Donald Trump

2025/07/26 - 16:49

Ehunka lagun kalera atera dira Edinburgon eta Aberdeenen, Trumpen bisitaren kontrako protestetan

Ostiral gauetik eskozian da Trump. Bost egunez izango da bertan, eta Turnberryko bere golf zelaietan jolasten aritu da larunbatean.  Keir Starmer eta Ursula Von der Leyenekin bilduko da egunotan AEBko presidentea. Bitartean, baina, euren haserrea eta desadostasuna agertu dute ehunka eskoziarrek Edinburgoko eta Aberdeeneko kaleetan; Palestinaren aldeko eta etorkinen aldeko afixak zituzten eskutan horietako askok. 

2025/07/25 - 11:26

Powellek jendaurrean zuzendu du Trump, Erreserba Federalaren erreformen kostuen inguruan gezurra esateagatik

Donald Trump AEBko presidenteak Erreserba Federalaren (Fed) berritze lanak bisitatu ditu ostegun honetan. Bertan izan da Jerome Powell buruzagia, azken kritiken fokua bertan aurreikusitako gainkostuagatik eta erakundearen buru gisa egindako kudeaketagatik. Bisitan, tentsio unea bizi izan dute Powellek presidentea zuzendu duenean, erreformaren gainkostuak aipatzean. Powellek kameren aurrean azpimarratu duenez, Trumpek emandako zifra ez dator bat errealitatearekin: "Ez naiz horretaz jabetzen. Ez dut Fedeko inorengandik entzun", esan zuen. Trumpen kontuetan duela bost urte amaitutako hirugarren eraikin batean zegoela azaldu du, egungo proiektuaren parte ez dena.

« 17 18 19 ... 20 »

Asteko irakurriena