EiTB Focus
2022/05/30 - 15:53
EAJk irabaziko luke Gasteizen, EH Bildurekin zinegotzi kopuruan berdinduta
Bi taldeek babes handiagoa lortuko lukete, aurreko hauteskundeekin alderatuta. Bai PSE-EEk, baita PPk ere, gaur gaurkoz daukaten ordezkari kopuruari eutsiko liekete, baina bi kasuetan babes gutxiago jasota.
2022/05/30 - 15:04
Hauek dira udaletan eman litezkeen itunak, datuak kontuan hartuta
EITB FOCUS inkestaren emaitzek % 100eko ziurtasuna duen agertoki bakar bat aurkezten dute: Bilbokoa. Beste bi hiriburuetan, aukera bat baino gehiago eman liteke.
2022/05/30 - 14:41
Eneko Andueza: "Euskal sozialisten papera erabakigarria izango da hurrengo udal gobernuak osatzerakoan"
Udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta den honetan, balorazio sakonak egiteko goizegi da PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera. Dena dela, ezkerreko aukera ez abertzale nagusia dela azpimarratu du.
2022/05/30 - 12:17
EITB Focusen inkestaren emaitzek EAJ "norabide onean" doala frogatzen dute, Ortuzarren ustez
EAJren EBBko presidenteak nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "Espainiako Gobernuak baino politika aurrerakoiagoak darabiltza". Gasteizen aurreikusten den lehia estua hizpide, Arabako hiriburua "konplexua eta oso aldakorra" dela azpimarratu du.
2022/05/30 - 12:10
Gorrotxategi: 'Hau momentuko argazkia da. Egitasmoa azaltzen dugunean neurtu eta baloratuko dute herritarrek'
Bataz beste Podemos-Ahal Duguren bi puntuko boto galera aurreikusi du gaur EITBk hedabide guztietan jaso duen boto asmoari buruzko EITB Focus inkesta berriak.
2022/05/30 - 10:52
Pello Otxandiano: "Inkesta guztiek diote EH Bildu goranzko joera batean dagoela"
EH Bilduren Programa zuzendariak EITB Focus 2023ko udal hauteskundeetako boto asmoari buruzko inkestaren balorazioa egin du. Horren esanetan, EH Bilduren goranzko joera horrek konfirmatzen du ezkerreko subiranismoaren proiektua sendotzen ari dela.
2022/05/30 - 09:05
EAJk irabaziko luke Gasteizen, EH Bilduren zinegotzi kopuruarekin parekatuta
Bi taldeek babes handiagoa lortuko lukete, aurreko hauteskundeekin alderatuta. Bai PSE-EEk, baita PPk ere, gaur gaurkoz daukaten ordezkari kopuruari eutsiko liekete, baina bi kasuetan babes gutxiago jasota.
2022/05/30 - 08:59
EAJk Donostiako lehen indarra izatea lortuko luke, 2019an baino ordezkari bat gehiago eskuratuta
EH Bilduk bigarren postuan izaten jarraitzea lortuko luke, eta jasotako babesa gehien handituko lukeen indarra litzateke, zinegotzi bat gehiago lortuta. PP eta Elkarrekin Podemos izango lirateke gehien galduko luketen taldeak.
2022/05/30 - 08:59
EAJk gehiengo osoa lortuko luke Bilbon
Jeltzaleen hautagaitzak 15 zinegotzi lortuko lituzke, hori dela eta, ez luke akordioak lortzeko beharrik izango alkatetza eskuratzeko. PSE-EEk babesa galduko luke, nahiz eta bigarren indarra izateari eutsiko liokeen, baina EH Bildurekiko ia parean geratuta.
2022/05/30 - 08:59
EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak EAEko hiriburuetan, 2019an baino babes handiagoa jasota
EH Bilduk gora egingo luke modu orokorrean eta, beste aldean, Elkarrekin Podemosek zein PPk behera egingo lukete, gaur EITBk hedabide guztietan jaso duen boto asmoari buruzko EITB FOCUS inkesta berriaren arabera.
2022/05/29 - 16:21
Herritar gehienek asko edo dezente nabaritu dute prezioen igoera Ukrainako gerra hasi zenetik
EITB FOCUSen inkestaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako herritarren % 47,2k kontsumo ohiturak aldatu dituzte Ukrainako gerrak eragin duen prezioen gorakadaren ostean.
2022/05/29 - 11:00
EAE eta Nafarroako biztanleriaren ia erdiak kontsumo ohiturak aldatu ditu Ukrainako gerra dela eta
% 47,2k onartu du beste modu batean kontsumitzen duela eta, gainera, bitik batek uste du urtebete baino gehiago luzatuko dela prezioen krisialdia. Hala adierazi dute herritarrek EITB FOCUS makroinkestan.
2022/05/28 - 21:14
2023ko EAEko eta Nafarroako hauteskundeetako boto-asmoari buruzko datuak EITBn, astelehenetik aurrera
Euskal Autonomia Erkidegoko udal eta foru hauteskundeetarako nahiz Nafarroako Parlamenturako eta udal hauteskundeetarako urtebete falta den honetan, boto-asmoari buruzko datuak eskainiko ditu EITBk maiatzaren 30etik aurrera, EITB Focus inkestaren emaitzak aintzat hartuta.
2021/10/20 - 16:26
Biktimen arloan oraindik zer egin badagoela uste du gizartearen gehiengo batek
ETAren terrorismoaren biktimek zegokien egia, justizia eta erreparazioa izan duten galdetuta, jendartearen ia % 60k ezetz erantzun du.
2021/10/20 - 09:59
Gizartea ez dago bake prozesuarekin kezkatuta, hainbat kontu egiteko daudela uste duen arren
EITB Focusek egindako inkestaren arabera, 10 herritarretik 7tik gainditutzat dute garai hura. Halaber, ETAren amaiera lehenago iritsi behar zela eta betiko izan dela uste du gehiengo zabal batek.
2021/03/13 - 21:38
Euskadiren txertaketa plana gainerako erkidegoena baino hobea dela uste dute % 47,3k
Jaurlaritzak estrategia kontserbadorea izan du txertoei dagokionez. Estrategia horri 10etik 6,19ko nota jarri diote EAEko herritarrek. Hala er, gehiengoak (% 55) uste du ez dela kudeaketa egokia egin.
2021/03/13 - 16:29
Hobera egin du apur bat gizartearen aldarteak, EITB Focusen arabera
Covid-19aren pandemiak urtea bete duen honetan, EAEko herritarrek iazko urrian baino apur bat gogo-aldarte hobea dute, EITB Focus azken makroinkestaren arabera.
2021/03/13 - 08:30
Bigarren dosia bermatzeko EAEren estrategia "ondo" dago, jendartearen ustez
Horrez gain, galdetutakoen ia erdiak uste dute beste erkidegotan darabiltena baino estrategia egokiago dela Jaurlaritzarena.
2021/03/12 - 15:19
Erabaki zuzenak baino gehiago izan dira okerrak pandemian, gizartearen erdiarentzat
Covid-19aren inguruko informazioa emateko zientzialari eta adituen esanak dira sinesgarrienak herritarrentzat, eta 0-10ko tartean 7,5eko nota jarri diete.
2021/03/12 - 15:12
Erabaki zuzenak baino gehiago izan dira okerrak pandemian, gizartearen erdiarentzat
Covid-19aren inguruko informazioa emateko zientzialari eta adituen esanak dira sinesgarrienak herritarrentzat, eta 0-10ko tartean 7,5eko nota jarri diete. Jaurlaritzari ia 6 bat jarri diote.