Mobilizazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatuek lanuzte orokorra deitu dute Palestinaren alde urriaren 15erako Hego Euskal Herrian

Ohar batean, LAB, CCOO, Steilas, Solidari, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dute "borroka, mobilizazioa eta langileen batzarrak" izango direla Hego Euskal Herriko lantokietan.

SAN SEBASTIÁN, 24/09/2025.- Miles de personas han participado en una manifestación propalestina este miercoles, en el 73 Festival Internacional de Cine de San Sebastián. EFE/Javier Etxezarreta
Donostiako manifestazioaren irudia

LAB, CCOO, Steilas, Solidari, Etxalde eta Hiru sindikatuek lanuzte orokorra deitu dute Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan langile klase osoak palestinar herriari elkartasuna adierazteko eta Israel Gazan egiten ari den "genozidioa" salatzeko.

Sindikatu deitzaileek ohar batean azaldu dutenez, "borroka eta mobilizazio" egun hori irekita dago bertan parte hartu nahi duten sindikatu guztientzat, eta, ildo horretan, aurreratu dute datorren astean argitaratuko dituztela deitzaileen zerrenda osoa eta jardunaldiaren xehetasunak.

Aurreratu dutenez, deialdi horren helburua da "langile klase osoak palestinar herriari elkartasuna adieraztea" eta Israel, AEBko Gobernuaren laguntzarekin, egiten ari den genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak salatzea.

Ekimen horrekin, halaber, "Zisjordanian gertatzen ari den lurralde palestinarraren etengabeko kolonizazioa eta horrek langile palestinarren lan eta bizi baldintzetan dituen ondorio larriak" salatu nahi dituzte, baita "Gazako genozidioaren berehalako amaiera" eskatu ere. Bukatzeko, "Palestinaren okupazioa eta kolonizazioa amaituko duen eta palestinar herriak askatasunean bizitzeko duen eskubidea bermatuko duen ebazpen integral bat" aldarrikatuko dute.

Era berean, patronalari eta erakundeei galdegingo diete Israelgo Estatuarekin merkataritza-harreman guztiak eteteko, "genozidio baten kontura ezin delako negozioa egin".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X