Europak lasaitua eta etsia hartu ditu AEBko muga-zergen akordioa dela eta
Eusko Jaurlaritzaren aburuz, akordioa "gazi-gozoa" da, Euskadiko esportazio-enpresei 350 milioi euroko gainkostua ekarriko baitie. Europako burtsak % 1 inguruko igoerarekin esnatu dira.
Europak lasaitasunez baina etsipenez hartu du Donald Trump AEBko presidenteak eta Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak Turnberryn igandean lotutako merkataritza akordioa. Horren arabera, abuztuaren 1etik aurrera Eurpako produktuen gainean % 15eko zerga ezarriko da, eta bi aldeen arteko gerra komertziala saihestu.
Ituna igandean iragarri zuten Trumpek eta Von der Leyenek Eskozian egindako batzarrean. Halaber, akordioan jaso da hainbat produkturi ez zaizkiela muga-zergarik ezarriko eta Europak 750.00 milioi dolar inbertituko dituela AEBko energia erosteko. Gainera, EBk hitzeman du 600.000 milioi dolar baino gehiago inbertitu eta material militarra erosiko duela.
Trumpek berak akordioa txalotu du, esanez "AEBko merkataritzarako egun historikoa" dela, Europar Batasunarekin dituzten harremanak "indartuko" direlako, Howard Lutnick Merkataritza idazkariaren hitzetan.
Erreakzioak
Friedrich Merz Alemaniako kantzilerra izan da akordioari buruz mintzatzen lehena. "Ursula von der Leyen eta Donald Trumpen arteko akordioa txalotzen dut. Ona da Europak eta AEBk akordioa lortu izana, saihestu ditzagun harreman gatazkatsuak", esan du Merzek ohar bidez. Dena dela, kantzilerrak aitortu du nahiago lukeela merkataritza askeagoa izan dadin.
Micheal Martin Irlandako lehen ministroak ondo iritzio dio itunari: "Eskozian lortutako akordioa, dudarik gabe, ongietorria da".
Bestalde, Bart De Weber Belgikako lehen ministroak "lasaitasunez" hartu du ituna, "baina ospakizunik gabe". "Muga-zergak handituko dira hainbat alorretan, eta funtsezko zenbait auzi ebatzi gabe geratu dira", esan du De Weberrek sare sozialen bidez zabaldutako mezu batean.
Dick Schoof Herbehereetako jarduneko lehen ministroak "funtsezkotzat" jo du akordioa, eta "ahalik eta lasterren" abiatzeko eskatu du. "Akordioak argia emango du, eta oreka merkatuei, baina onena litzateke muga-zergarik ez izatea", aitortu du.
Lehenengo kritikak Frantziako ezkerreko eta ultraeskuineko oposizioko alderdietatik etorri dira. Jean-Luc Melenchon Frantzia Intsumisoa alderdiaren fundatzaileak deitoratu duenez, "Trumpen aurrean denean amore eman dugu, eta 75 urtez ezarritako joko-arauak aldatu".
"Europarentzat, morrontza akordio bat da", salatu du Pierre Jouvet ezker moderatuaren eurodiputatu sozialistak.
Eusko Jaurlaritza
Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren arabera, AEBren eta EBren arteko muga-zergen akordioak 350 milioiko gainkostua ekarriko die Euskadiko esportazioei.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuaren hitzetan, akordioa "gazi-gozoa" da. Batetik, akordioa positibotzat jo du, merkataritza-gerra saihesten delako. Bestetik, altzairuaren eta aluminioaren muga-zergek % 50koa izaten jarraituko dute, eta, alde horretatik, ez da batere positiboa.
"Pozik gaude automobilgintzako produktuen gaineko muga-zerga % 25etik % 15era jaitsi delako, sektore hori funtsezkoa baita Euskadin; 40.000 lanpostu inguru sortzen ditu", adierazi du Jauregik ohar batean. Altzairuaren eta aluminioaren gaineko muga-zergei dagokionez, "kezkatutako gaude, kalte egiten diolako siderurgiaren sektoreari, eta guretzat estrategikoa da", adierazi du.
Bestalde, akordioaren inguruan Mikel Irujo Nafarroako Industria kontseilariak adierazi du "Europar Batasunaren aurrean EBk amore eman duen sentsazioa" duela.
AEB-EB itunaren gainean galdetuta, Irujok esan du "zuhurtziaz" erantzun beharra duela, Trumpen eta von der Leyenen arteko akordioaren xehetasunak ezagutzen ez dituelako.
"Minduta aitortu behar dut iragarritakoa ikusita, badirudiela Europar Batasunak amore eman duela AEBren aurrean", azpimarratu du. Izan ere, % 15eko muga-zerga orokorra eta altzairuari eta aluminioari ezarritako % 50eko muga-zergagatik, "uste dugu, berez, ez dela akordio ona".
Europako burtsak
Europako burtsek % 1 inguruko igoerarekin hartu dute AEBren eta EBren arteko merkataritza-akordioa. Merkatuen irekieran, gehien igo den Europako burtsa Frankfurtekoa da ( % 1,01), ondoren Milan ( % 0,93), Paris ( % 0,70) eta Londres ( % 0,56).
Ibex 35ek, bestalde, % 1eko igoera izan du eta 14.400 puntuetan dabil, AEBren eta EBren arteko akordioaren ondotik.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".