Donostiako Udala
2024/03/05 - 14:53
Arma eta objektu arriskutsuak atzeman dizkiete Realeko eta PSGko jarraitzaileei, partidaren egunean
Gaur gauean Donostiako Reale Arenan jokatuko den Champions-eko partidaren segurtasun-operatiboaren barruan, Ertzaintzak Realaren 50 bat jarraitzaile "arriskutsu" identifikatu ditu bart. PSG taldearen jarraitzaileen autobus bat ere immobilizatu dute.
2024/03/05 - 14:43
Goiak deitoratu egin du jokabide ''onartezinek'' ''erne'' egotera behartzea, Reala-PSG partida dela eta
Donostiako alkateak deitoratu egin du "erabat onartezinak diren jokabide jakin batzuk" egotea, Reale Arenan Realak eta Paris Saint-Germainek (PSG) jokatuko duten partidan egon daitezkeenak, esaterako.
2024/03/05 - 08:53
Albiste izango dira: Reala-PSG, irain matxistak Chiviteri eta Mendabiako sutearen ikerketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/05 - 06:00
Donostia prest, Pariseko jarraitzaileak hartzeko, "arrisku handikotzat" jotako norgehiagokan
Garraio publikoarentzat eta larrialdi zerbitzuentzat pasabideak irekiko dituzte. Segurtasun Sailak eta Donostiako Udalak "arrisku handiko" partidatzat jo dute.
2024/03/04 - 12:57
"Trafiko etenaldi handia" bihar Amaran, 19:00etatik aurrera, Reala-PSG partida dela eta
Garraio publikoarentzat eta larrialdi zerbitzuentzat pasabideak irekiko dituzte. Segurtasun Sailak eta Donostiako Udalak "arrisku handiko" norgehiagokatzat jo dute.
2024/03/04 - 12:16
Martin Ibabe: ''Biharkoa arrisku handiko partida da eta Amara inguruan trafikoa ia guztiz moztuko da''
Martin Ibabe Donostiako Udaleko Kiroletako, Herritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotziak bihar Reale Arena estadiora joateko garraio publikoa erabiltzeko eskatu die herritarrei. Realaren eta PSGren arteko Txapeldunen Ligako partida arrisku handikoa izendatu dute.
2024/03/02 - 18:04
Donostiako Parte Zaharreko bizilagunek suteen aurkako ordenantza bat eskatu diote Udalari
Azkenaldian auzoan suteak izan direla-eta kezkatuta daude bizilagunak. Hori dela eta, manifestazioa egin dute ostalaritza lokaletan egiten diren ikuskapenak zorrotzagoak izatea eskatzeko, eta suteen aurkako ordenantza bat eskatu diote Udalari.
2024/02/27 - 11:02
Marisol Garmendia izango da Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria, Denis Itxaso ordezkatuz
Itxasok kargua utziko du, PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua izango baita Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Gaur egun, Donostiako bigarren alkateorde denak bi astean hartuko du kargua, segur aski, martxoaren 12an.
2024/02/25 - 18:47
Palestinako genozidioa salatu eta Israelekiko harremanak etetea eskatu dute milaka euskal herritarrek
Milaka lagun bildu dira gaur eguerdian Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, BDZk deituta, Gazan gertatzen ari dena salatzeko eta gobernuen pasibotasuna salatzeko. Israeli armak saltzeari uzteko eskatu dute eta boikotaren alde egin dute.
2024/02/21 - 20:09
Donostiako Parte Zaharreko bizilagunak: "Segurtasuna interes pribatuaren gainetik dago"
Parte Zaharrean Bizi elkarteak ohartarazi du 'modus operandi'-a "ikusketak salaketa bat tartean dagoenean bakarrik egitea" dela.
2024/02/21 - 14:54
Donostiako metroaren lanetan ''mugarria'' ezarri dute, Erdialdearen azpiko tunelaren bi muturrak lotuta
Iñaki Arriola Garraio sailburua eta Eneko Goia Donostiako alkatea izan dira, besteak beste, unearen lekuko. Zazpi urte behar izan dituzte 4,5 kilometroko trazadura egiteko. Azpiegitura 2026an jarriko da martxan.
2024/02/20 - 13:55
Donostia osoa tentsio handiko eremu izendatu dezakete 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera
Etxebizitza alokatzeko tentsio handiko eremu izateko baldintzak malgutu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta horrek hiri osoa barne hartzea ahalbidetuko luke, Donostiako Udalak eskatu bezala.
2024/02/17 - 15:14
Donostiako Udalak gaitzetsi egin du azken sexu-erasoa
Emakume batek sexu-erasoa jasan zuela salatu ostean, Udaltzaingoak sei lagun atxilotu zituen, eta horietatik bost karguekin aske geratu dira. Udal talde guztiek gaitzetsi dute gertatutakoa.
2024/02/16 - 20:26
Karguekin aske utzi dituzte sexu-erasoa eta emakume bat atxikitzea egotzita Donostian atxilotutako bost lagun
Seigarrena aske utzi dute, kargurik gabe. Donostiako Udalak gaitzetsi egin du erasoa, eta elkarretaratzea deitu du larunbat eguerdirako.
2024/02/16 - 15:31
Sei atxilotu Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Lapurreta eta bere borondatearen kontra atxikitzea ere egotzi diete, eta epailearen esku jarri dituzte. Donostiako Udalak gaitzetsi egin du erasoa, eta elkarretaratzea deitu du larunbat eguerdirako.
2024/02/15 - 15:44
Zubi berri batek ordezkatuko du Loiolan kuarteletarako egungo sarbidea
"Ibaiaren ibilguaren sekzio berrirako egokia" den beste bat jarriko da haren ordez, ur altuetako ibai-itsasoko emarien oztopoak saihesteko.
2024/02/14 - 20:07
Osakidetzak 277 milioi inbertituko ditu Basurtu, Galdakao eta Donostiako ospitaleak handitzeko
Iñigo Urkullu lehendakariak Donostiako Alde Zaharreko osasun zentro berriaren inaugurazioan adierazi duenez, hiru ospitaleak handitzeari "ekingo zaio".
2024/02/13 - 17:11
Donostiako hiriarteko autobusetako markesinetan erretzea debekatuko da
Donostiako hiriarteko autobusen markesinetan ezin izango da erre. Araudia aldatu eta debekua izatera igarotzeko, gutxienez sei hilabete beharko dira. Udaltzaingoa arduratuko da lege hau betetzen dela ziurtatzeaz.
2024/02/10 - 14:21
Bertan behera geratu dira, haizeagatik, arratsaldean Donostian eta Irunen egitekoak ziren desfileak
Eusko Jaurlaritzaren abisu horiak 100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haize-boladak aurreikusten ditu gaur arratsalderako, eta, ondorioz, erabaki hori hartu behar izan dute, segurtasun-baldintzak ezin zirelako bermatu.
2024/02/06 - 14:08
Igeldoko toki-erakunde txikia sortzeko kontsulta apirilaren 14an egingo da
Bozketa apirilaren 14an izango da, 09:00etatik 20:00etara, Igeldoko Plazan dagoen Itsas Aurre eraikinean.