EAE eta Nafarroako biztanleriaren ia erdiak kontsumo ohiturak aldatu ditu Ukrainako gerra dela eta
Euskadi eta Nafarroako herritarren % 47,2k aldatu dituzte kontsumo ohiturak Ukrainako gerrak eragin duen prezioen gorakadaren ostean, EITB FOCUSen hogeita zazpigarren inkestaren arabera.
EITBk bihar, astelehena, argitaratuko ditu boto asmoari buruzko inkestaren lehen atala, 2023ko udal eta foro hauteskundeetarako urtebete falta denean.
EITB FOCUSen jasotako erantzunei erreparatuta, herritarren % 71,2k onartu dute nahikoa edo asko eragin diola Errusiak Ukrainan egindako inbasioak, eta 10etik 7,2ko intentsitatearekin pertzibitu egin dute.
Gainera, biztanleriaren % 41en ustean, Ukrainako gerrak eragina izan du modu orokorrean gauza guztien prezioan. Horietatik, % 20k uste du erregaien prezioan nabaritzen dela gehien, eta % 16,9k erosketa poltsan.
Produktuen hornikuntza faltari dagokionez, inkestan parte hartu duten herritarren % 80k ez dute uste gerra hasi aurretik kontsumitzen zuen produktuetan eragin dionik.
Metodologia:
Ikerketa hau burutzeko erabilitako kuantitatiboa izan da, telefono bidezko elkarrizketa teknikaren bidez.
Ikerketa teknika honek proposatutako helburu guztiei erantzuna ematea ahalbideratzen du eta balio eta fidagarritasun handiko emaitzak jasotzen direnez eraginkortasunez aritzeko aukera ematen digu.
Ikerketaren unibertsoa EAE eta Nafarroan bizi diren 18 urtetik gorako gizabanakoek osatzen dute; Landa-lana 2022ko MAIATZAREN 2tik 12ra burutu zen. geruzatu bat burutu da, kuotekiko proportzionala den finkapenarekin; hau ere metodologia kuantitatiboa erabiliz burutu da.
Fitxa teknikoa:
EAE eta NAFARROAN bizi diren 2.400 pertsona (400 Gasteiz-en eta 150Arabaren gainerakoan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiaren gainerakoan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoaren gainerakoan; 400 Iruñean eta 250 Nafarroaren gainerakoan).
La= ± % 2,00, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako, ±%2,34EAE-ko datuetarako, ±% 4,00 Nafarroako datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, ±%4,00 Bizkaiko datuetarako, ±% 4,00 Gipuzkoako datuetarako, ±% 4,89 Iruñeako datuetarako, ±% 4,89 Gasteizko datuetarako, ±% 4,89 Bilboko datuetarako eta ±% 4,89 Donostiako datuetarako.
Lurralde historiko, udalerri, sexua eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.
Inkesten % 23,0 euskaraz egin dira eta gainerako % 77,0 gazteleraz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.
Landa-lana 2022ko maiatzaren 2tik 12ra burutu zen telefono bidezko elkarrizketa bitartez.
Inkesten batez besteko iraupena 5,42 minutukoa izan da, motzenak 4 minutu eta luzeenak 18 minutu iraun dutelarik.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete berarekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.