EH Bildu
2025/06/12 - 20:40
Feijoori ez zaizkio kontuak ateratzen Sanchezen aurkako zentsura-mozioa aurkezteko
PPk 176 boto behar ditu Kongresuan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea kargutik kentzeko, zentsura-mozio baten bidez. Voxekin batera Junts edo EAJren babesa lortzea lirateke aukerarik bideragarri edo egingarrienak.
2025/06/12 - 12:17
EH Bilduk eta EAJk "gardentasuna" eskatu diote PSOEri, Cerdani buruzko UCOren txostena iritsi zain
Inbestidurako eta oposizioko taldeek ere azalpenak eskatu dizkiote Alderdi Sozialistari. Guardia Zibilaren UCO unitateak eskuratu duen grabazioa baten arabera, Santos Cerdan PSOEko antolakuntza idazkariak parte hartu omen zuen obra publikoen esleipenetan egindako iruzurretan.
2025/06/09 - 15:41
Alderdiek elkartasuna adierazi diete BSHko langileei eta neurriak eskatu dituzte industria sektorean
UPNk konponbiderik ez ematea leporatu dio Chiviteri, PSNk esan du ez duela prozesua amaitu, eta EH Bilduk bide horretan jarraitzeko eskatu dio.
2025/06/08 - 23:27
"Torturapean egindako autoinkulpazioetan" oinarritutako zigorrak berrikusteko eskatu du Pernando Barrenak
EH Bilduren eurodiputatuak ontzat jo du torturatutakoek —Pernandok berak, tartean—pairatutakoa aitortzeko Nafarroako Gobernuak zabaldutako bidea, eta torturapean egindako autoinkulpazioetan oinarritutako epaiak berrikusi behar direla azpimarratu du.
2025/06/08 - 15:55
Pernando Barrena: ''Torturaren fenomenoak aitortza instituzionala izateak garrantzi handia du''
Pernando Barrena EH Bilduko eurodiputatuak ontzat jo du Nafarroako Gobernuak torturatutako pertsonak (Barrena bera, tartean) aitortzeko zabaldutako bideari, eta torturapean jasotako autoinkulpazioetan oinarritutako epaiak berrikusi behar direla azpimarratu du.
2025/06/07 - 16:55
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Sumar alderdiek kritikatu egin dituzte Ayusok euskararen erabileraz esandakoak
Nuñez Feijoo, aldiz, Ayusorekin lerrokatu da, eta Pradales aurreko lehendakari guztiak baino euskaldunagoa den galdetu du, ironiaz.
2025/06/07 - 16:10
Osakidetzaren pribatizazioari ateak ixteko eskatu du EH Bilduk
Osasun Mahaiaren bilera egingo da datorren astean, eta, horren aurrean, pribatizazioari ateak ixteko eskatu du EH Bilduk. Horren ustez, zerbitzu publikoa eta kalitatezkoa eraiki behar da.
2025/06/06 - 15:21
Nafarroako Gobernuak biktima gisa aitortu ditu Foru Erkidegoan torturatutako beste 21 pertsona
Oraingoz, 170 eskaera egin ostean, ebazpen horiek zenbatuta 76 dira 16/2019 Foru Legearen esparruan biktima gisa aitortutako pertsonak; eskuin-muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematen die lege horrek.
2025/06/06 - 14:46
Otxandiano (EH Bildu): ''Ezin da inor kanporatu jai espazio batetik polizia edo ertzaina izateagatik''
Beasaingo txosnagunetik udaltzain bat eta ertzain bat kanporatu izanak zeresana ematen jarraitzen du. Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen arabera, bere posizioa "argia" da, eta gertaturikoa "ez da errepikatu behar".
2025/06/06 - 12:29
Presidenteen Konferentziatik ''herri honen interesen mesederako gauza gutxi'' aterako dela uste du Otxandianok
EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen arabera, Presidenteen Konferentzian "tarte gutxi" egongo da eztabaidarako eta "herri honen interesak" defendatzeko.
2025/06/05 - 21:54
Leire Artola, Beasaingo alkatea: ''Bizikidetza egunero egiten den zerbait da''
Leire Artola Beasaingo alkateak deitoratu egin du EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek adostutako testuarekin EH Bilduk bat egin ez izana, eta "pena" agertu du ideologia ezberdinetako alderdiek bat egin ezin izan dutelako "gertaera onartezin" horien aurrean.
2025/06/04 - 21:12
Akordio handirik lortu gabe bukatu da politika industrialari buruzko saio monografikoa
Legebiltzarrak EAJren eta PSE-EEren proposamenak babestu ditu, baina errefusatu egin ditu oposizioak aurkeztutako guztiak. Horregatik, taldeek haserrea agertu dute.
2025/06/04 - 12:54
EH Bildu: 'Azken hamarraldietan hegemonikoa izan den paradigma ekonomikoaren porrotaren aurrean gaude'
Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak egungo egoera ekonomikoan politika ekonomiko eta industrial berrirako neurriak proposatu ditu.
2025/06/04 - 09:49
Albiste izango dira: Pleno monografikoa, sexu esplotazioaren aurkako operazioa eta Euskadi - Espainia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/04 - 07:00
Eusko Legebiltzarrak gizarte eta ekonomia ereduari buruzko osoko bilkura egingo du gaur
EH Bilduk proposatutako saio monografikoa 09:30ean hasiko da. Koalizio subiranistak asteak daramatza osoko bilkura honi begira proposamenak eta ekimenak prestatzen, eragile sozial eta ekonomikoekin elkarlanean.
2025/06/03 - 19:19
Trebiñu Araban sartzea bultzatuko duen mahaia eratu dute hiru talde politikotako zinegotziek
EAJ-PNV, EH Bildu eta Trebiñuko Agrupación Independiente taldeetako kideak arituko dira ekimen honetan, baina beste alderdiei gonbidapena luzatu diete "egoera politiko eta administratibo zaharkitu" horrekin amaitzeko. Erakunde guztiekin hitz egin eta herritarren parte-hartzea bultzatu nahi dute.
2025/06/03 - 15:49
Gure Eskuk larunbaterako deitu duen mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu du EH Bilduk
'Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki' lelopean datorren larunbatean Bilboko kaleetan egingo den mobilizazio nazionalera joateko deia egin die EH Bilduk euskal herritarrei.
2025/06/03 - 13:15
Kortajarena: ''Auskalo zer aurkeztuko duten, baina desadostasunek baldintzatuta egon da''
Nere Kortajarena EH Bilduren legebiltzarkideak Osasun Itunaz ere berba egin du "Egun On" saioan. Jaurlaritzak horrekin zer nahi duen argi jakin behar dela azpimarratu du. Halaber, Jaurlaritzak iragarpen handiak egiteko premia duela, baina sustantzia askorik gabekoak direla kritkatu du.
2025/06/02 - 15:12
Euskara sustatzeko Hizkuntzen Normalizaziorako Plana egitea adostu dute Iruñean
Planaren oinarria izango den dokumentua onetsi du Iruñeko Udalak, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak osatzen duten udal gobernuaren eta PSNren babesarekin.
2025/05/31 - 18:06
EH Bilduk elkarlanerako deia egin dio EAJri, Euskal Herriaren aitortza nazionalean aurrera egiteko
EH Bilduk Arabako Mahai Politiko berria aurkeztu du larunbat honetan, 22 kidek osatutako organoa. Ibon San Saturnino Arabako arduradun politikoak aldarrikatu du "ohiko politika" egitera etorri ez diren "militante politikoak" direla.