Inflazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIak behera egin du abuztuan berriz ere, erregaien prezioak eraginda, eta % 2,2an dago

2024an izan duen mailarik baxuenean dago, hiru hilabetez beheranzko bidean egon ondoren.
Supermerkatua
Supermerkatua.

Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasak behera egin du berriro abuztuan eta % 2,2an dago, 2024ko mailarik baxuenean.

Hein handi batean, erregaien prezioen jaitsierak eragin du beherakada, Estatistika Institutu Nazionalaren (EIN) datuen arabera, jaitsi egin baitira 2023ko hilabete beraren aldean. Elikaduraren eta alkoholik gabeko edarien prezioak ere jaitsi dira, baina neurri apalagoan.

Modu horretara, hiru hilabete daramatza segidan beherazko bidean, maiatzean % 3,6an jarri ondotik (% 3,4 ekainean, % 2,8 uztailean eta % 2,2 abuztuan).

Azpiko inflazioaren (elaboratu gabeko elikagairik eta produktu energetikorik kontuan hartzen ez duen indizea) urte arteko tasak ere behera egin du; kasu horretan, maila baxuagoan: % 2,7raino.

Abuztuko datu aurreratua irailaren 12an baieztatuko du EINek.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X