Energia
Euskadik plan bat ezarriko du irailetik aurrera sektore publikoan energia-kontsumoa murrizteko
Iñigo Ansola (EEE): "Denok pentsatu behar dugu nola aurreztu energia gehiago"

Energia kontsumoa gutxitzeko Euskadik ere neurriak hartuko ditu, lehenik eta behin administrazioan
EAEko udalak ari dira energia kontsumoa murrizteko neurriak hartzen
Jaurlaritzak ingurumen-inpaktuari dagozkion prozedurak arinduko ditu energia berriztagarriko proiektuetan
Gas kontsumoa nahitaez errazionatzeko plana leuntzeko asmoa du EBk

Teresa Ribera: ''Ez du ematen hornidura-arazorik izango dugunik udazken-negu honetan''
Kezka, gas-horniketa berriz hasi arren
Nord Stream-1 gasbidearen bitartez, Errusiatik datorren gas-horniketak egoera zertxobait arindu du, baina horniketa hori negu honetan geratzeko arriskuak handia izaten jarraitzen du. Egoera horrek kezka handia sortzen du Europan, batez ere, Alemanian.
Annalena Baerbock Alemaniako atzerri ministroak herri-altxamendu baten arriskua ere aipatu izan du, oraingo horniketa hau berriz hasi ez balitz.
Une honetan gas-fluxua, Alemaniako adituen arabera, gasbidearen kapazitate osoaren % 40 baino ez da, azken mantenu lanen aurretik zegoen maila berbera. Galdera nagusia orain hauxe da: Zein mailatan mantenduko du Putinek horniketa hori ondorengo hila beteetan ?
Putinek gasbidearen giltza erabiltzen du
Teheranera egin berri duen bidaian, Errusiako presidenteak ulertzera eman zuenez, gas-horniketa arma ekonomiko moduan erabiliko du. Horrez gain, esan zuenez, jadanik Kanadak bidali dien turbina bidali jaso ez balute, ezingo zituzla Alemaniara egunero 30 miloi metro kubiko baino gehiago bidali; hori, une honetan, gasbidearen kapazitatearen % 20 baino ez da.
Baina nahiz eta gas-horniketak % 40 izaten jarraituko balu ere, Alemaniak ez dauka gas nahikorik negua igarotzeko. Oraingo erreserbak bere kapazitatearen % 60 baino ez dira. Sare Federalaren arabera, Alemaniak gas-kontsumoa eta beste herrialdeetarako trantsitua % 20 murriztu beharko lituzke, datorren urte hasieran gas eskasia saihesteko.
Baina zalantza areagotu eginda, are gehiago, Errusiako presidenteak honakoa esan duenean: irtenbide bat oraingo gasbidea Nord Stream 2 gasbide berriarekin ordezkatzea izango da. Gasbide hau martxan jartzeko Alemaniaren baimena bertan behera geratu zen Ukrainaren inbasioa hasi zenean. Hori dela eta, Putinen proposamena orain xantaia baten parekoa da.
Beraz, Alemaniako Gobernuak argi dauka ezin duela konfiantzarik izan gas-horniketa segurua eta iraunkorra izango denik, Errusiak hori arma moduan erabiltzen duelako.
Bien bitartean, Europar Batasuna prestatzen ari da negu honetan izan daiteken erabateko horniketa mozketa oso bati aurre egiteko. Derrigorrezko kontsumo murrizketak ere kontutan hartzen ari dira.

Mikel Amundarain Industria sailburua: "Euskadik aukera txikia du gas-horniduran murrizketak egoteko"
Berogailua jaistea edo arropa aire librean lehortzea, energia aurrezteko Bruselaren aholkuak
Europako Batzordeak gas-kontsumoa % 15 murriztea eskatu die Estatu kideei
Espainiako Gobernuak ez du "kontsumitzaileei errazionamendu edo murrizketarik ezartzea" aztertzen

Euskadi kontingentzia plan energetiko propioa prestatzen ari da jadanik
Espainiako Gobernuak dio ez duela gasaren kontsumoa mugatzeko asmorik

Zer da eta zertarako balio du Bizkaiko kostaldean paratu duten plataforma flotatzaileak?
Armintzan instalatuko den haize-errotentzako plataforma flotatzailearen uretaratzea Bilboko Portuan

Bruselak gasa borondatez % 15 murriztea proposatu die Europar Batasuneko estatuei
