Udalen "finantza nahikotasuna" bermatuko duen "zerga-erreforma sakona" eskatu dute EH Bilduko alkateek
EAEko hiru ogasunek aurreikusitakoa baino diru gutxiago bildu zuten zergen bidez 2024an, eta horrek eragin zuzena du udaletan, jasotako "diruaren zati bat itzuli" egin beharko baitute. Gerta daiteke udal-zerbitzuak mantentzeko eta inbertsioak egiteko "zailtasunak" izatea udaletan. Horrek guztiak erakusten du egungo zerga-sistemak "erreforma sakona" behar duela, "sortzen dugun aberastasuna eraginkorrago bildu" eta "modu justuago batean banatzeko". "Uneotan hizpide dugun zerga-erreformak behar bezain sakona izan behar du".
Salaketa hori egin dute EH Bilduren Azpeitiko, Hernaniko, Donemiliagako, Aguraingo, Zaldibarko eta Otxandioko alkateek, gaur Donostian egin duten agerraldian. Denen izenean, Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak hartu du hitza, eta esan duenez, diru-bilketa uste baino txikiagoa izateak bi egitate uzten ditu agerian: "batetik, aurreikuspenak egiteko garaian zuhurtziaz aritzea komeni dela, eta bestetik, udalok jasotako diruaren zati bat itzuli egin beharko dugula". Zehaztu du 2024ko prebisioak ez betetzea neurri handi batean mutualistei itzuli beharrekoagatik izan bada ere, "BEZ zergaren bidez aurreikusitakoa baino gutxiago bildu delako" ere badela.
Horrekin batera, erantsi du "udal finantzaketa indartzeko garaia" dela, eta "ez kontrakoa egitekoa". "Udalak babestu eta indartu behar dira, zerbitzu publikoak eta herritarren bizitza duinak bermatzeko. Ezegonkortasuna nagusi den garai honetan, herritarrak erdigunean jartzea ezinbestekoa da, eta hori kalitatezko zerbitzu publikoak eta bizi baldintza duinak bermatuz egiten da".
Era berean, azaldu du "datozen urteotako erronkei aurre egiteko oinarriak orain jarri" behar direla eta oinarri horiek ezinbestean "udal politikak bildu" behar dituztela. Azpeitiko alkateak gogora ekarri du udalak direla "herritarrengandik hurbilen" dauden erakundeak, eta EH Bilduren "konpromiso irmoa" agertu du, "herritarren ongizatea eta bizi kalitate duina" bermatuko dituzten politiken alde.
2025. urteari begira, ondorengo galdera ere jarri du mahai gainean koalizio abertzaleak: "aurtengorako aurreikuspena iazko bide beretik egin da, baina egungo testuinguru ekonomiko nahasian, ba al dago oinarririk 2025ean diru-bilketa handitu egingo dela jakiteko?".
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.