Ekuador
2025/05/25 - 11:20
Noboak agintaldi berria inauguratu du Ekuadorren, krimenaren aurkako ''gerra'' eta inbertsioak hitzemanda
2029ra arteko karguaren zina egin du Daniel Noboa estatuburuak larunbat honetan, apirilaren 13an izandako hauteskundeak irabazi ostean, bigarren itzulian Luisa Gonzalez hautagai "correista" garaituta. Gonzalezek "hauteskunde-iruzurra" salatzen jarraitzen du.
2025/04/14 - 14:22
Noboak garaipen zabala lortu du Ekuadorko presidente jarraitzeko, baina Gonzalezek "iruzurra" salatu du
Hautagai kontserbadoreak ezkertiarrak baino milioi bat boto gehiago eskuratu ditu, lehenengo itzulian 16.000 botoko aldea lortu arren.
2025/04/14 - 10:43
Noboa presidente hautatu dute berriro, baina Luisa Gonzalez hautagaiak eskatu du bozak berriz zenbatzea
Daniel Noboa egungo presidenteak botoen % 55,83 eskuratu ditu hauteskundeetako bigarren itzulian, eta Luisa Gonzalez hautagai correistak, berriz, botoen % 44,17. Gonzalezek ez ditu emaitzak onartu eta "iruzurra" dela salatu du.
2025/04/13 - 22:12
Noboa berriz hautatu edo Gonzalezekin correismora itzuli hautatuko dute igande honetan ekuadortarrek
Lehia estua dago Ekuadorren, hauteskundeetako bigarren itzulian. Noboak zein Gonzalezek boten % 44na eskuratu zituzten lehen itzulian, 16.000 botoko aldeaz Noboa aurretik zela. Inkestek berdinketa iragartzen dute oraingoan ere eta boto gutxigatik atera daiteke bietako bat irabazle.
2025/04/13 - 21:58
Ekuadorko hauteskundeetako hautagai nausiek bozkatu dute dagoeneko
Irabaziko duela eta gaurkoa Ekuadorrentzat historikoa dela esan du hauteslekuan Daniel Noboak, egungo presidenteak, Trumpen jarraitzaileak. Bere aurkariak, Laura Gonzalez ezkerreko hautagai correistak, demokrazia bermatzeko eskatu du, eta ohartarazi du berau defendatzeko prest dagoela.
2025/04/13 - 16:41
Hauteskundeen bigarren itzulirako hautetsontziak ireki dituzte Ekuadorren
Daniel Noboa egungo presidentea berrautatu edo Luisa Gonzalez correistaren artean aukeratu behar dute herritarrek. 13,7 milioi ekuadortar baino gehiago daude deituta gaur boza ematera, atzerrian bizi diren 400.000 herritar barne.
2025/02/10 - 09:38
Bigarren itzulia izango da Ekuadorren, Noboa presidentearen eta Gonzalez correistaren artean
Noboak botoen % 44,63 eskuratu ditu, eta Gonzalezek, % 43,81. Bigarren itzulian, apirilaren 13an, Pachakutikeko ezkertiarrek izan dezakete garaipenaren giltza.
2025/02/09 - 17:04
Presidentetzarako hauteskundeak Ekuadorren, Noboa berrautatu edo correismoaren itzulera erabakitzeko
Ekuadortarrek bozketa-eguna dute igande honetan. Daniel Noboa egungo agintaria eta Luisa Gonzalez Herritarren Iraultza mugimenduko hautagaia dira bigarren itzulira pasatzeko faboritoak. Apirilaren 13an izango litzateke bigarren itzulia.
2024/12/31 - 19:09
2025eko gatazkak: Ekialde Hurbila, Ukraina eta beste tentsio politiko batzuk
Aspalditik gatazkan dagoen beste eremuetako bat Sahel eskualdea da. Afrikan ere, Sudango gatazkak 5.000 hildako eta 1,1 milioi errefuxiatu utzi ditu jadanik.
2024/08/23 - 11:33
Ekuadorko 'Guayas' eskola-ontzia Bilbora itzuli da, duela 47 urte eraiki zuten lekura
Oraindik eguna argitu gabe zegoen 1977an Celaya ontziolan eraikitako Guayas ontzia Ramon de la Sota kaira iritsi denean. Bertan emango dituen hiru egunetan ontzia bisitatzeko aukera izango da, eta bere banda sinfonikoak kontzertua eskainiko du.
