Bigarren itzulia izango da Ekuadorren, Noboa presidentearen eta Gonzalez correistaren artean
Ekuadorreko hauteskunde presidentzialek bigarren itzulia izango dute, apirilaren 13an, eta Daniel Noboa egungo presidente eta hautagaia eta Luisa Gonzalez correista lehiatuko dira.
Pasa den igandeko hauteskundeetan, Noboak eta Gonzalezek botoen % 88,27 pilatu zituzten, eta horrek agerian uzten du hauteskunde prozesu osoan izan den polarizazioa, beste 14 hautagai egonda ere, kanpaina bi hautagai horietara mugatu baita ia.
Botoen ia % 84 zenbatuta, Accion Democratica Nacionalen (ADN) hautagaiak botoen % 44,63 bereganatu ditu, eta Luisa Gonzalezek, % 43,81.
Hasiera batean, hauteslekuetako inkestak oinarri hartuta, bazirudien Noboak garaipen nabarmena lortuko zuela eta ez zela bigarren itzulirik izango. Baina lehenengo emaitza ofizialek agerian utzi zuten inork ez zuela botoen % 50eko langa gaindituko.
Hirugarren Pachakutik mugimendu indigena ezkertiarreko Leonidas Iza geratu zen, botoen % 4,92rekin, eta bere atzetik, Andrea Gonzalez Nader Sociedad Patrioticako ekintzaile ekologista, % 2,71ko babesarekin. Gainerako 12 hautagaiak % 1era ere ez ziren iritsi.
Bigarren itzuliari begira, boto gutxien jaso dituzten hautagai horien babesean egon daiteke garaipenaren giltza, bereziki Leonidas Izak botoa Gonzalezi emateko eskatzen badu, hark batasunerako deia egin ostean.
Polarizazio handia
Emaitzek agerian uzten dute, berriro, Ekuadorren bizi duten egoera politiko polarizatua; izan ere, Noboak correismoaren aurkako mugimendua gidatzen du, eta Gonzalez da Correa presidente ohiaren ondare aurrerakoiaren ordezkari nagusia.
2023ko bigarren itzulian, Noboa gailendu egin zitzaion Gonzalezi, ezusteko garaipena lortuta. Guillermo Lassok Gobernua behar zena baino lehenago utzi zuelako egin zituzten hauteskunde aurreratuak.
Dena den, Correarik gabeko correismoak lortu dituen emaitza onenak dira Gonzalezek eskuratu dituenak. Aurreko hauteskundeetan, Lenin Morenok botoen % 39,96 lortu zituen 2017an, Andres Arauzek % 32,72 2021ean, eta Gonzalezek % 33,61 2023an.
Rafael Correa Belgikan dago, errefuxiatu, 2020an ustelkeriagatik 8 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten eta.
"Garaipen handia" Gonzalezentzat
Noboa lehenengo itzulian garaipena eskuratzetik urrun geratu zela ikusi ostean, Gonzalezek esan du "garaipen handia" lortu duela hauteskundeetan.
"Garaile nagusiak gara. Hauteskunde-kanpainan Estatuaren ondasunak erabili dituen hautagai-presidente bati aurre egin behar izan diogu", kritikatu du Gonzalezek.
Gonzalezek horixe esan du Noboak Konstituzioak agintzen duen baimena eskatu gabe eta kargua Veronica Abad presidenteordearen esku utzi gabe egin duelako kanpaina.
Bien bitartean, Kitoko finantza eremuko hotel batean, ADNk ospakizun ekitaldi handia zuen prest, baina bertan behera geratu zen eta isiltasuna zen nagusi. Mugimendu ofizialistako inor ez zen agertu adierazpenak egitera.
Zure interesekoa izan daiteke
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.
AEBk eta Saudi Arabiak Iranen aldeko miliziei eraso egin diete Iraken, drone bidezko eraso baten ondoren
Bonbardaketek Herri Mobilizazioaren Indarretako 20 kide hil eta 32 zauritu dituzte gutxienez, eta Irakek larrialdiko bilera deitu du tentsioak gora egin duelako.
Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du
Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.