EAJ
2025/05/03 - 19:02
Itzalaldia dela eta, ''inor ez seinalatzeko'' eskatu du EAJk, datu gehiago izan arte
Asteazkenean Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Kongresuan emango dituen azalpenen zain, Maitane Ipiñazar EAJren Euzkadi Buru Batzarreko idazkariak "lasaitasunerako deia" egin du, datu guztiak eskuetan izan arte.
2025/04/30 - 13:24
Txomin Aurrekoetxearen errautsak Saharako lurralde askatuetan lurperatu dituzte
Saharar herriaren alde egindako lanagatik nabarmendu zen EAJko politikari ohia. Iaz zendu zen, eta berak hala eskatuta, Sahara Mendebaldeko lurretan lurperatu ditu errautsak familiak.
2025/04/26 - 22:30
Estebanek uste du ''posible'' eta ''oso egokia'' litzatekeela du Picassoren 'Guernica' Gernikan edukitzea
Aitor Esteban EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Gernikako bonbardaketaren 88. urteurreneko ekitaldien ingurumarian adierazi du, Pablo Picassoren 'Guernica' lana Gernikan edukitzea "posible" dela, eta "oso egokia" litzatekeela azpimarratu du.
2025/04/25 - 13:42
Letamendiren auziaren itxiera "aurrekari garrantzitsutzat" jo du GEBehatokiak, "gertatutakoa gorabehera"
Epailearen arabera, errudunetako bat hilda dagoela eta bigarrena hilda egon liteekeela jakinda, arrazoiak daude auzia ixteko, eta frankismo garaiko gertakari horiek artxibatzeko.
2025/04/24 - 13:25
EAJk azalpenak eskatuko dizkio Espainiako Gobernuari Israeli balak erosteagatik
"Gardentasun handiagoa eskatuko dugu kontratu hori zertan datzan eta zergatik eutsi zaion jakiteko. Ez du itxura onik hartutako konpromisoen ostean", adierazi du Maribel Vaquero EAJren Kongresuko bozeramaileak.
2025/04/21 - 18:13
Pradalesek, hauteskundeak irabazi eta urtebetera: "Ajuria Enea topagune irekia izan da
Lehendakariak azpimarratu du bere agintaldian "entzutea, autoexijentea izatea eta arazoei aurre egitea" izan direla bere gidalerroak.
2025/04/20 - 18:25
Aberrigintzaren bidean EAJren lidergoa aldarrikatu du Aitor Estebanek
Egun berezia izan da gaurkoa Aitor Estebanentzat eta Imanol Pradalesentzat, alderdiaren buru eta lehendakari moduan bizi izan duten lehen Aberri Eguna izan baita. Ekitaldian Olatz Urizar EGIkideak ere parte hartu du.
2025/04/20 - 18:07
EAJk "nazioa egiteko" deia egin du Aberri Egunean eta EH Bilduk "euskal errepublika" lortzekoa
EAJk Bilboko Plaza Barrian bildu ditu jarraitzaileak, eta EH Bilduk manifestazioa eta ekitaldia egin ditu Iruñean. EH Baik Donibane Garazin ospatu du Aberri Eguna eta Sumar zein Podemosek oharra kaleratu dute.
2025/04/20 - 15:46
Bilbon ospatu du Aberri Eguna Eusko Alderdi Jeltzaleak
Jai giroan ospatu dute Eusko Alderdi Jeltzaleko kideek Alderdi Eguna. Bilbon egin dute ekitaldia nagusia.
2025/04/19 - 19:52
"Euskal herritarrak nazio bat gara, eta hori da Aberri Egunean ospatu beharrekoa", Estebanen hitzetan
Nazioarte mailan "une zailak" eta "ziurgabetasuna" nagusi diren honetan, adierazi du "zerbait berria izanik ere", aurretik ere bizi izan ditugula antzeko egoerak.