2024/07/14 - 13:43
Donald Trumpen aurka egindako erasoa irmo gaitzetsi dute mundu osoko agintariek
Europako Kontseiluko, Batzordeko eta Parlamentuko presidenteek gaitzetsi egin dute erasoa, indarkeriak ez duela "inolako lekurik" politikan, eta demokrazian "erabat onartezina" dela adierazi dute.
2024/06/25 - 20:16
Wikileaks kasua: informazio askatasuna vs. sekretuak zabaltzea
Julian Assange eta Wikileaks kasua 2010ean egin ziren ezagun, Wikileaks ataria AEBetako armadaren ezkutuko sekretu eta irudiak zabaltzen hasi zenean. Urte hartan bertan hasi zen Assangen aurkako jarraipen judiziala. Azken urtean Erresuma Batuko gartzela batean eman ditu.
2024/04/20 - 12:12
Ekuadorrek salbuespen egoera ezarri du 60 egunerako sektore elektrikoaren krisiagatik
Segurtasun indarrek zainduko dituzte energia azpiegiturak Gobernuak salatzen dituen "sabotajeak" galarazteko. Leku batzuetan 8 ordurainoko itzalaldiak izaten ari dira.
2024/04/08 - 10:59
Amerikako Estatuen Erakundeak premiazko bi bilera deitu ditu asteon, Mexiko eta Ekuadorren arteko krisiagatik
Mexikok Ekuadorrekin harreman diplomatikoak eten ditu, Jorge Glas Espinel Ekuadorko presidenteorde ohia Mexikok Kiton duen enbaxadan atxilotua izan ostean.
2024/04/06 - 12:24
Mexikok harreman diplomatikoak eten ditu Ekuadorrekin, Jorge Glas bere enbaxadan atxilotu ostean
Mexikoko Gobernuak Nazioarteko Justizia Auzitegian salatuko do Kitoko Gobernua Nazioarteko Zuzenbidea urratzeagatik.
2024/04/06 - 11:10
Ekuadorko Polizia Mexikoko enbaxadan sartu da, eta Jorge Glas presidenteorde ohia atxilotu du
Mexikoko Gobernuak Glasi asilo politikoa eman ondoren atxilotu dute. Hori dela eta, Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak harremanak hautsi ditu Ekuadorrekin. Espetxeratze agindua ezarri zioten Glasi, ustezko ustelkeria kasu batekin lotuta.
2024/01/19 - 12:32
Ecuador Etxea Elkarteak Deustuko egoitzako ateak itxi ditu, 16 urteko ibilbidearen ostean
Baliabide ekonomiko falta dela eta, "pena handiz" hartu du taldeak hainbeste urtez lagun askoren "etxea" izan dena ixteko erabakia. Hala ere, amore ematetik urrun, lanean jarraituko dutela iragarri dute "beste pertsona batzuek ikusezin bihurtu nahi dutena ikusarazteko".
2024/01/18 - 10:07
Canal TC telebista kateari talde armatu batek egindako erasoa ikertzen ari zen fiskala hil dute Ekuadorren
Cesar Suarez fiskaltzatik irten zenean ezezagun talde batek jarraitu eta tiroz josi zuten bere autoaren barruan. Suarezek narkotrafikoarekin, terrorismoarekin eta antolatutako delinkuentziarekin lotutako kasuak zituen bere gain, eta duela gutxi poliziaren babesa eskatu zuen.
2024/01/13 - 12:18
Talde armatu batek indarrez hartu zuen telebista katea bisitatu du Daniel Noboa presidenteak
TC Televisión telebista katearen egoitzan izan da Noboa ostiralean, "atentatu terrorista baten biktima" izan ziren langileei elkartasuna adierazteko, presidentearen hitzetan.
2024/01/11 - 10:29
Ekuadorko presidenteak "gerra" deklaratu die talde kriminalei
"Terroristen presioen" aurrean ez duela amore jakinarazi du Noboak, eta talde kriminaletako kideen aldeko ebazpenak ematen dituzten epaileei eta fiskalei ondorengo mezua helarazi die: "Horiek ere terroristatzat hartuko dira".