Elektrizitatea
2024/11/14 - 10:33
KPIak gora egin du urrian: urtebeteko tasa % 2,3koa izan da EAEn, eta % 1,8an Nafarroan
Espainiako Estatuan ere urtebeteko inflazioak koska bat gora egin du, % 1,8raino, argindarraren, gasaren eta erregaien garestitzeak eraginda.
2024/10/19 - 13:07
Kubak itzalaldi elektrikoa izan du
Kubak itzalaldi nazionala izan du, eta larrialdi energetikoa ezarri dute. Funtsezkoak ez diren lan-jarduerak geldituta egon dira. Sistema elektrikoa pixkanaka lehengoratzen ari dira.
2024/09/27 - 11:05
KPIa zortzi hamarren apaldu da irailean, % 1,5era arte, eta 2021eko martxotik izan duen tasarik txikiena da
Bestalde, azpiko inflazioa hiru hamarren jaitsi da irailean, % 2,4raino. Hortaz, KPI orokorra baino bederatzi hamarren handiagoa da, eta 2022ko urtarriletik izandako txikiena.
2024/09/27 - 09:44
Albiste izango dira: Kontrol saioa Legebiltzarrean, greba Palestinaren alde, eta iraileko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/01 - 23:31
Argindarrik gabe jarraitzen dute Zornotzako etxe batzuek larunbateko ekaitzagatik
Igande goizean teknikariek bizilagunei esandakoaren arabera, gutxienez bost egun beharko dituzte instalazioak konpontzeko. Horregatik, hainbat bizilagunek beste bizitoki batzuk aurkitu behar izan dituzte, behin-behinean.
2024/08/31 - 12:21
Madurok ''korronte faxistei'' leporatu die herrialdearen % 90ari eragin dion itzalaldia
Argindarra sortzeko herrialdeko instalazio nagusia da Guri, eta han bertan antzemandako matxura batek hornidurarik gabe utzi du herrialdearen zati handi bat. Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak esan du "mendekuz betetako erasoa" izan dela.
2024/08/29 - 11:06
KPIak behera egin du abuztuan berriz ere, erregaien prezioak eraginda, eta % 2,2an dago
2024an izan duen mailarik baxuenean dago, hiru hilabetez beheranzko bidean egon ondoren.
2024/08/20 - 18:58
Espainiako Gobernuak argia telefonoz kontratatzea debekatu egingo du, kontsumitzailearen ekimenez izan ezik
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) salatu du merkaturatzaileak ez direla gardenak ez lehenago, ez geroago, ez kontratazioan zehar, eta iruzurrezko praktikak egiten dituztela.
2024/08/14 - 23:07
Baionako Ingurumen Auzitegiak Gatika-Bordele tentsio handiko linearen lanak gelditzea erabaki du
Landetan egiten ari ziren obrek itsasoko ugaztunei eragiten dietela salatu zuten elkarte ekologistek, eta epaileak arrazoi eman die. Beraz, lau hilabetez geldirik egon beharko dute lanek. Hala ere, erabakiak ez die Hego Euskal Herriko lanei eragiten.
2024/08/14 - 10:08
Albiste izango dira: Abuztuko zubia, ekaitzak Euskal Herrian eta bigarren Donostia Saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/13 - 11:25
Urte arteko KPIaren igoera % 2,9ra apaldu da EAEn eta % 2,6ra Nafarroan, uztailean
Espainiako Estatuan urte arteko inflazioa % 2,8an kokatu da, ekainetik sei hamarren behera eginda. Bien bitartean, elikagaiak batez beste % 3,1 garestitu dira urtebetean, hiru urtean izandako igoerarik txikiena.
2024/08/02 - 23:10
Iberdrolak Erresuma Batuko Electricity North West erosi du 5.000 milioi euroren truke
Erosketa honekin, Erresuma Batua bilakatzen da Iberdrolarentzat sare-aktiboen lehen herrialdea, 14.000 milioi euro ingururekin, eta, ondoren, AEB, 13.300 milioi euro. Erresuma Batuko sare elektrikoen bigarren operadore ere bihurtzen da.
2024/07/30 - 12:15
KPIa % 2,8an kokatu da uztailean, sei hamarren behera eginda, argindarraren eta elikagaien merkatzea tarteko
Bestalde, azpiko inflazioa bi hamarren jaitsi da uztailean, % 2,8raino.
2024/07/24 - 11:49
Iberdrolak % 64 handitu ditu bere irabaziak urteko lehen seihilekoan, 4.134 milioi euro irabazita
Konpainia elektrikoak azaldu duenez, hein handi batean, Mexikon dituzten negozioek utzitako gainbalioa eta jarduera eraginkorragoa izateko martxan jarritako estrategiak dauden irabazien atzean.
2024/07/24 - 00:39
Krisiaren aurkako dekretua onartuta, oliba-olioaren BEZaren beherapena barne
Lege-dekretuak luzatu egiten ditu Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazken ondorio ekonomikoak arintzeko ezarritako neurri batzuk, eta beste batzuk gehitzen ditu. Horiek guztiak indarrean daude jadanik.
2024/07/08 - 23:29
Gorbeialdeako bizilagunek 5.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dituzte Solariako parkeen aurka
Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako bizilagunek 5.450 alegazio baino gehiago aurkeztu dituzte Solariaren proiektuen aurka. Hiru herri horietako herri-elkarteek alegazioak Eusko Jaurlaritzako Industria Sailari dizkiote gaur.
2024/07/03 - 10:26
Solariak bilera sorta berria abiatu du goi tentsioko linearen ibilbidea aldatzeko eta "eraginak murrizteko"
Enpresak hiru parke fotovoltaiko eraiki asmo ditu Araban, gero sortutako elektrizitatea goi tentsioko linea baten bitartez Zierbenara garraiatzeko. Teknikoki beste aukerarik ez duela argudiatu du Solariak.
2024/06/28 - 11:21
KPI bi hamarren jaitsi da ekainean, % 3,4ra arte, baina azpiko inflazioa % 3an mantendu da
Erregaien merkatzeak eta elikagaien prezioak ekainean 2023an baino gutxiago igo izanak eragin dute moteltzea. Aldiz, aisialdiaren eta kulturaren prezioen igoera nabarmentzen da.
2024/06/22 - 00:12
Argindarra, ura eta gasa mozteko debekua 2025era arte luzatzea adostu dute EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak
EH Bilduk aurreratu duenez, nahiz eta Espainiako Gobernuak ez duen oraingoz informazio hori baieztatu, ekainaren 30ean bertan behera geratuko diren neurri horiek Ministroen Kontseiluak onartuko duen neurri sozial eta ekonomikoen hurrengo dekretuan sartuko ditu.
2024/06/13 - 12:08
KPIa % 3,9ra igo da maiatzean EAEn, eta % 3,5era Nafarroan
Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,6an kokatu da, hiru hamarren gora eginda. Bestalde, azpiko inflazioak ere gora egin du pixka bat, eta % 3,0an dago orain.