Zestoako alkatea, parke eolikoaren proiektuaz: "Jarrera kritikoa dugu, baina ez gara desmarkatu"
Zestoako Udalak atzo goizean zioen esku artean dituen "datu urriekin" ezin duela babestu Norvegiako Statkraft enpresak Piaspe inguruan egin nahi duen parke eolikoaren proiektua. Hala ere, ordu batzuk geroago, proiektua aztertzeko prest dagoela adierazi zuen Udal Gobernuak.
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, Mikel Arregi Zestoako alkatea harrituta agertu da gaiak hartu duen oihartzun mediatikoarekin. Batetik, Udal Gobernuaren ikuspuntua zehaztu nahi izan du: "Jarrera kritikoa dugu, baina ez gara desmarkatu". Horren esanetan, 2030erako gas isuriak % 45 murriztu behar badira, intentsitate handiko azpiegiturak (parke eolikoak) eraikitzea ezinbestekoa izango da. Gaineratu duenez, enpresa norvegiarrak bere proiektuan argi dio "energia sozializatzeko" prest dagoela, eta hori, "kontuan hartzekoa da".
Mikel Arregi alkateak ez du uste bideragarria denik Zestoako bide estuetatik parke eolikoa eraikitzeko materiala garraiatzea (70 metroko palak tartean) "lur mugimendu handiak" edo "aldaketa urbanistikoak" egin gabe. "Horregatik esaten dugu esku artean ditugun datuekin ez dugula bideragarri ikusten", gehitu du.
Edozein kasutan, onartu du, egungo marko juridikoaren arabera, Udalen eskumenak urriak edo mugatuak direla eta, beraz, galbahe guztiak gainditzen baditu, Udalak "nekez baldintzatu" dezakeela horrelako proiektu bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.