EH Bildu
2025/03/17 - 15:24
EH Bilduk Confesbaski eskatu dio lanbide arteko gutxieneko soldata propioa negoziatzeko sindikatuekin
Gainera, EH Bilduk uste du Eusko Jaurlaritzak bitartekari lana egin behar duela gai honetan. Eragile ekonomiko eta sindikatuekin egiten ari den errondaren baitan, gaur Confebaskekin bildu da EH Bildu. Pello Otxandiano koalizioaren Legebiltzarreko eledunak esan du "ondo" joan dela batzarra.
2025/03/17 - 13:29
EH Bildu Confebaskekin bildu da, eragile ekonomiko eta sindikatuekin egindako bilera sortaren barruan
Pello Otxandiano EH Bilduren burua Eusko Legebiltzarrean, Nerea Kortajarena programa idazkaria eta Legebiltzarreko bozeramailea eta Ander Goikoetxea legebiltzarkidea eta industria arduraduna izan dira batzarrean, koalizioaren partetik.
2025/03/16 - 15:12
EH Bilduk etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko dinamika mobilizatzailea abiatu du
Koalizioak dio azken urteotako politikek huts egin dutela, egoera gero eta jasangaitzagoa dela, eta horri aurre egiteko tresna juridiko, ekonomiko eta politiko guztiak erabili behar direla.
2025/03/14 - 18:40
EH Bilduk Gasteizko Emisio Gutxiko Eremua onartzea erraztuko du
Azaroaren hasieran onartutako araudian aldaketa batzuk egitea lortu du koalizioak. Rocio Vitero bozeramaileak azaldu duenez, akordioarekin bere talde politikoak epe malguagoak eta oinezkoentzako eremua abiatzeko konpromisoak erdietsi ditu.
2025/03/13 - 23:11
EH Bildu: ''Zergatik orain Podemosek uko egiten dio oinarriei kontsulta bat egiteari?''
"EAJri boteretsuak erreskatatzea leporatzen ziotenak dira gaur ezer aldatzen ez duen arau fiskal bat berreskuratzea erabaki dutenak", aurpegiratu dio Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkideak Podemosi.
2025/03/13 - 21:18
Sanchezek agindu du ez duela "zentimo bat ere" murriztuko gizarte politiketan, gastu militarrera bideratzeko
Gainera, Espainiako Gobernuko presidenteak gastu militarrean BPGren % 2ra iristeko epeak zehaztea saihestu du, eta NATOren ekaineko goi-bilerara itxarotea eskatu du.
2025/03/13 - 14:31
Sanchezek Aizpurua eta Esteban hartu ditu Moncloan, defentsa gastuaren igoeraren berri emateko
Sanchez Mertxe Aizpurua EH Bilduren bozeramailearekin bildu da, Moncloako bilera batera joan den lehen aldian, eta 12:30ean Aitor Estebanekin (EAJ) bildu da.
2025/03/13 - 10:59
Sanchez talde guztien ordezkariekin bilduko da, Voxekin izan ezik, defentsa gastua handitzeaz hitz egiteko
10:00etan zabalduko du erronda, Alberto Nuñez Feijoo PPren buruarekin, eta 16:30ean du azken hitzordua, UPNko Alberto Catalanekin. EH Bilduko Mertxe Aizpurua eta EAJko Aitor Esteban, berriz, 12:00etan eta 12:30ean hartuko ditu, hurrenez hurren.
2025/03/10 - 14:26
EH Bilduk berdinen arteko errepublika aldarrikatuko du Aberri Egunean, militarismoa gora doan testuinguruan
EH Bilduk "Askatasunaren Nazioa Gara" lelopean ospatuko du aurtengo Aberri Eguna Iruñean.
2025/03/10 - 12:43
''Askatasunaren nazioa gara'' lemapean ospatuko du EH Bilduk 2025eko Aberri Eguna
Horrela iragarri du Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari orokorrak komunikabideen aurrean Iruñean egindako agerraldian. "Euskal Herria nazio bat dela eta askatasunaren nazioa garela aldarrikatzera bilduko gara Iruñean", gaineratu du.
