Trumpek dio AEBren esku geratu dela Venezuela Maduroren "ordezko egoki bat" aurkitu arte
"Herrialde hori zuzenduko dugu trantsizio segurua, egokia eta zentzuzkoa egin bitartean. Hau da, ez dugu nahi Maduro edozeinek ordezkatzea eta azken urteetan izan dugun egoera errepikatzea", esan du Floridan duen egoitzatik emandako prentsaurrekoan.
Donald Trump AEBko presidentea, prentsaurrekoan.
AEBko presidente Donald Trumpek larunbat honetan adierazi duenez, AEBk Venezuelaren kontrola hartuko du "trantsizio segurua eta egokia" izan arte.
"Herrialde hori zuzenduko dugu trantsizio segurua, egokia eta zentzuzkoa izan bitartean. Hau da, ez dugu nahi Maduro edozeinek ordezkatzea eta azken urteetan izan dugun egoera errepikatzea", esan du Floridan duen egoitzatik emandako prentsaurrekoan.
Trumpek ez du zehaztu nola gobernatu nahi duen Venezuelan, ezta zenbat denboraz ere, baina "Venezuelako herri handiarentzat bakea, askatasuna eta justizia" nahi dituela adierazi du.
Halaber, AEBko petrolio enpresak Venezuelara iritsiko direla eta bertan "milaka milioi dolar" xahutuko dituztela esan du, "oso kaltetuta dagoen petrolio azpiegitura konpondu eta herrialdearentzat dirua irabazten hasteko".
Fox News telebista-katean egin dioten elkarrizketan, bestalde, Trumpek adierazi du Venezuelako oposizioko buru Maria Corina Machado Nobel saridunak boterea hartzeko aukera aztertuko duela.
Handik ordu batzutara, ordea, iritzi dio "oso zaila" litzatekeela Machadorentzat kontrola hartzea, "ez baitu herrialdearen babesik".
Aurrekaririk gabeko operazio honetan, AEBko indarrak Venezuelan sartu dira, eta Nicolas Maduro presidentea eta haren emazte Cilia Flores atxilotu dituzte. New Yorkera eraman dituzte gero, han narkotrafikoagatik epai ditzaten.
"Maduroren atxiloketa abisu bat da"
Trumpek ziurtatu duenez, Maduroren aurkako operazio militarrarekin beste zenbait herrialderi ari dira abisu ematen, "AEBk duen nagusitasuna berriro zalantzan jar ez ditzaten".
Zehazki, Kolonbiako agintari Gustavo Petrori ohartarazi dio tentuz ibil dadila, "kokaina laborategiak dituelako".
Trumpek Maduroren argazki bat argitaratu du
Donald Trumpek Nicolas Maduro Venezuelako presidentearen argazki bat argitaratu du. Eskuburdinak jarrita eta begiak eta belarriak estalita dituela ageri da AEBko Armadaren ontzi batean, Kariben.
Trumpen segurtasun taldeak hartuko du Venezuelaren kontrola
Nicolas Maduro atxilotu ostean, Venezuela bere gobernuak zuzenduko duela eta trantsizio prozesuaren buruak bere segurtasun taldeko kideak izango direla adierazi du Trumpek, "Marco Rubio Estatu idazkaria barne".
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.