Erandio
2020/06/30 - 19:13
Emakume batek sexu abusuak salatu ditu Erandion
Salaketa astelehenean aurkeztu zuen biktimak, erasoa jazo zen egun berean.
2020/06/24 - 20:57
Gizon bat atxilotu dute Erandion sexu-erasoa egotzita
Atxiloketa gaur eguerdian izan da, Bizkaiko herri horretan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
2020/05/26 - 13:21
Patxi Ruizen aldeko pintaketak egin dituzte bost batzokitan eta PSEren egoitza batean
Dagoeneko hogei dira azken egunotan erasoa jasan duten EAJren egoitzak, Patxi Ruiz ETAko presoak gose eta egarri greba hasi zuenetik haren alde hasitako kanpainaren baitan.
2020/04/19 - 22:10
Neskalagunari berarekin ezkontzeko eskatu dio gazte batek Astrabuduan
Astrubuduan gazte batek kale erdian jarrita bere neskalagunari berarekin ezkontzeko eskatu zion atzo. Balkoietan begira zeuden guztien aurrean egin zuen, eta baietz esan zuenean, txaloka hasi ziren.
2020/04/18 - 23:57
Urrutiko ezkontza eskaera, Erandion
Astrabuduan gertatu da. Udaltzaingoaren laguntzaz, gizon batek, kaletik, leihoan zegoen bere neska-lagunari ezkontza eskaera egin dio.
2020/04/17 - 14:26
Hiru gizon atxilotu dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan, genero indarkeria egotzita
Ertzaintzak atxilotu ditu 44 eta 55 urte arteko gizonezkoak, Erandion, Santurtzin eta Donostian.
2020/04/07 - 11:40
ArcelorMittalek aldi baterako lan-erregulazioa ezarriko du Sestaoko ACBn
Arcelorrek Euskadin dituen beste lantegi batzuetan, Olaberrian eta Bergaran, esaterako, "ezinbesteko gutxieneko jarduera" mantentzen ari dira uneotan.
2020/04/01 - 13:41
Ia industria osoak gutxieneko jarduera manten dezakeela uste du Eusko Jaurlaritzak
Oraingoz, ez dute zehaztu noraino irits daitekeen gutxieneko jarduera hori, eta, horregatik, Jaurlaritzak uste du enpresa bakoitzak zehaztu behar duela "ezinbesteko gutxienekoa".
2020/02/19 - 14:16
16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean
Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak elkarrekin egindako operazioa izan da. Beste 16 lagun atxilotu dituzte, eta droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin da.
2020/02/18 - 12:37
Bilboko metroak normaltasuna berreskuratu du, matxura batek atzerapenak sortu ostean
Astearte honetako 07:30 aldera, Metro Bilbaok jakinarazi du "atzerapen orokorrak" zeudela sare osoan, Larrabasterran izandako matxura batengatik.
2020/01/15 - 14:25
2.507 lagunek erabili zuten 2019an kirol-instalazioetarako txartel bakarra
Erakundeek sortu eta bultzatu dute Mugiment Kirol Txartela; aplikazioaz baliatuta, herritarrek aukera dute EAE osoko hainbat udalerritako kirol-instalazioak erabiltzeko. 16 herritan dago eskuragarri.
2020/01/10 - 10:15
Amaitu egin dira istripu baten ondorioz Erandion sortu diren auto-ilarak
Arrontegiko zubian izan da istripua, 07:20 inguruan; bi autok eta kamioi batek elkarren kontra jo dute. Ondorioz, bi errei itxi ditu Ertzaintzak, eta 6 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
2019/11/26 - 20:31
Murueta Ontziolak izokinak bizirik garraiatzeko ontzia uretaratu du
Uretaratu dute enpresa norvegiar batek enkargatutako ontzia. Arrainak, eta batez ere izokinak, bizirik eramateko pentsatua eta egina dago. Sektoreko berrikuntza guztiak ditu.
2019/11/24 - 19:03
Kromosoma bat gehiago izatea ez da ikasteko oztopo
Astrabuduako ez da ohiko futbol talde bat: Down sindromea duten lagunek osatzen dute, eta desgaitasunera normaltasunez eta naturaltasunez hurbildu behar dela erakutsi nahi dute.
2019/11/23 - 17:32
Loteria Nazionalaren lehen sariak 600.000 euro utzi ditu Abadiñon
Bigarren sariaren zati bat ere Bizkaira joan da, Erandiora.
2019/10/01 - 00:42
Elkarretaratzea egin dute Erandion, ostiralean izandako erasoa salatzeko
Ozen, txistuka eta lapiko protesta batekin salatu dute ostiralean izandako erasoa. Metro geltokiaren plazan jendetza elkartu da. Adin guztietako lagunak.
2019/09/29 - 14:41
Emakume batek sexu-erasoa salatu du Erandion
Salaketaren arabera, ostiral gauean izan zen erasoa. Oraingoz, ez dute inor atxilotu.
2019/09/07 - 14:02
Pertsona bat zauritu da autoa errepidetik irtenda, N-637 errepidean, Erandion
8:30ean izan da istripua, Erandio inguruan, N-637 errepidean. Pertsona bat ospitaleratu dute autoa errepidetik irten ostean. 10:00etan zabaldu dute bidea berriz.
2019/08/26 - 10:45
Erandion atzo izandako istripu batean larri zauritutako motor-gidaria hil egin da
24 urteko Mungiako bizilaguna da zendutakoa. Haren motorrak auto baten kontra jo zuen Unbeko errepidean.
2019/07/11 - 09:26
5, 10, 20 eta 50 euroko billete faltsuak atzeman dituzte Bilbo Handian
Momentuz, Bilbon, Sestaon, Barakaldon, Basaurin eta Muskizen hauteman dituzte. Atrezzorako erabili ohi den dirua da eta internet bidez eros daiteke.