Elektrizitatearen eskaria % 4,6 txikiagoa izan da energia aurrezteko plana ezarri zutenetik
Energia elektrikoaren eskaria azken lau hilabeteetan, abuztutik azarora, % 4,67 murriztu da 2021eko datuekin alderatuta; aldiz, pandemia aurreko urtearekin, 2019arekin, konparatuz gero, eskaria % 6,5 txikiagoa izan da.
Abuztuaren erdialdean ezarri zuen Espainiako Gobernuak energia aurrezteko plana, eta, Espainiako Sare Elektrikoaren datuen arabera, elektrizitatearen eskaria murriztu egin da Estatu osoan. Irailean aldea ez da horren nabarmena izan, % 3,6koa izan baita murrizketa; azaroko lehenengo astean, aldiz, eskaera % 8,7 txikiagoa izan da.
Ezarritako neurriak
Toki publikoetako termostatoa udan 27 gradura eta neguan 19 gradura mugatzea planteatu zuten buruzagiek plan horretan. Hala, administrazio, denda eta leku publikoetan aplikatzen hasi dira, esaterako, antzoki, zinema areto, ikuskizun publikoko establezimendu eta aisialdi jarduera, tren eta autobus geltoki eta aireportuetan.
Sektorearen berezitasunek edo beharginen lan baldintzek justifikatzen duten tokietan, ostera, ez dira aplikatzen ari, ezta hezkuntza zentro (ikastetxe, unibertsitate, haur eskola…), osasun zentro, ileapaindegi, gimnasio eta garraio publikoetan ere.
Horrela, tabernek eta jatetxeek aire girotua 25 gradura mugatzeko aukera dute, laneko araudiaren gomendioak kontuan hartuz.
Era berean, ez da neurria aplikatzen hoteletako logeletan, ezta garbitegietan ere, araudi pribatua dutelako.
Lege dekretuak beste neurri batzuk ditu ezarrita, klimatizazio sistema martxan dagoenean, ateak ixteko sistema bat derrigorrez izatea, adibidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.