KPIa % 8,4an kokatu da apirilean, beherakada txiki baten ostean
Kontsumo Prezioen Indize (KPI) aurreratuaren adierazleak % 0,1 egin du behera apirilean, aurreko hilabetearekin alderatuta, eta urtetik urterako tasa % 1,4 murriztu da, % 8,4an kokatuta, argindarraren eta erregaien prezioen beherakadagatik, Estatistika Institutu Nazionalak (INE) gaur plazaratutako datuen arabera.
Bi hilabetez jarraian gora egin ostean behera egin duen lehen hilabetea da. Martxoak % 9,8an kokatu zen indizea, ia 37 urtetan izandako tasarik altuenean.
INEren arabera, argindarraren eta erregaien prezioek beherakadak eragin dute urtetik urterako tasaren % 8,4ko jaitsiera. Aldiz, elikagaien salneurria iazko hilabete berean baino altuagoa da.
Aurreratutako datuotan, INEk azpiko inflazioaren (energia produktu eta prozesatutako elikagaiak kontuan hartu barik) estimazioa jaso du. Adierazle hori puntu bat igo zen apirilean, % 4,4an kokatuta, 1995eko baliorik altuena. Hala, azpiko inflazioa KPI orokorra baino lau puntu beherago geratu da.
Hilabeteko tasari dagokionez, aipatu bezala, KPIa % 0,1 jaitsi zen, martxoko datuekin alderatuta, bi hilabetez jarraian gora egiten egon ostean.
2022ko laugarren hilabetean, urtetik urterako KPI orekatua % 8,3an kokatu zen, martxoan baino puntu t'erdi beherago.
Bestalde, KPI orekatuaren adierazleak % 0,2 egin du atzera aurreko hilabetearekin alderatuta.
INEk maiatzaren 13an argitaratuko ditu apirileko behin betiko datuak.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako