Zaparrada trumoitsuak izango dira ekialdean bereziki astearen hasieran
Euri kontuekin hasiko dugu astea, ETB Mediako Meteorologia Zerbitzuak aditzera eman duenez. Aipagarriena beroa izango da, izan ere, hego-haizearen ondorioz, gaurko eta biharko goizaldeak oso epelak izango dira, eta 25º-ren bueltan ibiliko dira, esaterako, Gipuzkoan. Egunean zehar sargoriari eutsiko diogu, eta 30º-tik gorako tenperaturak espero dira lurralde guztietan.
Beroaren eraginez, ekaitz trumoitsuak garatuko dira, eta zaparradak han-hemenka bota dezake astelehenean eta asteartean. Hori horrela, euria espero da han-hemenka, baina batez ere ekialdean eta Pirinioetan. Han gogotik bota dezake. Gainerakoan ere zaparradaren bat espero da, baina ez du hainbeste botako.
Astelehen honetan, gainera, baso-suteen arriskuagatik abisu horia ezarriko dute EAEn, iragarrita dauden tenperatura altuengatik.
Asteazken arratsaldetik aurrera, berriz, iparraldetik sartuko da haizea, eta horrek termometroaren gorakada baretuko du. Euri txikia egin dezake, baina ostegunean ere, eta ostiralean, ordea, ateri egingo du, eguraldiaren joeraren arabera.
Eguraldiaren iragarpenari buruzko informazioa, eskura uneoro, eitb.eus atarian. Anima zaitez zure argazkiak bidaltzera.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak