EH Bilduk elkarlanerako deia egin dio EAJri, Euskal Herriaren aitortza nazionalean aurrera egiteko
EH Bilduk Arabako Mahai Politiko berria aurkeztu du larunbat honetan Gasteizen, 22 kide izango dituen organoa. Ekitaldi publikoan, Ibon San Saturnino EH Bilduren Arabako arduradun politikoak eta Eva Lopez de Arroyabe Arabako Batzar Nagusietako bozeramaileak hartu dute hitza. Politikarekiko "desafekzio garai honetan", EH Bilduko kideentzat "politika arduratsua betebeharra" dela esan du San Saturninok, baita "politika egiteko modu hori Arabako gizartea eraldatzen laguntzen" ari dela ere.
San Saturninok "eskua luzatu" dio herri osoari, EAJri aipamen zuzena eginez: "Bidea argi daukagu. Eta nahiz eta aste honetan bertan EAJren bozeramailea den Diez jauna irrati elkarrizketa batean Alderdi Popularrari bere sozio potentzial bezala zuzendu, edo atzo bertan Ipiñazar andereak Madrilen edo Bruselan ordezkaritza nazionalak erdiesteko bideari ateak itxi, guk bidea argi daukagu. EH Bilduk Euskal Herri osoari eskua zabaltzen jarraituko du gure aitortza nazionalean aurrera egiteko eta garaiko erronkei herri erantzunak adosteko, sinistuta baikaude hori dela bide bakarra aurrera egiteko".
EH Bilduren iritziz, sei dira lehentasunak.
Lehena, ongizatea eta oinarrizko eskubideak, bizitza duina izateko. "Araban atzeraka egin den arloa da hori eta zerbitzu publikoei bultzada berria eman behar zaie", adierazi du.
Bigarrena aberastasunaren sorrera eta banaketa da, eta "industria deskarbonizatu, lehen sektorea bultzatu, soldata duinak ezarri eta zerga erreforma sakona" aipatu ditu hori lortzeko.
Larrialdi klimatikoa litzateke hirugarren ardatza, eta laugarrena, lurralde arteko oreka eta kohesioa. Horretarako, nekazaritza-guneetako baliabide eta zerbitzuak areagotu behar direla defendatu du, eta, era berean, Trebiñu EAEn integratzeko pausoak ematera konprometitu da San Saturnino.
Erronka demografikoari ere aurre egin nahi dio EH Bilduk, baita "autoritarismoak eta eskuin muturrak munduan ireki dituzten kultura eta baloreen gatazkan" parte hartu ere. "Berdintasuna, aniztasuna eta justizia defendatu beharra daude", ohartarazi du Arabako EH Bilduren buruak.
Koalizio subiranistaren azken urteetako gorakada politika egiteko modu "ez konbentzionalagatik" izan dela ere esan du San Saturninok. "Motzera jokatzea, sareetako okurrentziek, lokatza eta aurrez aurreko borroka beste batzuei uzten dizkiegu, EH Bilduk beti irizpide baten arabera jokatzen duelako, hartzera goazen erabakiak jendearen baldintzak hobetuko dituen galdetzen diogu geure buruari", hausnartu du.
Eva Lopez de Arroyabe Arabako Batzar Nagusietako bozeramaileak ere hartu du hitza ekitaldian, eta horrek ere koalizioaren "lidergoa" goraipatu du, bai foru erakundeetan, baita herrietan ere, gobernutik zein oposiziotik. Horren adibide, Gasteizko Udalean egindako aurrekontuen inguruko akordioa eta Batzar Nagusietakoa aipatu ditu. Bi horietan EAJk eta PSE-EEk gobernatzen dute, gutxiengoan.
Hala, "lidergo horri esker" Gasteizek, esate baterako, atzotik, Aldiriko zerbitzu berria duela gogoratu du, eta EH Bilduk proposaturiko Arabatran delakoaren oso antzekoa dela esan du. Orain, Aldiriko zerbitzua "hobetzea" tokatzen dela ere gaineratu du, industrialdeetan eta Gasteizko auzo berrietan ere geldialdiak egin ditzan.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.