Debagoiena
2023/11/15 - 12:18
''Arantzazu'' dokumentalak pantaila handira eraman du frantziskotarren ekarpen zabala
Arantzazuko frantziskotarren inguruko pelikularen aurrestreinaldia Zinebiren Bertoko Begiradak sailaren barruan egingo dute, Bilbon. Pello Sarasua zuzendariak eta Naiara Goia Arantzazulab-eko zuzendari nagusiak azaldu dutenez, gizartearekin konpartitu nahi dute fraideek emandako guztia.
2023/10/26 - 10:43
AP-1 autobidea normaltasunera itzuli da, Bergaran bi ibilgailuk istripua izan eta auto-ilarak sortu ondoren
Tarte batean, errepidea guztiz itxi dute Gasteizko noranzkoan, baina handik gutxira erreietako bat ireki dute. Ondoren, errei bakarra egon da itxita, denbora tarte batean. Azkenik, 10:00ak aldera garabiek ibilgailuak kendu eta errepidea garbitu ostean, zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
2023/10/21 - 23:27
Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok irabazi dute, hirugarrenez, Euskal Herriko dantza solteko txapelketa
Urtero legez, Seguran jokatu da Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarraren garaikur berezia jaso dute bergararrek, bost urtean hiru aldiz lehen saria irabazteagatik ematen dena; izan ere, 2019an eta 2022an ere irabazi zuten txapela.
2023/10/20 - 14:50
Saioa Galarraga 2022ko Euskal Herriko Dantza Txapelketaren irabazleak espero du berrikuntzek jendea erakartzea
Julen Murgiondorekin batera iaz Seguran garaile izan zenak "beste txapelketa bat bezala" hartu nahi du larunbatekoa, baina aitortzen du bezperako orduetan urduritasuna izaten dela nagusi.
2023/10/19 - 20:42
Oñati munduko herri turistikorik onenetakoa izendatu dute aurten
Gipuzkoako udalerria Munduko Turismo Erakundearen 2023ko Herri Turistiko Onenen zerrendan sartu da. 2021ean, besteak beste, Lekunberri ere sartu zen zerrendan.
2023/09/10 - 15:13
''Erraustegia martxan jarriz geroztik, Gipuzkoako hondakinen kantitatea handitzen ari da''
Giza katea egin dute gaur Kontxako hondartzan, Zubietako erraustegia gaitzesteko, baita Bergaran eta Zumarragan instalazio berriak jartzeko proiektuak ere. Errausketaren Aurkako Mugimenduko kidea da Juan Miguel Galatras. EITB Mediari adierazi dionez, "Donostia % 41 bakarrik ari da birziklatzen".
2023/08/04 - 13:35
Arrasateko gizon bat ikerketapean, Lezetxiki kobazuloan egindako kalteengatik
Ertzaintzak eginbideak ireki dizkio ondare historikoaren aurkako kalteak eta espoliazio arkeologikoa leporatuta, barruan kata klandestinoak, pintadak edo grafitoak egin zituelakoan. 2022tik Babes Bereziko Kultur Ondasun izendatutako Gune Arkeologikoa da.
2023/08/03 - 21:03
Pertsona bat hil eta beste bat zauritu da Bergaran, bi autok aurrez aurre talka eginda
Istripua 18:10 aldera gertatu da GI627 errepideko 50. kilometroan, eta errepidea erabat itxita egon da hainbat orduz ezbeharraren ondorioz. Ertzaintzak zirkulazioa Osintxu auzotik desbideratu behar izan du.
2023/08/01 - 18:28
Espetxera bidali dute Aretxabaletako tiroketan atxilotutako gizona
Giza hilketaren saiakuntzaren delitua egozten diote, baita armak legez kanpo edukitzea ere. Bere etxean suzko armak, aire konprimatutako armak eta arma zuriak aurkitu dituzte.
2023/07/31 - 22:50
Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu du Aretxabaletan, tiroketa batean parte hartzeagatik
Goizaldeko seiak aldera, Aretxabaletako taberna baten kanpoaldean, hiru gizonen arteko liskar bat tiroketan amaitu da, eta horietako bi zaurituta eraman dituzte ospitalera. Erasotzailea 39 urteko auzotar bat da, eta orain Bergarako polizia etxean da atxilo.
