Petrok Trumpen "mehatxuak" gaitzetsi eta "aberriaren alde" armak berriro hartzeko prest legokeela adierazi du
Caracasen larunbat gauean gertatu zena errepikatuz gero, "maite eta errespetatzen" duen "Kolonbiako herriaren zati handi batek jaguar herrikoia" askatuko lukeela konbentzituta dagoela esan du.
Gustavo Petro, aurreko astelehenean. Argazkia: EFE.
Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak gogor gaitzetsi ditu Donald Trumpek Venezuelan Nicolas Maduro boteretik kentzeko egindako eskuhartze miltarraren ostean bere aurka jaurtitako "mehatxuak", eta ohartarazi du "aberriaren alde" gai dela berriro bere armak hartzeko.
"Ez naiz militar izan baina badakit gerrari eta klandestinitateari buruz. 1989ko bake-itunaren ostean hitz eman nuen ez nuela armarik berriro hartuko, baina aberriarengatik hartuko ditut nahi ez ditudan armak", esan du sare sozialetan idatzitako mezu luze batean.
"Ez naiz legea urratuz iritsi, ez naiz narkoa, familiako etxea da nire ondasun bakarra eta oraindik ere ordaintzen ari naiz nire soldatarekin. Nire banku-agiri guztiak publikoak dira. Inork ezin du esan nire soldata baino gehiago gastatu dudanik. Ez naiz diruzalea", azpimarratu du.
Era berean, Caracasen larunbat gauean gertatutakoaren antzekorik gertatzen bada, "maite eta errespetatzen" duen "Kolonbiako herriaren zati handi batek jaguar herrikoia askatuko" duela ziur agertu da.
"Konfiantza itzela dut nire herriarengan eta horregatik herriari eskatu diot presidentea babesteko bere kontrako edonolako ekitza biolento eta ez-legezkoren aurrean. Nire burua defendatzeko modua herrialdeko udalerri guztietan boterea hartzea da. Indar Armatuei ematen diedan agindua da herriari ez tiro egiteko, baina bai inbaditzaileei".
Trumpen Administrazioaren akusazioen aurrean, narkotrafikoaren eta talde armatuen aurka ezarri dituen politikak zerrendatu ditu Petrok: legez kanpoko laboreak desagerraraztea, atxiloketak, bonbardaketa kontrolatuak, konfiskatze errekorrak eta narkoen finantzei jarraipena. "Haien [narkotrafikoaren mendeko talde armatuek] taktika adingabeak erreklutatzea da, buruzagiak bonbarda ez ditzaten. Talde horietako bat bonbardatzen baduzue, ondo pentsatu gabe, ume asko hilko dituzue", ohartarazi du.
"Nekazariak bonbardatzen badituzte, milaka gerrillari bihurtuko dituzte mendietan", iragarri du Kolonbiako presidenteak. Petroren iritziz, "mafiari" lotuta dauden "politikari kolonbiarrei" interesatzen zaien informazio "erabat okerra" darabil Etxe Zuriak bere estrategian.
"Estatu Batuen eta Kolonbiaren arteko harremanak haustea nahi dute, kokainaren narkotrafikoak gora egin dezan munduan", esan du Petrok. "Beraz, jakin ezazu herriko komandante bati aurre egin behar diozula", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.