Jaurlaritzak uste du muga-zergen akordioak "egonkortasuna" ekar dezakeela, enpresek inbertsioak egin ditzaten
Gasteizko Gobenuak nahiko lukeen akordioa ez bada ere, Mikel Torres Ekonomia sailburuak onartu du itunak nolabaiteko ziurtasuna dakarrela.
Ziurgabetasun garaiotan “ziurtasun” printzak ikusten ditu Eusko Jaurlaritzak Ameriketako Estatu Batuek eta Europako Batasunak izenpetu berri duten akordioan. Hala esan du Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak, Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan. 2024ko Euskal Ekonomiaren Balantzea aurkezteko egin duen agerraldia baliatu du sailburuak, muga-zergen akordioari buruz hitz egiteko.
Akordioaren arabera, Washingtonek % 15eko muga-zerga finkoa ezarriko du Europar Batasuneko inportazioen gainean, oro har; itunik ezean, abuztutik aurrera % 30eko tasak ezarriko zituela mehatxu egin zuen Donald Trump AEBko presidenteak.
Atzo, Jaurlaritzak aurreratu zuen itunak euskal esportazioei 350 milioi euroko gainkostua ekarriko diela. Hala ere, ez da datu zehatzik eman.
Gaurko agerraldian, Torresek azaldu du Euskadiren esportazio guztien % 6 egiten direla Estatu Batuetara, eta zehaztu du horien balioa 2.000 milioi euro ingurukoa dela. Haren hitzetan, kopuru hori ez omen da “horrenbeste arduratzeko" modukoa.
Inpaktua, sektore estrategikoetan
Nolanahi ere, sailburua kezkatuta agertu da euskal enpresentzat estrategikoak diren sektoreetan muga-zergek izango duten eragina dela eta. Uste du Europara egindako esportazioetan zeharkako eragina izango dutela, bereziki, automobilgintza eta metalgintzarekin lotutakoetan.
Zentzu horretan, iragarri du aste honetan bertan Espainiako Gobernuko Industria Ministerioarekin bilduko direla, egoera aztertzeko. Jakin nahi dute, batik bat, zein produkturi ezarriko zaizkien % 50eko muga-zergak. Informazio guztia eskura izandakoan, enpresei “laguntzeko” neurriak hartuko dituztela esan du Torersek.
Horrekin batera, nabarmendu du euskal ekonomia “sendo” dagoela, eta aurreikuspenak ere “positiboak” direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.