EH Bildu
2024/11/04 - 14:57
D'Anjou sailburuak azaroaren 11n abiatuko du aurrekontu proiektua negoziatzeko bilera sorta oposizioarekin
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak proposamen "zehatzak, bideragarriak eta errealistak" egiteko eskatu die EH Bildu, PP eta Sumar alderdiei.
2024/10/31 - 20:27
EH Bilduren eta EH Bairen elkarretaratzea, Frantziak mugan kontrolak areagotzeko hartutako erabakia salatzeko
Pernando Barrenak adierazi duenez, erabaki honek zailtasunak ekarriko dizkie mugaren bi aldeetako langileei, ikasleei eta auzokideei. Horretaz gain, mugen berrezartzearekin, Frantziak Schengen kodeari iruzur egiten diola gaineratu du EH Bilduren eurodiputatuak.
2024/10/31 - 18:24
Etxebizitzen prezioei muga jartzea ahalbidetuko duen lege aldaketa onartu du Nafarroako Parlamentuak
Nafarroan Etxebizitza Eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legea aldatzeak aukera emango du eremu tentsionatuak izendatzeko. Proposamenak aurrera egin du PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen babesarekin; kontra bozkatu dute UPN, PPN eta Vox alderdiek.
2024/10/30 - 13:46
Osakidetzaren egoerari buruzko diagnostikoa adostu du Osasun Itunaren aldeko Mahaiak
Mahaian ordezkaritza duten eragile guztiek babestu dute txostena, ESK sindikatuak izan ezik. Are gehiago, aipaturiko sindikatuak foro horretan parte hartzeari utziko dio.
2024/10/30 - 10:17
Osakidetzaren diagnostikoaren inguruan egindako txostena babestuko du EH Bilduk Osasun Itunaren Mahaian
Koalizio subiranistaren arabera, "jauzi kualitatiboa" egin da duela hiruzpalau aste Osasun Itunaren aldeko Mahaian aurkeztu zen dokumentutik azkenekora.
2024/10/30 - 10:15
Osakidetzaren diagnostikoaren inguruan egindako txostena babestuko du EH Bilduk Osasun Itunaren Mahaian
Koalizio subiranistaren arabera, jauzi kualitatibo bat eman da duela hiruzpalau aste Osasun Itunaren aldeko Mahaian aurkeztu zen dokumentutik azkenekora.
2024/10/29 - 19:51
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk 2025erako aurrekontu akordioa sinatu dute
Foru Gobernuak eta EH Bilduk aurrekontuak adostu dituzte, seigarrenez jarraian, legealdi honetan bigarrenez. Asteazkenean, Nafarroako Gobernuak 2025erako aurrekontuen proiektua onartuko du bilkuran, eta Foru Parlamentura igorriko du.
2024/10/29 - 19:47
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk 2025eko aurrekontuen inguruko akordioa sinatu dute
Exekutiboko hiru alderdiek (PSN, Geroa Bai eta Zurekin) eta EH Bilduk 2025erako aurrekontuen inguruko akordioa lortu dute, seigarren aldiz jarraian.
2024/10/29 - 13:39
Jaurlaritzak oposizioari eskatu dio ''taktizismo politikoak'' alde batera uzteko aurrekontuen negoziazioan
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bilerak gaur onartu du 2025erako aurrekontuen proiektua. Ondorengo agerraldian, Noël D'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak jakinarazi du azaroaren 7an abiatuko dutela kontuen negoziazioa oposizioko taldeekin. "Taktizismo politikoak" alde batera uzteko eskatu du.
2024/10/28 - 13:15
Aurrekontuen inguruko lurraldeko proposamen zehatza egin die EH Bilduk Aldundiei, "harrera ona" jasota
Pello Otxandiano koalizioko bozeramaileak azaldu duenez, hiru ahaldun nagusiekin batu dira eta lurralde bakoitzerako proposamen "zehatz eta kuantifikatua" helarazi diete. Bestalde, deitoratu du Jaurlaritza osatzen duten EAJ eta PSE-EE taldeekin elkarrizketa ez dela "oraindik" posible izan.
2024/10/26 - 18:40
Getxon botatako jauregiaren aferarekin lotutako bi zinegotziak beren jardunetik baztertu ditu alkateak
Bien bitartean, eta EH Bilduk jarritako salaketa tarteko, Getxoko epaitegia gertatutakoa ikertzen ari da, delitu penalik ote dagoen aztertzeko.
2024/10/26 - 15:42
Autogobernuan aurrera egiteko garaia dela adierazi du Ortuzarrek
EBBko buruaren esanetan, EAJren "helburu nagusia" epe laburrean "Gernikako Estatutua betetzea" da.
2024/10/25 - 14:09
Erreforma fiskala negoziatzeko eskaini dio EH Bilduk EAJri, ''eredua Europako herrialde aurreratuenak badira''
Imanol Pradales lehendakariak "koherentzia" eskatu dio EH Bilduri, uste baitu koalizioak fiskalitatea negoziatzea eskaintzen duela baina gero Sortuk Kubako Alderdi Komunistarekin akordioak sinatzen dituela.
2024/10/24 - 11:48
Elkarlanerako dei egitea eta aldi berean elkarrizketa aukerak baztertzea leporatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkidearen arabera, "ez da egokia" beren interes pertsonalen alde egiten dituztenak "besarkatzea", eta, aldiz, herritarren interesak "erdigunean" jartzen dituztenen proposamenei "muzin" egitea. "Gure proposamenek mahai gainean jarraitzen dute", gehitu du.
2024/10/23 - 12:26
Joseba Asiron: "Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetzara egiteko aukera badago"
Iruñeko alkateak Udalean eta Gobernuan EH Bilduren eta PSNren arteko harreman ona azpimarratu du.
2024/10/23 - 09:44
Albiste izango dira: Aldaketak anbulantzia zerbitzuan, etxebizitzaren arazoa eta Adimen Artifiziala EAEn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/21 - 14:38
Vaquerok EH Bilduri eskatu dio autogobernua ''lege proiektu bakoitzean'' defendatu dezala
ETBko 'Egun on Euskadi' saioan egindako elkarrizketan, Maribel Vaquero EAJren diputatuak du su EH Bilduk ez duela autogobernua "behar bezala" defendatzen zenbait lege proiektutan.
2024/10/21 - 11:44
Aurrekontu akordio orokorrerako proposamena defendatu du Otegik eta luzarorako dela azpimarratu du
Estatus politiko berriari buruzko negoziazioei begira, Estatuarekin adostutako aldebiko prozesua aldarrikatu du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
2024/10/19 - 16:09
EH Bilduk berretsi du ahalegin guztiak egingo dituela aurrekontuen inguruko akordioa lortzeko
Koalizioak herrialde batzarra egin du Donostian, eta bertan Maddalen Iriartek fiskalitate eta estatus berriaren gainean Gipuzkoan lortutako akordioak goraipatu ditu. Elkarlanean eta elkarrizketaren bidez lortu direla eta aurrekontuak adosteko saiakerari bide beretik ekingo diotela esan du.
2024/10/19 - 00:26
Euskal Herrirako hirugarren eraldaketa nazionala proposatzen du EH Bilduren ponentzia politikoak
Burujabetzarako bidea modu mailakatuan egitea planteatzen du koalizio independentistak. Subiranotasunetik politika antineoliberalak bultzatu nahi ditu.