2023/07/31 - 18:00
39 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart Aretxabaletan, suzko arma batekin bi pertsona zauritzeagatik
Ezkutu tabernaren kanpoaldean gertatu da erasoa, eta zauritutako bi pertsonak Gasteizko ospitale batera eta Debagoieneko ospitalera eraman dituzte. Ustezko erasotzailea Aretxabaletako bizilaguna da, eta Udalak oharra kaleratu du kezka agertzeko eta biktimei elkartasuna adierazteko.
2023/07/31 - 14:54
Lasarte, Pasaia, Hernani, Andoain eta Arrasate "tentsio handiko eremu" izendatzea aztertzen ari dira
Kaleratzeak STOP plataformak jakitera eman duenez, Gipuzkoako bost herriotako udaletan datozen hilabeteotan mozioak aurkeztuko dira, toki horiek "tentsio handiko eremu" izenda daitezen.
2023/07/21 - 17:22
67 urteko mendizale debar bat hil da Panticosan
Ostegun arratsaldetik desagertuta zegoen. Lagunekin ibilaldi bat egitera irten zen, baina taldetik urrundu zen. Hildakoa, Joxan Larrañaga, oso ezaguna zen hainbat herritan; izan ere, Debakoa izan arren, apaiza zen, eta Oñatin eta Villabonan parrokoa izan zen urte askoan.
2023/07/18 - 16:41
Mugimentu kooperatibistaren berezitasunak defendituko dituela agindu du EAJk Arrasaten
Aitor Estebanek ohartarazi du Espainako kotizazio sistemak Lagun Aroren pentsio eredu mistoa arriskuan jartzen duela. Nabarmendu du EAJk industria berritzailearen aldeko apustu sendoa egin duela, eta Espainako Gobernuari eskatu diola Europako diru laguntzen kudeaketa erkidegoen esku uztea.
2023/07/17 - 22:54
Sumarrek Euskadiko etxebizitzen gehiegizko prezioak salatu ditu Arrasaten.
Koalizio Gobernuak aurrera ateratako etxebizitza legea aldarrikatu du Sumarrek Arrasaten, eta EAJri leporatu dio. Sumar mugimenduak azken urteotako lanak bermatzen dituela defendatu dute Kongresurako Gipuzkoako hautagaiek, eta horregatik botoa batzeko deia egin dute.
2023/07/16 - 13:03
Karguekin aske utzi dute Arrasateko baserriko sutearen ustezko egilea
29 urteko gizonezkoa atzo atxilotu zuten, jatetxe-baserrian lapurtzea eta sutea eragitea egotzita. Uneotan, ospitale psikiatriko batean dago.
2023/07/07 - 16:46
Pedro Sanchezen lanaren aldarria egin du Arrasaten Rafaela Romerok
Europan hazkunde, enplegu eta gizarte babesean daturik onenak dituen herrialdea Espainia da, Rafaela Romero PSE-EEren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuaren esanetan. Boto erabilgarria emateko deia egin du, eta Memoriarako ere baliatu du ekitaldia, Isaias Carrasco laguna gogoratuz.
2023/07/07 - 14:55
Punk rocka ozen, Arrasaten
Mondra & Roll jaialdia egingo dute ostiral-larunbatetan, Monterron parkean, The Interrupters, Sick of it all, Buzzcocks, Perkele eta Bad Manners buru direla.
2023/06/25 - 17:19
Lau labankada jasota ospitalera eraman dute gizon bat Arrasaten
Goizaldeko 03:00etan izan da erasoa, Arrasateko alde zaharreko taberna batean. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da erasotzaileak identifikatzeko. Zauri arinak ditu biktimak.
2023/06/24 - 01:00
San Joan bezperako suek gaua argitu dute Euskal Herriko herri askotan
Euskal herri askotan sua piztu dute San Joan bezperan, iragarpen txarrak uxatzeko. Arrasaten horrela ospatu dute.