EITB Data
EITB Data
Euskadi hirugarren autonomia erkidegoa da cannabis kontsumoan: biztanleen erdiak baino gehiagok probatu dute inoiz
Euskal Autonomia Erkidegoan, herritarren % 55ek diote “behin behintzat” kontsumitu dutela substantzia hori; Nafarroan, berriz, portzentajea % 45era jaisten da.
Cannabisa kontsumitzen hasteko batez besteko adina 18 urte ingurukoa da: 13 urterekin % 3k probatu dute; 19 urterekin, % 54k
Azken EITB Dataren arabera, gazteen adin-tarte guztietan izan da kontsumoaren beherakada. 15 eta 19 urte bitarteko gazteen % 9k cannabisa kontsumitu dute azken hilabetean; 2008an, berriz, % 20ra iristen zen kopurua.
Biztanleen % 44k baino ez dute uste cannabisa osasunerako arriskutsua dela; tabakoaren kasuan, berriz, % 96k
Cannabisaren arriskuaren pertzepzioa aztertutako drogen artean apalena da, EITB Datak jaso duenez. Pertzepzio apala izatearekin prebalentziarekin lotuta egon daiteke, eta talka egiten du intoxikazioengatiko larrialdietako datuekin.
Cannabisa legeztatzearen aldeko jarrerak behera egin du euskal gizartean: % 47 baino ez daude ados; duela bi hamarkada, berriz, % 76 ziren
EITB Datak bildutako datuen arabera, % 21 baino ez dago "oso ados" legeztatze posible batekin, eta % 26 gehiago "nahiko ados".
Cannabisa da Euskadin gehien atzematen den droga: iaz, 86,3 kilo marihuana eta 58 kilo haxix
Ertzaintzak adierazi duenez, Euskadi “esportatzaile” da marihuanari dagokionez: landarea bertan hazten da eta gero Europan zehar saltzen da.