Enplegua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lantalde osoari eragingo dion lan-erregulazioa iragarri dute Sidenorren

Zuzendaritzak ez ditu aldi baterako lan-erregulazioari buruzko xehetasunak azaldu, baina fabrika guztietan eta lantalde osoan (1.500 langiletik gora) eragingo duela iragarri dute.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Sidenor taldeak lantalde osoarentzako aldi baterako lan erregulazioa aurkeztuko du

Lantalde osoari eragingo dion aldi baterako lan-erregulazioa ezarri nahi duela jakinarazi die Sidenorrek sindikatuei.

Altzairugintzako euskal konpainia handi honek Euskal Herrian, Kantabrian eta Katalunian dauzka lantegiak, eta Alemanian, Frantzian, Italian eta Erresuma Batuan ordezkaritza komertzialak. Guztira, 1.500 langile baino gehiago ditu.

Zuzendaritzak ez du planaren inguruko xehetasunik eman, baina iragarri du fabrika guztietan aplikatuko dutela eta lantalde osoari eragingo diola. Edonola ere, sindikatuekin negoziatu beharko ditu lan-erregulazioaren baldintzak.  

Koronabirusaren pandemia hasi zenetik eskari kopuruak nabarmen egin duela behera esan du enpresak, eta "egungo ziurgabetasun egoeraren ondorioz epe laburrean neurri berriak" –tartean, aldi baterako lan-erregulazioa- hartzea beste aukerarik ez duela erantsi du.

Automobilgintzarako ekoizten du batez ere Sidenorrek, eta sektore horrek eskari eta prezio jaitsiera handiarekin hasi zuen urtea.  

Beste sektore batzuetarako ere lan egiten du, baina jarduera horietan ere eragin negatiboa izan du koronabirusak.

Testuingurua larria izan arren, konpainiak esan du aurreikusitako inbertsioari eutsiko diola, taldeak etorkizuna duela iritzita.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X