Delcy Rodriguezek elkarrizketarako deia egin du, eta Trumpek Venezuelako petrolioa eta baliabideak "erabat kontrolatzea" eskatu du
Rodriguezek Washingtonekin negoziatzearen alde egin du berriro ere. AEBko presidenteak, ordea, adierazi du Venezuelako Gobernua Amerikako Estatu Batuen "ardurapean" dagoela.
Nicolas Maduroren bahiketaren ostean kargua hartu eta biharamunean, Delcy Rodriguez Venezuelako presidente exekutiboak berretsi du AEBrekin "lankidetza agenda" bat aurrera eraman nahi dutela AEBrekin, betiere, garapen partekatuan eta nazioarteko legezkotasunaren errespetuan oinarrituta.
Sare sozialetan egindako adierazpenetan, presidente exekutiboak Latinoamerikako herrialdearen borondate baketsua berretsi du, Washingtonek egindako presioaren aurrean.
Horren aurrean, Donald Trump presidenteak adierazi du bere Gobernua Venezuelaren "ardurapean" dagoela orain, eta "erabateko sarbidea" behar duela herrialdea "berreraikitzeko".
Izan ere, Venezuelako petrolio industria hondatuta dagoela dio presidenteak, eta AEBko enpresak inbertitzeko prest daudela.
Trumpek berriro mehatxatu ditu Venezuelako agintariak, lankidetzarik ezean ekintza berriak egingo dituztela ziurtatuz, bigarren eraso bat eta presentzia militarra baztertu gabe.
Horrenbestez, AEBko presidenteak saihestu du hauteskundeen edo preso politikoen askapenari buruzko iritzia ematea, bere lehentasuna Venezuela "konpontzea" eta "ahalmen ekonomikoa berreskuratzea" delako.