Abiadura Handiko Trena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AHTaren lotuneari buruzko eztabaidan Ezkio-Itsasoko aukeraren alde agertu da Jaurlaritza

Dena den, Imanol Pradales lehendakariak argi du oraindik "erabakigarriak izango diren zenbait txosten" falta direla, eta, beraz, "aukera guztiak aztertu bbehar ditugu".
Abiadura Hansiko Trenaren lanak Gipuzkoan
Abiadura Hansiko Trenaren lanak Gipuzkoan. Artxiboko argazkia: EFE

Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Abiadura Handiko trenaren lotunea eztabaidagai dute alderdiek. Izan ere, aurki erabakiko dute lotune hori Gasteiztik edo Ezkio-Itsasotik egingo duten, eta gaiak desadostasunak ekarri ditu batzuen eta besteen artean. Eusko Jaurlaritzak, baina, publikoki agertu du bere nahia, eta Ezkio-Itsasoko aukeraren alde egin du.

Imanol Pradales izan da, hain zuzen ere, horren berri eman duena. Diario Vasco egunkariari eskainitako elkarrizketan, Jaurlaritzak 2018an egindako apustua berretsi du lehendakariak. Garai hartan, orduko Espainiako Sustapen Ministerioari hainbat alegazio aurkeztu zizkioten, eta oraindik ere jarrera horri eusten diotela nabarmendu du.

Dena den, azaldu duenez, "erabakigarriak izango diren zenbait txosten" falta dira oraindik, eta, beraz, "aukera guztiak aztertu behar ditugu".

Batzar nagusian duela pare bat aste EAJk hartutako erabakiaren ondotik iritsi da Pradalesen iragarpena.

Ordea, sailburu sozialista batzuek Gasteizko aukera lehenetsi dute, baita Nafarroako Alderdi Sozialistako parlamentari Ramon Alzorrizek ere. "Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", esan zuen honek duela egun batzuk.

Espainiako Sustapen Ministerioak ere onartu zuen Ezkio-Itsasoko lotuneari buruzko zalantzak zituela, ez daukalako argi "bideragarria ote den ala ez". 

Gonzalezi eta Hurtadori azalpenak eskatu dizkie PPk

PPren Arabako presidente Iñaki Oyarzabalek "berehalako azalpenak" eskatu dizkio ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezi, eta arabar sozialisten idazkari Javier Hurtadori Imanol Pradalesek egindako adierazpenen harira.

Sare sozialetan, Oyarzabal atsekabetuta agertu da "hainbeste gezurren ostean, Gasteiz lotunetik kanpo utzi nahi dutela argitu duelako lehendakariak".

"Tristea da Jaurlaritzak beti Arabari kalte gehien egiten dion aukera hautatzea. Ez du hutsik egiten", bukatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten eta euskara lekua irabazten joan den arren legeak bere horretan dirau, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administartiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandiano, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordiorik ez badago, lehendakariarekin bilera bat eskatuko dut egoera desblokeatzeko"

"Akordioaren parametroak argi daude", Otxandianoren ustez, eta "akordiorik eza ez da aukera bat eta arduraz jokatzeko momentua da", erantsi du. "Lirika eta erretorikaren gainetik, Agirre lehendakariaren izpiritua eta ondare politikoa hiru herrialde hauetan benetan praktikan jartzeko borondatea dago", EH Bilduko bozeramailearen arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X