Energia
2022/10/15 - 16:38
Argindarraren tarifa murriztua eskatzen dute gaixo elektrodependenteek
Faktura bikoiztera iritsi zaie nahitaez osasun makinak martxan eduki behar dituzten gaixoei.
2022/10/15 - 16:34
Leku askotan energia aurrezteko neurri murriztaileak jarriko dituzte martxan
EHUn berogailuaren erabilera jaitsiko dute, eta leku batzuk itxita egongo dira, kontsumoa % 10 murrizteko asmoarekin. Kiroldegietan ere hala egingo dute.
2022/10/13 - 22:52
Eguzki plakak jartzeko udal obra-baimena ez eskatu behar izateak prozesua asko arinduko du
Espainiar Estatuan, egun, baimen hori oraindik exijitzen duen erkidegoen artean dago Euskadi. Eta eguzki plaken instalazioan aritzen diren enpresek beraiek onartu dute pauso honek energia berriztagarrien hautua erraztuko duela, asko gainera.
2022/10/13 - 22:48
Energia krisiari aurre egiteko neurri berriak
Neurri azpimarragarrienak, hauxek: Gas galdara komunitarioa duten bizilagunentzat tarifa arautua. Hala, euren faktura ia erdira murriztuko da. Euskal Autonomia Erkidegoan 120.000 familia inguru daude egoera horretan. Bonu sozial elektrikoa handitu egingo da, fakturaren %65 eta %80ko hobariarekin.
2022/10/13 - 12:25
Urtaran: ''Neurriokin % 10-15eko energia aurreztea lortuko dugu''
Gasteizko Udalak energia aurrezteko plan bat aplikatuko du udal-eraikin, -instalazio eta -espazioetan, eta, horren ondorioz, tenperatura gradu bat murriztuko da horietako batzuetan, igerilekuetan, adinekoen zentroetan eta abarretan.

2022/10/13 - 12:22
Legebiltzarrak legea aldatzea aztertuko du panel fotovoltaikoak udal lizentziarik gabe jarri ahal izateko
Horretarako, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legea aldatu beharko litzateke. EH Bilduk legez besteko proposamen bat aurkeztu du etxeetan autokontsumoa sustatzeko eta energia aurrezteko.
2022/10/13 - 12:14
Espainiako Gobernuak energia krisiari aurre egiteko neurri berriak iragarri ditu
Guztira, 3.000 milioi euroko neurri sortekin biztanleriaren % 40 babestea du helburua. Halaber, galdara zentralizatua duten familiei laguntzak emango zaizkie faktura arautu baten bidez. Ministroen Kontseiluak datorren asteartean onartuko du neurri sorta berria.

2022/10/13 - 12:11
Pedro Sanchezek herritarren babeserako neurri energetiko gehiago iragarri ditu
Neurri berriak Ministroen Kontseiluan onartuko dira, eta, besteak beste, gas naturalaren galdara zentralizatua duten familientzako laguntzak jasotzen dira. Neurriari esker, 1,7 milioi etxek faktura murriztu ahal izango dute, egungo merkatu-baldintzekin ordainduko luketenaren erdira baino gehiagora.
2022/10/12 - 16:25
Azpeitian atzo hasitako energiaren inguruko eztabaidak harrera ona izan du
Nagore Alkorta alkatea estu hartu zuten une batzuetan, eta onartu du ez dutela itsu-itsuan egitasmoaren alde egingo eta atzoko bilera prozesu luze baten abiapuntua dela.
2022/10/12 - 16:19
Datozen hilabeteetako hotzari nola aurre egingo dioten kezkatuta daude herritarrak
Berogailua ordu gutxiagoz jartzea eta termostatoaren tenperatura jaistea erabaki dute herritar askok. Beste askok, berriz, berogailua ez piztea erabaki dute, ezin dutelako faktura ordaindu.
2022/10/12 - 15:39
Hamar bat gizarte taldek Gipuzkoako parke eolikoen proiektuak geldiarazteko eskatu dute
Mendi martxa baten ondoren, Green Capitalek eta Statkraftek aurkeztutako proiektu eolikoak gelditzeko eskatu dute berriro.

2022/10/12 - 15:36
Energiaren merkatuan esku hartzeko eta prezioen gorakada gelditzeko
Gaur Pragan daude bilduta Europako energia arduradunak, bilera informal batean. Herrialde bakoitzak bere jarrera azalduko du, energia aurrezteko zenbateko ahalegina egiteko prest dagoen zehaztuz.
2022/10/12 - 15:31
Gipuzkoako Mendiak Aske plataformak bilkura egin du Elosun, parke eolikoen aurka
Gipuzkoako Mendiak Aske plataformak deituta, mendiz mendi Bergarako Elosuara ibilaldia egin dute dozenaka lagunek. Gipuzkoan planteatzen ari diren parke eolikoen inguruko hausnarketa eta erregulazioa eskatzen dute.

2022/10/12 - 11:35
Alkortak "ontzat" eman du atzo egindako bilera, baina "bide luze baten hasiera" dela azpimarratu du
Azpeitiko alkateak iragarri duenez, orain bilera-sorta bat irekiko dute udalerriko eragileekin, besteak beste, partikularrekin, enpresekin eta Piasperen proiektuaren aurka dagoen plataformarekin.
2022/10/11 - 22:50
Azpeitia, Statkraften proiektua azaltzeko lehen geltokia
Aurretik, proiektuaren aurkako manifestazioa egin dute Azpeitian bertan. Parke eolikoek ingurugiroari egiten dioten "kaltea" salatu eta "basoak ez industrializatzeko", eskatu dute. Gipuzkoan, dagoeneko bederatzi herri plataforma sortu dituzte.

2022/10/11 - 16:47
73 neurriko kontingentzia plana onartu du Espainiako Gobernuak
Krisi energetikoari aurre egiteko 73 neurriko kontingentzia plan bat onartu du gaur Espainiako Gobernuak. Sei bloketan banatutako neurriak dira: aurrezpena eta eraginkortasuna, trantsizio ekologikoa bultzatzea, kontsumitzaileak babestea, fiskalitatea, energia-autonomia eta Europarekiko elkartasuna.
2022/10/11 - 16:23
Statkraft enpresako ingeniariek azalpenak emango dizkiete azpeitiarrei, Soreasu antzokian, 19:00etan
Azpeitiarrek lehen eskutik jasoko dute informazioa gaur iluntzean Statkraft norbegiako enpresak inguru hartan jarri nahi dituen haize errotei buruz. Aerosorgailu gutxi, baina tamaina handikoak jarri nahi ditu enpresak.
2022/10/08 - 17:22
Milaka herritar tarifa aldaketa eskatzen, gasa merkeago edukitzeko asmoz
Gutxiago ordaindu nahi dute herritarrek, eta ilara luzeak egin dira kontratu aldaketak egiten dituzten lekuetan.

2022/10/07 - 20:00
EBko liderrek neurri "argiak" eskatu dizkiote Bruselari gas merkatuan esku hartzeko, ondorengo bi asteotan
Hurrengo goi bilera urriaren 20an eta 21ean egingo dute: "Espero dugu ez izatea zehaztugabeko proposamen gehiago, baizik eta zerbait zehatzagoa", esan du Mario Draghik Pragan, Europar Batasuneko kide diren herrialdeetako Estatuburuen eta Gobernuburuen bilera amaituta.
2022/10/06 - 12:34
"Egungo egoerak lagundu egingo digu guztioi energia berriztagarriak bultzatzen"
Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 'Egun on Euskadi' saioan, azaldu du apustu hori zergatik den horren onuragarria, eta zer behar den gauzatzeko.