Euskara sustatzeko Hizkuntzen Normalizaziorako Plana egitea adostu dute Iruñean
Iruñeko Udalak euskara sustatzeko Hizkuntzen Normalizaziorako Plana osatzeko pausoa eman du. Astelehen honetan planaren oinarria izango den dokumentua onartu dute, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak osatzen duten udal gobernuaren eta PSNren babesarekin. Halaber, bihar eztabaidatuko dute dokumentua Herritarren Aferen Batzordean.
Aitziber Campion Herritarren Partaidetzerako eta Euskarako zinegotziak gaur goizean egin duen prentsaurrekoan azaldu duenez, gaurkoa "egun pozgarria" da Iruñea kohesionatuago eta (aniztasunarekiko) errespetagarriagoa lortzeko bidean.
Akordioak ahalbidetuko du plana eratu ahal izatea, euskara babestu eta sustatzeko asmoz. Campionek ziurtzat jo du planak jasoko duela euskara hizkuntza gutxitua dela eta horren aurrean udalak erantzukizun instituzionala duela. Halaber, euskarak gizarte kohesiorako zubi izan behar duela zehaztu du.
Gobernu taldeak ekarpenak egiteko eskatu zion oposizioari, baina PSN izan da zirriborroari ekarpenak egin dizkion bakarra. Campionen esanetan, akordioa lortzea ez da zaila izan eta ekarpen guzti-guztiak "funtsezkoak" izan dira. Gaineratu duenez, "aberasgarria" izan da lau taldeak eroso sentituko diren dokumentu bat egitea.
Plana noizko egongo den galdetuta, 2026. urtearen hasieran prest egotea aurreikusten du Iruñeko Udalak. Horren aurretik, urte amaierarako diagnostikoa prest izatea espero du.
Gradualtasun eta ekitate printzipioak
Planaren oinarrizko printzipioak hauek izango dira: gradualtasuna, indarrean dagoen araudia errespetatzea eta ekitatea. Gauzak horrela, elkarbizitza sustatu nahi du planak, euskara zaindu eta babesteko eta Udalaren eta herritarren arteko harremanetan euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko.
Hau da dokumentuan jasotako konpromisoetako bat: Udalak euskara sustatu eta ikusaraztea, ekitaldi publikoetan eta herritarrei zuzendutako mezu eta jakinarazpenetan euskara erabilita.
Halaber, euskara ikasteko baliabideak eta informazioa eskainiko dira, herritar guztiek euskara ikasi eta erabiltzeko aukera berdintasuna izan dezaten.
Horrez gain, Udalak konpromisoa hartuko du Hizkuntzen Normalizaziorako Plana eratzeko adina partida ziurtatzeko eta plan horretan jasoko diren ekintzak martxan jartzeko.
Gainera, Euskararen Udal Kontseilua sortuko da: Hizkuntzen Normalizaziorako plana garatzen laguntzeko organo aholku-emailea.

Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.