EEE Enplegu Erregulazioko Espedienteak
2020/09/10 - 17:47
Lantalde osoari eragingo dion lan-erregulazioa iragarri dute Sidenorren
Zuzendaritzak ez ditu aldi baterako lan-erregulazioari buruzko xehetasunak azaldu, baina fabrika guztietan eta lantalde osoan (1.500 langiletik gora) eragingo duela iragarri dute.
2020/09/10 - 14:37
Lau eguneko greba deitu dute ITP Aero lantegian, kaleratzeak salatzeko
ELAk lau eguneko greba deitu du ITP Aero enpresan, kaleratzeak ekiditeko. Irailaren 15ean, 17an, 22an eta 24an egingo dira lanuzteak. Gainera, manifestazioa deitu du larunbaterako, Bilbon.
2020/09/04 - 22:06
Enplegu erregulazioen luzapena begi onez jo dute Gobernuak eta eragile sozialek
Irailaren 30etik harago luzatu nahi dituzte lan erregulazioak, "inor atzean utzi gabe".
2020/08/19 - 13:56
Juan Carlos Antolin, SEA Ostalaritza: Denok pentsatzen dugu lan-erregulazioan"
Iragarritako neurri berriek, espero baino uda "okerragoa" izan ostean, kezkatuta utzi dituzte Arabako ostalariak.
2020/08/10 - 11:20
Michelineko Gasteizko eta Lasarte-Oriako langileak gaur itzuli dira lanera
Merkatuaren susperraldiari esker, aurreikusitakoa baino hilabete lehenago altxatu dute lan-erregulazioa, baina azken hiruhilekoan kontsumoak izan dezakeen jaitsierarekin kezkatuta daude langileak.
2020/08/08 - 22:58
Tentsio handia, Siemens Gamesako langileen batzarrean
Agoitzeko lantegiaren beharginek aurreakordioa onartu dute (aldeko 148 boto, kontrako 37 eta 2 boto zuri). Konpainian 88 langile birkokatzeko egitasmo bat aurkeztu du enpresak
2020/08/08 - 16:03
Siemens Gamesaren Agoitzeko lantegia ixteko aurreakordioa onartu dute beharginek
Tentsio handiko batzarra izan da. Bozketaren emaitza: aldeko 148 boto, kontrako 37 eta 2 boto zuri. Azkenean 88 langile birkokatzeko egitasmo bat aurkeztu du enpresak.
2020/08/08 - 13:42
Siemens Gamesaren Agoitzeko fabrika ixteko aurre-akordioa lortu dute azken momentuan
Langileak langileen batzordeak eta enpresak sinatutako dokumentuaren inguruko bozketa egiten ari dira. 239 langileen kaleratzea aurreikusten du akordioak.
2020/08/07 - 10:01
Nissaneko langileek aho batez berretsi dute zuzendaritzarekin lortutako akordioa
Langileek greba mugagabea utziko dute, eta abuztu amaieran ekingo diote berriro ekoizpenari. Bartzelonako lantegiak 2021eko abenduan itxiko dituzte.
2020/08/05 - 23:51
Nissanek eta sindikatuek akordioa adostu dute Kataluniako fabriketako itxierarako
2.500 bat langile kaleratuko dituzte. Itxiera 2021eko abenduan gauzatuko da, eta langileek lehentasuna izango dute hurrengo inbertitzaileek kontratatzeko.
2020/08/04 - 14:12
Siemens Gamesako langileak kateatu eta kalea moztu dute Iruñean
"Konponbideak" eta Agoizko lantegia "ez ixteko" eskatu diote manifestariek Manu Ayerdi Ekonomia eta Enpresa Garapenerako sailburuari.
2020/07/30 - 17:51
Baraualdia egiten ari dira Agoizko Siemens Gamesaren itxieraren aurka
Enpresa batzordeak eta langile batzuek 24 orduko itxialdia eta baraualdia egitea erabaki dute lantegiaren itxieraren aurka, San Lorenzo elizan.
2020/07/30 - 17:04
Siemens Gamesak adierazi du Agoitzko itxierak ez duela atzera bueltarik
Kontseilari ordezkariak esan du lantegia ixtea erabaki aurretik "alternatibarik ba ote zegoen" aztertu zutela, baina ixteko erabakiak ez duela "atzera bueltarik".
2020/07/30 - 11:34
Siemens Gamesak 805 milioiko galerak izan ditu lehen bederatzi hilabeteetan
Urte fiskaleko lehen bederatzi hilabeteetan, taldearen salmentak % 9 jaitsi ziren, 6.615 milioi euroraino.
2020/07/29 - 16:08
Michelinek sindikatuei jakinarazi die irailaren 15ean amaituko dela lan erregulazioa
"Datozen hileetan izan daitezkeen ekoizpen gorabeherak adostutako barne malgutasun mekanismoekin konponduko dira", UGTk azaldu duenez.
2020/07/28 - 13:04
COVID-19ak 30.500 lanpostu suntsitu ditu Euskadin bigarren hiruhilekoan
Gainera, 1.600 langabe gehiago daude EAEn aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Nafarroan, berriz, 12.800 enplegu galdu dira, eta 3.900 langabe gehiago zenbatu dituzte.
2020/07/27 - 14:43
Lan Ikuskaritzak bi zehapen-espediente ireki ditu eta 147 errekerimendu egin ditu
5.682 kontratu berrikusi dira, eta horietatik 1.959 eraldatu behar izan dira legezkotasunera egokitzeko.
2020/07/26 - 16:04
ELA: "Soldatak jaistea kaleratzeak saihesteko, Tapiaren dilema faltsua da"
Sailburua “bidea prestatzen ari da”, salatu du Peio Igeregik. Lanpostuak “ez dituzte lan baldintzengatik” deuseztatuko, “lan karga faltagatik baizik”, adierazi du ELAko ordezkariak.
2020/07/23 - 18:31
ITP Aerok 600 bat langile kaleratuko ditu guztira
Konpainiak Bizkaiko lau herritan ditu intalazioak: Zamudion, Barakaldon, Sestaon eta Derion.
2020/07/23 - 14:11
Gamesak Agoitzen duen lantegirako aukerak aztertzen ari da Nafarroako Gobernua
Beste aukera batzuk aztertzen ari direla azaldu dute, hala nola, pala eolikoak birziklatzeko proiektu bat, palak Siemens Gamesa gabe ekoiztea edo balizko inbertsio berriak egitea.