EAJ
2025/04/13 - 15:27
Aitor Estebanek ''mugak gainditu eta nazio gehiago'' egiteko dei egin du
EAJk "gizartea, nazioa eta etorkizuna" dituela ardatz azpimarratu du EAJren EBBko presidenteak igande honetan Lesakan ospatutako Bidasoako Aberri Egunean.
2025/04/12 - 16:07
EGI eguna ospatu du EAJk Iparraldean
Gazteak biltzeaz gain, goizean egindako biltzarrean Ipar Euskal Herriko EGIren adarra berpiztu dute. Aitor Esteban EBBren presidenteak konpromisoa eskatu die gazteei eta azaldu die EAJ egitura bakarra dela gazteen ahotsa entzuten eta kontuan hartzen duena.
2025/04/11 - 22:45
Euskal Herria Batera ekimenak Aberri Egun ''bateratua'' ospatu du EH Bildu eta EAJren partaidetzarekin
EAJko eta EH Bilduko ordezkariak Euskal Herria Batera ekimenak antolatutako Aberri Eguna ospatzeko "ekitaldi bateratuan" izan dira. Antolatzaileek "euskal nazioa aldarrikatzeko" deia egin dute Kursaalen ospatutako ekitaldian.
2025/04/11 - 13:46
Lehendakariak lankidetza eskatu die alderdiei ziurgabetasun egoeraren aurrean
Imanol Pradales lehendakariak egoera aztertzeko bilera erronda egingo du astelehenean alderdi guztiekin, Voxekin izan ezik.
2025/04/11 - 12:50
Pradalesek ''Euskadin ere laguntzeko'' eskatu dio PPri, Kontzertua ''blindatzea'' babestu ostean
Imanol Pradales lehendakariaren ustez, "albiste ona" da PPk Diputatuen Kongresuan Kontzertu Ekonomikoa "blindatzea" babestu izana. Horregatik, "hemen ere Euskadiri laguntzeko" deia egin die Euskadiko PPko kideei.
2025/04/10 - 16:12
EH Bilduk salatu du Jaurlaritzak "inpunitate" mezua zabaldu duela Alfonso Arriola mailaz igota
Ustelkeriagatik zigortu zuten Arriola 'De Miguel auzia' argitzeko epaiketan. Orain egun batzuk, laguntza publikoen banaketak erabaki behar dituen batzorde bateko presidente izendatu dute. Imanol Pradales lehendakariaren arabera, lehiaketa publikoen barruko prozedura bete da.
2025/04/09 - 21:07
Garaikoetxea lehendakari ohiari omenaldia, ekainaren 16an, Estutu osteko lehen Gobernuaren 45. urteurrenean
Ekitaldi instituzionalaren buru Imanol Pradales lehendakaria izango da, Ajuria Enea jauregian.
2025/04/09 - 15:00
Bizkaiko eta Arabako Batzar Nagusiek zerga-erreforma onartu dute, EAJ, PSE-EE eta E. Podemosen botoekin
Araban gehiengo osoaren babesa izan du arauak, eta Bizkaian, ganberaren % 65arena. Gipuzkoan, EH Bilduk proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa baztertu dute Batzar Nagusiek, eta, hala, erreforma behin betiko onartzeko bilkura maiatzaren 7an egingo dute.
2025/04/07 - 22:49
Euzkadi Buru Batzar berriak lehenengo bilera egin du gaur, Bilbon
EBB berriak ez du bozeramailerik izango, baina Maitane Ipiñazar izango da idazkaria eta komunikazio-arduraduna. Joseba Diaz Antxustegik politika instituzionaleko ardura izango du, eta Markel Olanok, aldiz, euskara, industria eta trantsizio energetikoaren ardura izango du.
2025/04/07 - 11:51
Autogobernuari buruzko elkarrizketa isilak defendatu ditu Estebanek eta EH Bilduri presa izatea leporatu dio
EAJko EBBren presidentearen arabera, diskrezioa ezinbestekoa da ahalik eta alderdi gehienen arteko akordiorik zabalena lortzeko.
2025/04/02 - 17:38
Pradales eta Esteban ''elkarlanean'' arituko dira Euskadiren erronkei aurre egiteko
Imanol Pradales lehendakariak eta Aitor Esteban EAJren presidente berriak "modu estuan" eta "elkarlanean" arituko direla adierazi dute, Euskadik dituen erronkei aurre egiteko.
2025/03/31 - 22:32
Maribel Vaquero, EAJren Kongresuko bozeramaile berria
Vaqueroren izendapena EAJren zuzendaritza berriak gaur egin duen lehen bileratik atera da. Horrela, Vaquero izango da EAJk Kongresuan duen ordezkaritzaren buru izango den lehen emakumea, eta Xabier Arzalluzetik kargu hori beteko duen lehen gipuzkoarra.
2025/03/31 - 17:45
Kargua uzten duten eta hartzen duten EBBko kideen familia argazkia
EAJren zuzendaritza berriko 14 kideek erreleboa formalizatu dute eta kargua utzi duten EBBko kideekin Sabin Etxearen aurrean familia argazkia atera dute.
2025/03/31 - 12:46
Aitor Esteban: ''Behartuta gaude alderdien artean konfiantzazko giroa sortzera''
Alderdien arteko harremanak hizpide izan ditu EAJren presidente berriak Euskadi Irratiari eskainitako adierazpenetan.
2025/03/31 - 12:33
Estatus berriari buruzko akordioa ez dago itxita EAEn eta Madrilen bidea luzea izango da, Estebanen arabera
EAJren EBBko presidente berriak bide luze eta zaila aurreikusi du, eta obsesiorik ez dela izan behar nabarmendu du.
2025/03/31 - 09:41
Albiste izango dira: Eusko Legebiltzarrak 45 urte, EAJren Batzar Nagusia eta Durangoko bonbardaketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/30 - 18:20
Batasunerako deia egin du Estebanek, EAJko presidente izendatu berritan
Berrituta abiatuko du etapa berri hau EBBk. Belaunaldi berri batek hartu du ardura, besteak beste, Eusko Legebiltzarreko bozeramaile Joseba Diez Antxustegi, Andoni Busquet, Maitane Ipiñazar, Miren Martiarena, Ion Gambra eta Javier Ollo hautatu baitituzte.
2025/03/30 - 15:37
''Batasuna, eredugarritasuna eta apaltasuna'', EAJ berriaren hiru zutabeak
Alderdi jeltzalea "gizartearen eta aberriaren zerbitzura beti" egongo dela hitzeman du Aitor Estebanek, EAJren presidente berri izendatu ostean.
2025/03/30 - 15:10
Ortuzar pozik doa EAJ "handiagoa" eta herri gisa aurrera doan Euskadi utzi duelako
EAJko presidente gisa egin duen azken hitzaldian, hunkituta, bere alderdiko buruzagi eta militanteen babesa eskertu du: "Lehen egunetik gaur arte sentitu naiz maitatua, babestua eta goratua".
2025/03/30 - 14:45
Pradales ilusionatuta agertu da EAJ ''indartsu, batu, berritu'' batekin
Imanol Pradales lehendakaria ilusionatuta agertu da EAJren IX. Batzar Nagusiaren emaitzekin. Batzar honetatik alderdi "indartsu, batu eta berritu" bat atera dela adierazi du.