Donald Trump
Trumpen eta Zelenskiren igandeko bilerak beste mugimendu bat eragin dezake bake negoziazioetan
Errusiak, bestalde, baieztatu du Estatu Batuekin harremanetan jarri dela, Kievek eta bere aliatuek bultzatutako bake plan berria aztertu ostean.
Estatu Batuek Estatu Islamikoaren kanpalekuak bonbardatu dituzte Nigerian
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri duenez, misilekin erasotu dituzte talde jihadistak Afrikako herrialdearen ipar-mendebaldean dituen instalazioak.
Iberdrolaren arabera, Trumpen aginduak ez du AEBko itsas parke eolikoaren % 80an eraginik izango
Konpainia elektrikoak zehaztu duenez, AEBko Gobernuak agindutako eteteak eraikitzen ari diren proiektuei baino ez die eragiten, eta Vineyard Wind parkearen zati handiena martxan dago; izan ere, Massachusettseko kostaldearen aurrean energia ekoizten ari dira honezkero.
Trumpen Gobernuak bertan behera utzi ditu itsasoko bost proiektu eoliko, tartean Iberdrolak AEBn duen lehen instalazio handia
"Gerra Departamentuak identifikatutako segurtasun nazionalerako arriskuengatik" hartu du erabakia Exekutiboak. "Estatu Batuetako Gobernuaren betebehar nagusia estatubatuarrak babestea da", argudiatu dute.
AEBk hirugarren petrolio-ontzi bat atxiki du Venezuelan
Bigarren ontzia abordatu ondoren, Venezuelako Gobernuak "pirateria" ekintzatzat jo du gertaera, eta tripulazioaren "bortxazko desagerpena" ere salatu du. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak bilera egingo du datorren asteartean, hilaren 23an, egoera aztertzeko.
Trumpen gobernuak Epstein auziko artxiboen zati bat kaleratu du
Pederastaren biktimek pozez hartu dute argitalpena, baina informazioa eta artxiboak falta direla salatu. Kaleratutako irudiotan, Bill Clinton presidente ohia ageri da jacuzzi batean.
AEBko Gobernuak Epstein pederastaren artxibo klasifikatuak argitaratuko ditu ostiral honetan, partzialki bada ere
Pasa den azaroan, AEBko Ordezkarien Ganberak Trumpen gobernua Jeffrey Epstein pederastaren artxiboak sekretupetik ateratzea behartzen duen legea onartu zuen. Lege-testuaren arabera, material hori "kontsultatzeko eta deskargatzeko" moduan egon beharko da.
Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean
Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.
Venezuelan sartu eta irteten diren petrolio-ontziak erabat blokeatzeko agindu du Trumpek
AEBko presidenteak nabarmendu duenez, "Maduroren erregimen ez-legitimoa lapurtutako petrolioa erabiltzen ari da narkoterrorismoa, pertsonen trafikoa, hilketak eta bahiketak finantzatzeko, besteak beste".
Demokratek Epsteinen argazki gehiago argitaratu dituzte: besteak beste, Trump, Clinton eta Woody Allen agertzen dira
Donald Trump AEBko presidenteak esan duenez, Jeffrey Epsteini buruzko ikerketarekin lotutako argazkiak "ez dira gauza handia".
AEBk Venezuelako kostaldean petrolio-ontzi bat konfiskatu dute
Ameriketako Estatu Batuek petrolio-ontzi bat atzeman eta konfiskatu dute Venezuelako kostaldean, Washington abuztutik Kariben egiten dabilen itsas hedapen militarraren barruan. Caracasek "lapurreta lotsagabea" dela esan du, eta atzerriko instantzien aurrean "nazioarteko krimen larria" salatuko duela iragarri du.
2,5 milioi lagun baino gehiago deportatu dituzte edo beren borondatez alde egin dute AEBtik 2025ean
Estatu Batuetako agintariek "sekulako lorpentzat" jo dute, Trumpek martxan jarritako migrazio politika gogorren baitan, "deportazioak arintzeko" dozenaka epaile izango direla iragarri eta egun gutxira.
Donald Trump, Europako agintariei buruz: "Ahulak direla uste dut, ez dakite zer egin"
Elkarrizketa egin diote AEBko presidenteari Politico hedabide espezializatuan, eta aho-bizarrik gabe hitz egin du. Ukrainako gerrari buruz, Zelenskik "esnatu" egin beharko duela uste du.
AEBrekin adostutako zirriborroaren berri emango diote gaur Ukrainako negoziatzaileek Zelenskiri
Ukrainako presidentea Londresen izango da astelehen honetan, Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroarekin biltzeko, eta ondoren Bruselara joateko asmoa du, Europako aliatu nagusiekin batzartzeko. Ukrainarren eta errusiarren arteko desadostasun puntu nagusietako bat da Kievek Donbasen kontrolpean duen lurraldea Kremlini ematea.
Migrazio politikak Europako zibilizazioa "ezabatzen" ari direla esan du Trumpek
Segurtasun Nazionalari buruzko txosten batean, bere egin ditu Europako eskuin-muturreko mugimenduen diskurtsoak.
Epsteinen uharte pribatuko irudi argitaragabeak, hemen
Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako demokratek Jeffrey Epstein pederastaren Birjina uharteetako irla pribatuko argazki eta bideo argitaragabeak kaleratu dituzte. Irudietan etxeko logelak eta komunak agertzen dira, baita dentista-aulki bat duen gela bat ere, hormetan maskarak eskegita dituela. "Pedofiliaren uhartea" 90eko hamarkadan erosi zuen Epsteinek, eta egoitza pribatu gisa erabiltzen zuen.
Zergatik da Groenlandia giltzarria lur arraroen lasterketan?
Groenlandian ustiatu gabeko lur arraroen aztarnategi handienetako batzuk daude. Ezinbesteko elementuak dira garapen teknologikorako, eta, hori dela eta, guztiek dute begiz jota Artikoko lurralde hori. Baina, zer nahi dute Groenlandiako biztanleek beren etorkizunerako? Mikel Reparaz, ETBko nazioarteko burua, han izan da.
Venezuelaren barruko erasoak "oso laster" hasiko direla esan du Trumpek
AEBko presidenteak beste herrialde batzuk bonbardatzeko aukera ez du baztertzen: “Drogak ekoizten edo horiek Estatu Batuetan saltzen dituen edonor dago jomugan".
Tentsioa gorenean da Hegoaldeko Txinako Itsasoan, defentsa eta botere militarraren bidegurutzean
Estatu Batuetako eta Txinako indarren artean talka arriskua eragin dezakeenik badago, Hegoaldeko Txinako Itsasoa da. Pekinek ur horien zati bat beretzat nahi du, bederatzi puntuko lerro bat eginez, Taiwan, Filipinetako zati bat eta uharte artifizialak eraiki dituen uhartetxoak barne. Horrek talka egiten du hainbat herrialderen subiranotasunarekin, hala nola Filipinak, Vietnam eta Malaysia. Horren aurrean, AEBk presentzia militarra sendotu du eremu horretan. Mikel Reparaz, EITBren Nazioarteko arloburua, bertan izan da.
Trumpek Venezuelatik ateratzeko iragan ostiralera arteko epea eman zion Madurori
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak baztertu egin zituen Venezuelako presidenteak herrialdea uzteko mahai gainean jarritako baldintzak. Ultimatuma amaituta, Venezuelako aire eremua itxi egingo zuela iragarri zuen Trumpek.