Iberdrolak 3.104 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu irailera arte, 2021eko epe berean baino % 29 gehiago
Iberdrolak 3.104 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iaz epe berean baino % 29 gehiago, konpainiak asteazken honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Nazioarteko negozioek eta bereziki Ameriketako Estatu Batuetan eta Brasilen egindakoek bultzatu dute konpainia. Izan ere, Espainian bere mozkin garbiak % 14 jaitsi dira. Iberdrolak neurri erregulatzaile eta fiskalei eta gasaren eta elektrizitatearen garestitzeari egotzi die beherakada, horren esanetan, prezio finkoa adostuta zuten bezeroei ezin izan dielako aplikatu igoera.
Irailera arteko emaitzak aintzat hartuta, Iberdrolak aurreikusten du ekitaldi honetan 4.000 eta 4.200 milioi euro arteko irabazi garbiak izango dituela.
Taldearen ustiapen etekin gordina (Ebitda edo interes, zerga, balio galera eta amortizazioen aurreko irabaziak) % 17 handitu da irailera arte, 9.529 milioiraino.
Inbertsioak % 14 handitu ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, 7.600 milioi euroraino. Gauzak horrela, konpainiak 10.500 milioi euroko inbertsioa egin du azken urtean, eta inbertsioaren % 75 nazioarteko merkatuetara bideratu du, batez ere Ameriketako Estatu Batuetara.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.