EMAITZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrolak % 64 handitu ditu bere irabaziak urteko lehen seihilekoan, 4.134 milioi euro irabazita

Konpainia elektrikoak azaldu duenez, hein handi batean, Mexikon dituzten negozioek utzitako gainbalioa eta jarduera eraginkorragoa izateko martxan jarritako estrategiak dauden irabazien atzean.
Artxiboko irudia
Artxiboko irudia

Urtarriletik ekainera arte 4.133,9 milioi euro irabazi ditu Iberdrolak, iaz epe berean baino % 64 gehiago. Orduan, 2.520,7 milioi irabazi zituen. Irabazion atzean dauden arrazoien artean, bi nabarmendu ditu konpainia elektrikoak: Mexikoko negozioen gainbalioa eta jarduera eraginkorragoa izateko estrategia.

Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeari helarazitako oharrean Iberdrolak zehaztu duenez, esplotazio emaitza gordina (ebitda) 9.613 milioi eurokoa izan da, iazkoarekin alderatuta, % 27 gehiago. Salmentei dagokien zifra, berriz, % 13,8 murriztu da urteko lehen zatian, eta inbertsio gordinak 5.276 milioi eurorainokoak izan dira, % 16 gehiago.

Emaitzokin, Iberdrolak aurtengo urte amaierarako ezarritako helburuak areagotu egin ditu, eta irabazi gordinak nabarmen handitzea aurreikusi du: bi digitu baino gehiagoko igoerarekin itxi nahi dute urtea.

Konpainiaren arabera, sareetan oro har egindako inbertsioek zein Estatu Batuetako, Erresuma Batuko eta Brasilgo negozioek egindako ekarpenek lagunduko dute horretan. Baita, energia berriztagarrien alorrean martxan jarritako proiektuek ere.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X