Hulk Hogan hil da 71 urte zituela, WWEren mito eta Donald Trumpen lagun handia
Bere benetako izena Terry Gene Bollea zuen, eta ezaguna izan zen 80ko eta 90eko hamarkadetan, WWE munduko borroka federazioko kide gisa.
Hulk Hogan AEBko Alderdi Errepublikanoaren biltzarrean, 2024ko uztailean. Argazkia: EFE
Hulk Hogan borrokalari estatubatuarra, World Wrestling Entertainmenteko (WWE) mitoa, eta azken urteetan Donald Trump presidentearen jarraitzaile leiala izateagatik ezaguna, 71 urte zituela hil da Floridan, bihotzeko batek jota, bere managerrak NBCri eta TMZko berriemaileei gaur baieztatu dienez.
Medikuak eta poliziak goizean iritsi dira Clearwater hirian duen etxera, Tampako badiaren inguruan, Floridako mendebaldean, eta anbulantzian eraman dute borrokalaria, TMZk jakitera eman duenez.
Anna Paulina Luna kongresista errepublikanoak borrokalariaren heriotza baieztatu du. Hulk Hogan 1953ko abuztuaren 11n jaio zen Augustan, Georgian.
Hulk Hogan, benetako izena Terry Gene Bollea duena, Sky Daily yoga irakaslearekin ezkonduta zegoen, eta ezaguna izan zen 80ko eta 90eko hamarkadetan WWE munduko borroka federazioaren kide izan zelako. Halaber, ospetsua izan zen 2013an Gawker txutxu-mutxu atariaren aurkako auzi judizialagatik, bere bideo sexual bat argitaratzeagatik.
Bere azken agerraldi publikoetako batean, bibote handiko borrokalaria Alderdi Errepublikanoaren biltzarraren azken eguneko hizlarietako bat izan zen, 2024ko uztailean hitz egin zuenean, Butlerren, Pennsylvanian, jasandako erasoaren ostean Trumpek eman zuen lehen hitzaldi publikoaren aurretik, hain zuzen ere.
Agertokitik egin zuen, bero-bero zegoen jendetza baten aurrean, borrokalariak kamiseta bat urratu zuen, ABEko presidentearen eta J.D. Vancen abizena zuen tirantedun beste batekin soinean geratzeko.
"Azaroan irabaziko du, eta, hori egiten duenean, denok izango gara txapeldun berriro. Abertzalerik handiena izan da, eta hala izaten jarraitzen du. Beti esan du pentsatzen duena, eta beti aurkitzen du irabazteko modua", esan zuen Trumpi buruz.
Donald Trumpek borroka libreko izar ohiaren heriotza deitoratu du, eta "goitik beherako MAGA" (bere jarraitzaile sutsuen mugimenduko siglak) izan zela azpimarratu du. "Gaur lagun handi bat galdu dugu, 'Hulkster'", idatzi du Trumpek Truth Social sare sozialean argitaratutako mezu batean.
"Hulk Hogan goitik behera MAGA zen: indartsua, sendoa, azkarra, baina bihotz handikoa. Hitzaldi zirraragarria eman zuen Errepublikanoen biltzarrean, eta asteko unerik nabarmenetako bat izan zen", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.