Elkarrizketak kultura arloko pertsonei
2021/07/08 - 14:00
"La caída del vencejo" film laburra, euskal ordezkaritzaren buruan Cannesen
Gonzalo Quincoces bilbotar zuzendariaren lana Frantziako jaialdian lehiatuko da, Cinéfondation sailean, iaz bertan behera utzi eta gero hirurogeita hamalaugarren edizioa egiten ari diren honetan.
2021/07/02 - 13:03
IZARO Lekeitiora itzuliko da, "Nora"ren eskutik
Mallabitar musikariak kontzertua eskainiko du larunbatean, uztailak 3, Bizkaiko kostaldeko herrian; "Nora" filmerako egin zuen kantua zuzenean jo eta horren bideoklipa aurkeztuko du bertan.
2021/07/01 - 17:47
Habia, soiltasunaren ederra
"Animalia naiz eta" disko zoragarria kaleratu du Habia baxenabartar hirukoteak, ahots eta hari tresnez soilik; beraiekin hitz egin dugu.
2021/06/08 - 12:47
Aitor Merino: "Errealitateari buruzko filma da 'Fantasia'"
Aitor Merinok "Fantasia" film luze dokumentala estreinatu du Malagako zinema jaialdian, izen bereko ontzian familian egindako itsas bidaia batean jaiotako lana.
2021/06/02 - 12:07
Galder Izagirre: 'Agian 0 km kontzeptua gure kultur edukietara ekarri beharko genuke'
Galder Izagirrek irudiz janzten du asteazkenero ETB1en euskal musika garaikidearen soinu banda, "Bidegurutzean" saioan. Musikariei kontu egiten barik, kontu kontari jarri dugu oraingoan, ordea.
2021/05/13 - 13:50
Igor Legarreta: "Ez aingeruak ez deabruak, gizakiak gara, gure on-gaitzekin"
Hainbat hilabeteko atzerapenaz, pandemia tarteko, baina Igor Legarretak “Ilargi guztiak” bere bigarren film luzea estreinatuko du azkenik aretoetan, joan den astean Fant jaialdia ireki eta gero.
2021/05/10 - 12:50
Ezpalak: "Diskoa kolpe bat bezalakoa izatea nahi genuen"
Laukotea hortz-haginak zorroztuta ageri da “Topatu Kolpatu” bigarren diskoan, oldarkortasunaren eta melodia gustagarrien arteko orekari neurria ondo bai ondoago hartuta.
2021/05/04 - 13:24
"Ez zaigu interesatzen ekoizpena handitzea, baizik eta mimoz lan egiten jarraitzea"
Astiberri bilbotar argitaletxearen formula indar betean da oraindik: “tebeo onak argitaratu, egileekin ahalik eta harreman onena izan eta ahalik eta irakurle kopuru handienarengana iritsi”.
2021/04/28 - 14:11
Ritxi Lizartza: "Inor ez da hotz geratuko “Apaiz kartzela” ikusi eta gero"
Ritxi Lizartza, Oier Aranzabal eta David Pallarès zuzendariek “Apaiz kartzela” dokumentala aurkeztuko dute Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian.
2021/04/27 - 12:24
"Ezin da normaldu jendea itsasoan hiltzen uztea"
Javi Julio fotokazetariak “Aita Mari” aurkeztuko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian, Salvamento Marítimo Humanitario GKEaren erreskate ontziari buruzko dokumentala.
2021/04/20 - 12:09
"Hitzarekin bestea hiltzera joatea da 'Maitasunaren itxiera'ko premisetako bat"
Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy aktoreek “Maitasunaren itxiera” Pascal Ramberten antzezlan gordina estreinatuko dute Arriagan, apirilaren 29an. Lantzen ari direla hitz egin dugu beraiekin.
2021/04/07 - 12:58
"'Emadan'en ez dago onik eta txarrik; horregatik da galderaz jositako diskoa"
Eneritz Furyak musikariak “Emadan” diskoa kaleratu du, elektronikak babesten dituen ahots eta gitarra melodien bilduma.
2021/03/30 - 12:37
David Gonzalez: "Oso harro gaude 'Fyre'z, eta esfortzu hau guztia merezi du"
Cobra rock laukoteak “Fyre” diskoa aurkeztuko du ostegunean Bilbon, dinamiko eta askotarikoagoa izanagatik ere, aurreko hirurak bezain kantu zerrenda sendoa duena.
2021/03/25 - 11:12
Pablo Berger: 'Izendapenek jokatzen jarraitzeko aukera ematen dizute'
"Blancanieves" filmarekin 2013an 10 Goya sari irabazi zituen bilbotar zuzendariaren azken filma, "Abracadabra", zortzi sailetan izendatuta ageri da otsailaren 3ko galaren atarian.
2021/03/23 - 11:28
Ibil Bedi: "Melodia janzten saiatzen gara, ez mozorrotzen"
Txikitasunetik, “egiazkotasun eta soiltasunetik”, noranahi hedatzen dira, entzulearengan anplifikatuta, Ibil Bedi nafar taldeak “Beltxarga beltza” diskoan bildutako kantuak. Beraiekin hitz egin dugu.
2021/03/10 - 11:40
Haizea Martiartu: "Errespetu handienarekin ahalegindu naiz klasikoekin jolasten"
Folketik Jazzera Ensemble kontzertua eskainiko du Bartzelonan bizi den markinar saxofonista eta konpositoreak Bilbon, Loraldiaren barruan.
2021/03/05 - 11:21
Jone Laspiur: "Antzezle lana ez zen aukera bat niretzat"
Jone Laspiur donostiar aktorea pauso sendoz lerratu da pantailetara, eta “Ane” filmak poz-atsegin mordo bat ekarri dio, tartean emakumezko aktore berri onenaren Goya sarirako izendapena.
2021/03/04 - 10:45
Maite Arroitajauregi: "Musikak ez du irudian kontatzen dena oztopatu behar"
Maite Arroitajauregi “Mursego” musikariak Aranzazu Callejarekin batera “Akelarre” filmerako egindako musika jatorrizko musika onenaren Goya sarietarako izendatu dute.
2021/03/03 - 11:51
"Zinema gizartea eraldatzeko tresna gisa irudikatzea gustatzen zaigu"
Al Borde Films Bilboko ekoiztetxeak “Solo son peces” ekoitzi du, film labur dokumental onenaren Goya sarirako izendatutako lana.
2021/03/02 - 12:15
Bajo Ulloa: "Ezin diot utzi mundua mirarien agertoki handi gisa ikusteari"
“Alas de mariposa” filmagatik zuzendari berri onenaren Goya saria irabazi eta 29 urtera, gasteiztar zinemagilea zuzendari onenaren Goya sarirako izendatuta dago “Baby” lanagatik.