor batek Araba astindu du
Haize eta euri bortitza bota du Araban gaur arratsaldean. Eitb.eus-eko erabiltzaileek grabatutako irudiak dira.
2022/08/11 - 18:11
Barrualdeko herrietan, igerilekuak, errekak eta ur txorrotak dira bilatuenak beroari aurre egiteko
Tenperatua hauekin, eta euririk gabe, suteak izateko arriskua oso handia da, Nafarroan, esaterako, 39 gradura iristea espero da.
2022/08/11 - 18:08
Kantauri isurialdean iragarritako tenperaturak izan dira gaurkoan, 35eko langa gaindituta
Kalean lanean aritu behar dutenak ere badira, eta asko gainera. Giroa sargori eta orduak aurrera egin ahala bero sapari ihes egin nahian Ipar ekialdeko haizea sartuko dela iragarri du Euskalmetek eta agian ekaitzak freskatu dezake egunaren amaieran.
2022/08/11 - 13:50
Bero-boladak 39-40 gradu arteko tenperaturak utzi ditu Euskal Herriko zenbait txokotan
Ipar Euskal Herrian, alerta laranja ezarri dute gaur, eta EAE eta Nafarroa abisupean izango dira tenperatura altuengatik larunbatera arte.
2022/08/10 - 23:05
Beroak mahatsa azkar heltzea ekarri duenez, bilketa aurreratzea aurreikusten dute
Errioxan gaur bertan hasi dute mahats bilketa, baina Euskal Herrian irail erdialdera arte itxarongo dute. Ordurako hezetasun gehiago eta tenperatura baxuagoak espero dituzte, eta horrek lehorteak dagoeneko astindu duen ekoizpenari ahalik eta zuku gehien ateratzen lagundu dezake.
2022/08/10 - 17:39
Afganistango telebistak emakumeak jarri ditu postu garrantzitsuenetan, talibanen aurka protesta egiteko
Talibanek emakumeekin duten obsesioa hedabideetara ere iristen da. Aurpegia musuko batekin estali behar dute aurkezleek albisteak emateko. Tolo kanalean, herrialdeko garrantzitsuenean, talibanei erantzun diete emakumeak postu garrantzitsuenetan jarriz.
2022/08/10 - 17:36
Estatuko ur erreserba ez zegoen hain maila baxuan 1995. urtetik
Tenperatu altuei eta euri faltari, turismoak eragindako kontsumo igoera gehitu zaio, eta gero eta zabalagoak diren plantazioek ere, ureztatzea behar dute.
2022/08/10 - 15:31
Aire girotua mugatzen duen dekretua indarrean sartu da beroaldia bete-betean dugunean
Erreka zuloa eta igerilekua izan dira gaur askoren freskagarri Elizondon, eta kostaldean, itsasertzean zertxobait jasangarriagoa bada ere, merkurioa 30 gradutik gora da toki askotan.