CCOO
2025/05/10 - 11:59
Zer adostu dute sindikatuek eta Hezkuntza Sailak?
Ratioak jaistea, irakastorduak murriztea, hezkuntza publikoa euskalduntzea eta soldaten igoera dira puntu garrantzitsuenetako batzuk.
2025/05/10 - 09:50
Akordioa Hezkuntza Sailak, Steilasek, LABek, Interinok Taldeak, CCOOk eta UGTk lan-gatazka desblokeatzeko
Greba deialdiak, ondorioz, bertan behera geratu dira. Akordioaren arabera, eskola-orduak 21era murriztu behar dira Lehen eta Haur Hezkuntzan, eta 17ra Bigarren Hezkuntzan. Gainera, hezkuntza publikoaren sektorean 800 behargin gehiago jarriko dira lanean. ELAk ez du akordioa babestu.
2025/05/09 - 15:34
Hezkuntza Sailak eta sindikatuek negoziatzen jarraitzen dute, akordio bila
Arratsaldean zehar hartu-emanak izan eta gero, gauean berriro bilduko dira. Steilasek eta CCOOk "aurrerapen txikiak" atzeman dizkiote eskaintzari; ezkorrago agertu dira LAB eta ELA.
2025/05/09 - 09:47
Albiste izango dira: Leon XIV.a aita santu berria, Hezkuntzako negoziazio mahaia eta euriborraren jaitsiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/08 - 21:55
Sindikatuek Hezkuntzaren proposamena errefusatu dute eta beste bat espero dute ostiralerako
Gauzak horrela, sindikatuek datorren astean, maiatzaren 12tik 16ra deituta dauden greba egunei eusten diete. Hezkuntza ez unibertsitarioko 27.000 irakasle daude grebara deituak.
2025/05/08 - 09:44
Albiste izango dira: Hezkuntzako negoziazio mahaia, Manchester - Athletic eta konklabearen bigarren eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/08 - 07:00
Hezkuntza Saila eta sindikatuak berriro bilduko dira gaur, beste bost greba egun deitu berritan
Bilera 15:00etan hastekoa da, baina azken negoziazio mahaiaren hasiera asko atzeratu zen. Lehentxeago, hezkuntzako sindikatuek (Steilas, LAB, ELA eta CCOO) elkarretaratzea egingo dute Eusko Legebiltzarraren aurrean, 11:30ean.
2025/05/07 - 13:06
Pedrosa sailburuak uste du akordioa posible dela, "guztion lehentasuna ikasleen arreta hobetzea bada"
Sindikatuek EAEko unibertsitatez besteko hezkuntza publikoan deitutako bost greba egunak direla eta, Hezkuntza sailburuak "erantzukizunez" jokatzeko deia egin du.
2025/05/06 - 14:38
Hau da Hezkuntza Sailak EAEko sindikatuei helaraziko dien proposamena ostegun honetako negoziazio mahaian
Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak mahai negoziatzailea deitu du datorren ostegunerako, maiatzaren 8rako. Bertan, proposamen berria jarriko die mahai gainean sindikatuei Gasteizeko Gobernuak. "Proposamen berri, bideragarri eta on bat", esan du sailburuak.
2025/05/01 - 16:17
Manifestazio jendetsuak Euskal Herri osoan Maiatzaren 1ean
Sindikatuek aldarrikapenez bete dituzte Euskal Herriko kaleak Maiatzaren Lehenean. ELAk eta LABek, deialdi bereizietan; CCOO eta UGT, aldiz, batera mobilizatu dira.
2025/05/01 - 16:10
Sindikatuek aldarrikapenez bete dituzte Euskal Herriko kaleak Maiatzaren Lehenean
ELAren eta LABen kasuan, deialdi bereiziak egin dituzte; CCOO eta UGT, aldiz, batera mobilizatu dira. Manifestazio nagusiak Bilbon izan badira ere, sindikatuak hiriburu guztietan atera dira kalera protestan.
2025/05/01 - 07:00
ELAk eta LABek "soldatak hemen erabakitzea" eskatuko dute gaur, eta CCOOk eta UGTk "eskubideak babestea"
Sindikatuek Euskal Herriko kaleak aldarrikapenez beteko dituzte Maiatzaren Lehenean, ELAren eta LABen kasuan, deialdi bereizietan; CCOO eta UGT, aldiz, batera mobilizatuko dira.
2025/04/29 - 14:47
Asteko lanaldia 37,5 ordura murrizteko lege proiektua asteazkenean onartuko du Espainiako Gobernuak
Astearteko Ministroen Kontseiluaren bileran, itzalaldiak eragindako egoera eta normaltasuna berrezartzeko neurriak aztertu dituzte. Hori dela eta, hasiera batean aurreikusitako gaiak asteazkenean jorratuko dituzte.
2025/04/10 - 14:15
Sindikatuek iragarri dute 5 greba egun gehiago egingo dituztela euskal hezkuntza publikoan, maiatzerako
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek beste bost greba egun iragarri dituzte, maiatzaren 12, 13, 14, 15 eta 16rako.
2025/04/09 - 09:49
Albiste izango dira: Muga-zergen aurkako neurriak, zerga berrikuspena eta EH Bildu eta PSE-EE bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/08 - 15:41
Hezkuntza Sailarekin gerturatzerik ez, eta mobilizazio gehiago egitea erabaki dute sindikatuek
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek prentsaurrekoa deitu dute ostegunerako, eta bertan iragarriko dituzte "mobilizazio-dinamikaren ondorengo urratsak". Haizea Arbide Steilasen ordezkariak aitortu duenez, "ez da baztertzen greba gehiago deitzea".
2025/04/08 - 11:28
Manifestazio jendetsua Basaurin, Bridgestone lantegiko 335 kaleratzeen aurka protesta egiteko
Basauriko Bridgestone lantegiko beharginen % 100ek egin dute bat gaur multinazionalaren zuzendaritzak planteatutako kaleratzeen aurka deitutako hiru greba egunetako lehenengoarekin. Bi greba egun gehiago deitu dituzte apirilaren 11rako eta 15erako.
2025/04/08 - 09:36
Albiste izango dira: Muga-zergen aurkako neurriak, greba Basauriko Bridgestonen eta Emakunde saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/04 - 09:47
Albiste izango dira: Hezkuntza eta sindikatuen bilera, gerra komertziala eta Errekaldeko gaztetxea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/02 - 16:02
Behin grebak bukatuta, Hezkuntza Sailari negoziazioari berriro heltzeko eskatu diote sindikatuek
Lanuzteetan izandako jarraipen zabala nabarmendu dute sindikatuek (% 75), eta "eduki nahikoa" duen proposamena egiteko eskatu diote Jaurlaritzari. "Deirik ez balego, jarraipena emango genioke greben dinamikari", ohartarazi dute. Begoña Pedrosaren hitzetan, "eskua luzatuta" du Hezkuntzak.