2025/04/19 - 16:25
AHTaren inguruan jeltzale eta sozialisten artean ez dagoela polemikarik esan du Aitor Estebanek
EAJren buruak baina, bai ukatu du Eneko Anduezak AHTa dela eta komunikabideen aurrean esandakoa; Estebanek azaldu du Anduezak ez ziola lehendakariari bileran kargurik hartu. Iturri sozialistek zehaztu dutenez, Esteban ez zen bileran izan, eta Anduezak eta lehendakariak bakarrik dakite zer esan zen.
2025/04/19 - 15:53
Estebanek esan du jeltzaleak ohituta daudela oztopoen gainetik aurrera egiten
Bizkargi tontorrean egin ditu adierazpenok Aitor Estebanek. Urtero legez, EAJk, Aberri Egunaren bezperan handik egin du biharko eguna ospatzeko deia.
2025/04/17 - 14:35
EAJk dei egin die "munduan sakabanatuta dauden euskaldunei" Aberri Egunean Euskadi nazio gisa aldarrikatzeko
'Euskadi gara, Mundialak gara!' da jeltzaleek aurtengo Aberri Egunerako aukeratu duten leloa. Esan dutenez, "mundu osora bidaltzen dugun mezua da, ez dugulako bizi nahi gure inguruan gertatzen denari bizkarra emanda".
2025/04/16 - 12:16
Estatutu berrirako lanketa ''diskrezioz'' egitea eskatu du Ansolak, ''oinarri sendoa'' izan dezan
Iñigo Ansola EAJren Bizkai Buru Batzarraren (BBB) presidentearen hitzetan, estatutu berriak adostasun zabal eta oinarri sendoa izan ditzan, diskrezioz egin behar da lana. Ez da agenda bat ezartzearen alde agertu, eta "presarik gabe" lan egitea eskatu du.
2025/04/15 - 23:27
Aitor Esteban lehen aldiz bildu da Confebaskekin
EAJk euskal enpresa-sarearekin duen konpromisoa helarazi dio Confebaski. Confebaskek, bere aldetik, Trumpen muga-zergen politikarekiko eta Europako ekonomiaren ahultasunarekiko kezka helarazi dio.
2025/04/15 - 14:33
Alderdi guztiek egindako ''ekarpenak'' eta erakutsitako ''inplikazioa'' txalotu ditu Jaurlaritzak
Imanol Pradales lehendakariak alderdiekin egindako bilera-sorta izan dute mintzagai gaur, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren asteroko batzarrean. Maria Ubarretxena eledunak esan du bilera-sorta "positiboa" izan dela eta "adostasun handia" dagoela Industriaren Defentsarako Taldearen "bide-orrian".
2025/04/15 - 12:34
AHTaren lotuneko erabakia militantziak onartutako ponentziak markatuko duela berretsi du Diez Antxustegik
Joseba Diez Antxustegik gogorarazi du EAJk AHTaren inguruan duen jarrera militantziak onartutako ponentziak finkatzen duela, ez lurraldekako iritziak. "EAJk jarrera bakarra du", dio, eta txosten tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoak amaitu ditzala eskatu dio Espainiako Gobernuari.
2025/04/14 - 21:33
EAJk Anduezari erantzun dio ''Estatuko Gobernuari belarrietatik tira'' egin diezaiola AHTa azkartzeko
Donald Trumpek eragindako muga-zergen krisiaren aurrean EAEko enpresak defendatzeko neurriei buruz hitz egiteko lehendakariaren eta alderdien arteko bilera-sortan Eneko Anduezak gaia atera izana kritikatu du Joseba Diez Antxustegik.
2025/04/14 - 10:14
Pradales alderdi politikoekin elkartuko da, Trumpen muga-zergen aurrean batasuna bilatzeko
Lehendakariak "batuta eta ausardiaz" erantzuteko deia egin du, baina "lasaitasuna" eskatu du.
2025/04/13 - 22:02
AHTaren lotuneari buruzko eztabaidan Ezkio-Itsasoko aukeraren alde agertu da Jaurlaritza
Dena den, Imanol Pradales lehendakariak argi du oraindik "erabakigarriak izango diren zenbait txosten" falta direla, eta, beraz, "aukera guztiak aztertu bbehar ditugu".