AHTaren ordez, EH Bilduk tren "erabilgarri, jasangarri, azkar eta errentagarri" bat proposatu du
Abiadura handiko plataforma berri baten eraikuntza proiektuaren aurrean, Miranda Ebro (Burgos) eta Iruñea arteko egungo trenbide korridorea modernizatzea proposatzen duen alternatibaren aldeko kanpaina abiatu dute gaur Añanako Kuadrillako, Arabako Lautadako eta Sakanako (Nafarroa) EH Bilduko udal ordezkariek.
Euren ustez, abiadura handiaren aurrean, eurena "aukera egokia eta zentzuzkoa" da. Nabarmendu dutenez, korridore bakar batean hiru zerbitzu emango lituzke 'Denon trena' deitu duten egitasmoak: herritarrentzako aldiriko trena, zerbitzu azkarra eta merkantziak.
"Azken hilabeteotan AHTak gure eskualdeak nondik eta nola zeharkatuko dituen izaten ari da eztabaida politikoaren ardatz nagusietariko bat. Balizko lotuneak aipatzen dira, ibilbideak marrazten dira, baina eztabaida horretan tokian tokiko erakundeak eta eragileak ez dira kontuan hartu, ezta garraioaren eta mugikortasunaren ereduari dagozkion gainerako aldagai guztiak ere. Dirudienez, AHTa da alternatiba bakarra. Guk, aldiz, argi dugu. Alternatiba egon badago", adierazi dute Aitor Larraza Sakanako Mankomunitateko presidenteak eta Txelo Auzmendi Asparrengo (Araba) alkateak.
EH Bilduk proposatu duen tren alternatiba "erabilgarria, jasangarria, azkarra eta errentagarria da". Euren hitzetan, "erabilgarria da jendeari zerbitzua ematen diolako, herriak eta hiriak lotzen dituelako eta industriaguneei zerbitzua ematen dielako. Jasangarria da lurraldean orbain berririk sortzen ez duelako eta bikoizketak saihesten dituelako. Azkarra da abiadura handiko plataforma berri baten eta gaur egungo trenbidea modernizatzearen arteko aldea minutu gutxikoa delako. Eta errentagarria da Miranda eta Iruñea arteko kostua % 45 murrizten delako, 500 miloi euro gutxiago, hain zuzen".
Udal ordezkariek azaldu dutenez, euren proposamena bultzatzeko hainbat ekimen egingo dituzte. Berbarako, alternatiba aztertzea eskatuko diote Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari, eta sei hitzaldi antolatuko dituzte korridorean, xehetasunak azaltzeko asmoarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
San Mameseko metro geltokia hustu dute sarrerako eskaileretan piztutako sute baten ondorioz
Metrora sartzeko eskaileretan piztu da sutea, ke handia sortuta. Sarrera hesin inguratu dute, eta suhiltzaileak lanean ari dira. San Mameseko bi geltokiak eta Intermodal autobus geltokirako sarrera itxita daude. Ez da zauriturik izan.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietan galdu ezin diren 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean eskainiko du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.