ABIADURA HANDIKO TRENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mendozak Espainiako Gobernuari eskatu dio Aralarko katen eta AHTari buruzko txostenak jakinarazteko

Eztabaidak atzean utzi eta azpiegitura lehenbailehen martxan jartzeko lanei ekitea ere galdegin du Gipuzkoako diputatu nagusiak.
Eider Mendoza, Radio Euskadin, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Eider Mendoza, Radio Euskadin, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) inguruko txosten tekniko guztiak, horien artean Aralarko katen emaitzak, lehenbailehen jakinarazteko eskatu dio gaur Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak Espainiako Gobernuari. Hainbestekoa da azpiegitura honen "atzerapena", txostenen "emaitzak gehiago luzatu gabe ezagutzea" ezinbestekoa dela, "Euskadiren bizkarrezurra" izango den azpiegituraren lanei ekiteko. Hala uste du buruzagi jeltzaleak.

Radio Euskadin hitz egin du Mendozak, eta han eskatu du, baita ere, eztabaidak atzean uzteko. Azaldu duenez, Jose Antonio Santano Estatuko Garraio idazkariarekin joan den otsailean izandako bileratik ez dute beste informaziorik izan.  Bilera horretan jasotako "albiste ona", erantsi du, Eusko Jaurlaritzak  bere txostenetan Aralar inguratzeko egindako proposamena ontzat ematen dela eta katak han egiten ari direla da.

Halaber, diputatu nagusiak nabarmendu du AHTak "deskarbonizazioaren alde eta klima aldaketaren aurka" egiteko ere balioko duela, besteak beste, "ibilgailuak errepideetatik ateratzea" ekarriko duelako.

Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiarekin —Gasteizko lotunea defendatzen du— gai  honen inguruan duen harremanaz galdetuta, erantzun du bien arteko "hartu-emana oso ona" dela. "EAJk eta Jaurlaritzak badute euren jarrera argituta. Eztabaida areagotzeko asmorik ez dut", zehaztu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X