2025/03/07 - 10:56
Fiskalitatearen erreformaz negoziatzeko lasaitasuna eskatu du Pello Otxandianok
Legebiltzarraren sarreran egindako adierazpenetan, fiskalitatearen erreforma izan du hizpide Pello Otxandianok. EH Bilduren bozeramaileak lasaitasuna eskatu du negoziazioen inguruan.
2025/03/06 - 14:08
Iruñeko Erorien Monumentua eraldatzeko lege-erreforma onartu dute
EH Bildu, PSN eta Geroa Bai taldeek pasa den azaroan lorturiko akordioaren ondotik, ez dute eraikin osoa eraitsiko, memoriaren aldeko hainbat taldek azken urteotan eskatu bezala.
2025/03/06 - 13:18
Aldundiek "erantzukizuna" eskatu diote oposizioari berrikuspen fiskala onartzeko bidean
Ogasun diputatuek agerraldia egin dute proiektuak "aurrera" jarraitzen duela esateko eta EH Bildu, PP eta Podemosi "jokoan zer dagoen" ohartarazteko. Adierazi dutenez, onartu ezean, milioi bat zergaduni mesede egin diezaiekeen berrikuspena zergatik baztertu duten "azaldu beharko dute" hirurek.
2025/03/05 - 19:48
Zerga-erreforma kolokan, EH Bilduk eta PPk EAJren eta PSE-EEren azken testuari ezetz esan baitiote
Hiru aldundietako Ogasun diputatuek agerraldi bateratua egingo dute ostegunean, negoziazioen egoeraz informatzeko.
2025/03/04 - 12:34
Pello Otxandianok adierazi du EH Bilduk biktimen ekitaldietara joaten jarraituko duela
Otxandianok dio biktimen ekitaldietara joango direla, baina errespetatzen duela "egotea nahi ez badute". Uste du "zalantzarik gabe" biktimek gehiago espero dutela EH Bildurengandik, baina "beste biktima batzuk ere" daudela "beste pauso batzuen zain".
2025/03/01 - 18:32
Donostiako metroak Easo eta Mirakontxa artean izan duen %162ko gainkostua argitzeko eskatu du EH Bilduk
Satorralaia auzo-mugimenduaren datuen arabera, obra horiek 53,2 milioi euroren truke esleitu ziren 2017an, eta 139,8 milioi euroko kostua izan dute azkenean.
2025/02/27 - 14:56
PSE-EEk berretsi du zerga erreforma ez duela PPrekin negoziatuko; EAJ "guztiekin" hitz egiteko prest dago
EH Bilduk erreforma fiskalari osoko zuzenketa aurkeztuko diola eta, kritiko azaldu dira biak ala biak. Bien bitartean, Elkarrekin Podemos "baikor" agertu da negoziazioarekin. PP, aldiz, kritiko azaldu da EAJrekiko, Anduezaren esanetara "makurtuta" ikusten baitu.
2025/02/26 - 13:58
EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztuko dio EAJk eta PSE-EEk Batzar Nagusietan aurkeztu duten zerga erreformari
Bere aldetik, EAJk "heldutasun falta" egotzi dio EH Bilduri, eta gaineratu du alderdi jeltzalea "azken minutura arte" akordioa lortzeko "prest" egongo dela.
2025/02/25 - 15:28
Udalen "finantza nahikotasuna" bermatuko duen "zerga-erreforma sakona" eskatu dute EH Bilduko alkateek
EAEko ogasunek aurreikusitakoa baino gutxiago bildu zuten 2024an eta horrek ekarriko du udalek jasotako diruaren zati bat itzuli behar izatea. EH Bilduko alkateek herritarrei zerbitzu publikoak bermatu ahal izateko nahikoa finantzazio izatea eskatu dute.
2025/02/24 - 14:46
AHTaren EAE-Nafarroa lotura "Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", PSNren arabera
Ramon Alzorriz sozialista nafarren bozeramaileak esan du Ezkio-Itsasoko aukera ez dela "bideragarria ez fisikoki, ez ingurugiro aldetik, ez ekonomikoki".